Hauteskunde inkestak
2024/03/21 - 15:59
Bere alderdiaren ''goranzko joera'' azpimarratu du PPk: ''Emaitza bikaina izango dugu''
EAEko PPren "goranzko joera" azpimarratu du Esther Martinez idazkari nagusiak, eta apirileko hauteskundeetan "emaitza bikaina" izango dutela gaineratu du.
2024/03/21 - 13:04
Garciaren ezagutza maila handitzea eta zalantzatiak konbentzitzea espero du Sumarrek, emaitzak hobetzeko
EITB Focus inkestaren arabea, Sumar koalizioak ez luke ordezkaritzarik lortu Legebiltzarrean. Hauteskunde kanpainan zehar datu hori hobetuko dutelakoan dago Andeka Larrea Sumar Mugimenduaren bozeramailea.
2024/03/21 - 10:53
Otxandiano: EITB Focusek 'adierazten du lehen aldiz EH Bildu aukeran egon daitekeela hauteskundeak irabazteko'
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiaren arabera, azken EITB Focus inkestatik honetara antzematen da "EH Bilduren hazkuntza bat eta goranzko joera bat" eta tendentzia hori "positiboa" da koalizioarentzat.
2024/03/21 - 08:59
Albiste izango dira: EITB Focus boto asmoari buruz, hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak eta Korrika, Bilbon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/21 - 08:53
Berdinketa teknikoa eserleku-kopuruan EAJren eta EH Bilduren artean, hauteskundeetarako hilabete falta denean
EAJ izango da bozkatuena, eta jeltzaleek eta koalizio subiranistak jokoan izango dute Arabako azken eserlekua, 48 botoko alde estuarekin. Nabarmentzekoa da boto-emaileen % 20k ez dutela oraindik erabaki noren alde bozkatu.
2024/03/21 - 07:35
Balizko itunak: EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari
Lehen hiru indarren arteko edozein konbinaziok izango luke gehiengo osoa gobernua osatzeko.
2024/03/21 - 07:35
Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak
Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.
2024/03/21 - 07:34
EH Bilduk garaipen argia erdietsiko du Gipuzkoan, botoen % 40 eskuratuta
Koalizio abertzaleak ezker konfederalaren espazioa irentsiko du. EAJk eserleku bat galduko du, eta PSE-EEk bat gehiago izango du. PP hazi egingo da bototan, baina ez du legebiltzarkide gehiagorik lortuko.
2024/03/21 - 07:06
EAJ aise nagusituko da Bizkaian, 11 puntuko aldearekin
Alderdi jeltzaleak ia botoen % 40 lortuko ditu, baina eserleku bat galduko du. EH Bildu, PSE-EE eta PP hazi egingo dira bototan, eta ezker konfederalari kalte egingo dio zatiketak.
2024/03/21 - 07:02
EH Bilduk lehen aldiz irabaziko du Araban
Koalizio abertzaleak gainditu egingo du EAJ bototan, baina eserlekutan baliteke berdinketa ere ematea aurreikuspen txikienarekin. Bestalde, PPk aurrea hartuko dio PSE-EEri hirugarren indar gisa.
2024/02/12 - 14:18
PPk Galizian duen gehiengoa gal dezake, BNG gero eta gertuago duela, CISen arabera
Ana Pontonen alderdiari gorakada handia aurreikusi dio hauteskundeen aurretik egin daitekeen azken inkestak. Nazionalistek 24-31 eserleku lortuko lituzkete, gehiengo osotik zazpi eskasera. PPk, bestalde, gehiengo osoa bermatu barik jarraituko luke, 34-38 diputaturekin.
2024/02/09 - 11:59
EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari lortuko lituzkete datozen hauteskundeetan
Koalizio abertzalea lehen indarra izango litzateke Araban eta Gipuzkoan, eta jeltzaleek Bizkaian irabaziko lukete. PSE-EEk 11 ordezkari izango lituzke, PPk 6, Sumarrek 2, Elkarrekin Podemosek 1 eta Voxek 1.
2024/02/04 - 11:54
Zer boto transferentzia egon daiteke?
Azken EITB Focus inkestaren datuak aztertu ditu Silvan & Miraclek. Horren arabera, datozen hauteskundeetan parte hartzea hazi egingo da, nahiz eta hautesleen zati handi batek oraindik ez duen hauteskunde prozesuarekin bat egin.
2024/02/04 - 08:02
EAJ eta PSE-EE dira emakumeek nahiago dituzten alderdiak; gazteenek eta ikasleek EH Bilduren alde egiten dute
Azken EITB Focusen arabera, EAJ eta PSE-EE dira hautesle zaharkituenak dituzten alderdiak. PPk adin tarte guztietan ditu jarraitzaileak, eta EH Bildu gazteenen alderdi gustukoena da.
2024/02/04 - 07:58
Ardura eta indiferentzia nagusi EAEko hauteskundeen atarian
EITB Focus inkestak 2024ko otsailean kaleratu dituen datuen arabera, euskal herritarren gehiengoak arduraz eta indiferentziaz jarraitzen ditu aurten egingo diren Legebiltzarrerako hauteskundeak.
2024/02/03 - 14:08
EAJ-EH Bildu eta EAJ-PSE-EE egungo koalizioa dira euskaldunek gobernua osatzeko gogokoen dituztenak
Hala ere, galdetutakoen % 33,5ek ez dute argi itunen alde egingo luketen.
2024/02/03 - 13:13
EAJ eta PSE-EEren boto-emaileak ituna berritzearen alde; EH Bildurenek, berriz, EAJrekin ituna egitea nahiago
Balizko itunen inguruan ere galdetu du EITB Focusek.
2024/02/03 - 07:46
Langabezia eta arazo ekonomikoak dira herritarren kezka nagusiak
EITB Focus inkestaren arabera, langabezia, lan-etorkizuna edo soldata prekarioak dira herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoak. Osakidetza, delinkuentzia eta osasun pertsonala dira inkestan aipatutako beste gai batzuk.
2024/02/03 - 07:42
Herritarrek 6,3ko nota eman diote Jaurlaritzaren kudeaketari, eta 5,2koa Espainiako Gobernuarenari
EITB Focusen inkesta berrian, iazko martxoan lortutako datua hobetu du Eusko Jaurlaritzak. Herritarrek hamarren bat gehiago eman diote.
2024/02/02 - 14:38
EH Bildu izango litzateke lehen indarra Gipuzkoan
Koalizio abertzaleak 10 legebiltzarkide izango lituzke; EAJk, 9; PSE-EEk, 4; PPk, 1; eta Sumarrek Gipuzkoan lortuko luke EAE osoko ordezkari bakarra. Podemos esku-hutsik geratuko litzateke.