Hauteskundeak Frantzia 2024

Frantzia hauteskundeak ospakizunak EFE
2024/07/08 - 09:39

Fronte Herritar Berriak 182 eserleku lortu ditu, eta bigarren Macronen koalizioa geratu da, 168rekin. Ultraeskuinak 143 ordezkari izango ditu, inoizko gehien. Horrenbestez, oso zatituta geratu da Asanblea Nazionala, gehiengo argirik gabe. Ipar Euskal Herrian ere ezkerra izan da garaile.
Iparraldekoak
2024/07/07 - 22:47

Peio Dufau (EHBai-FHB) izan da garaile 6. hautesbarrutian, bozen % 37,5 bereganatuta; 5.ean, Colette Capdevielle sozialistak bozen % 60,58 lortu ditu, eta 4.ean, hautesleen ia erdiek Iñaki Echaniz sozialistaren alde egin dute. Parte-hartzea % 73 ingurukoa izan da Ipar Euskal Herrian.
« 1 2 3 ... 4 »