TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Frantzian, ezkerra garaile, lehendakariaren bilera-erronda, eta sanferminak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
elecciones-francia-paris-plaza-republica-efe
Pariseko Errepublika plaza. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Frantzian, ezkerra garaile: Fronte Popular Berria (NFP) ezkerreko koalizioa nagusitu da Frantziako hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian, irabazteko faboritoa zen Marine Le Penen Bilgune Nazionala (RN) hirugarren postura baztertuz. Bigarren postuan, Emmanuel Macron babesten duten alderdiek osatutako Ensemble koalizioa geratu da. Horrenbestez, oso zatituta geratu da Asanblea Nazionala, gehiengo argirik gabe. Ipar Euskal Herrian ere ezkerra izan da garaile.

- Lehendakariaren bilera-erronda: Felipe VI .a Espainiako erregeak Imanol Pradales hartuko du astelehenean. Zarzuela Jauregian monarkak ikusten duen bigarren lehendakaria izango da, Iñigo Urkullurekin birritan elkartu baitzen. Arratsaldean bilduko dira, Pradalesek demokraziaren seigarren lehendakari gisa karguaren zina egin eta bi astera. Bestalde, lehendakaria Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoekin biltzen hasiko da uztailaren 11n, ostegunean, Sumarreko ordezkaria hartuta. 

- Sanferminak: San Fermin jaien harira, hirugarren festa eguna dute Iruñean. Aurtengo bigarren entzierroa izango da eta Cebada Gago ganadutegiko zezenak izango dira protagonista. Gauean, Pello Reparazen Zetak taldeak kontzertua eskainiko du Gaztelu plazan.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rubin behatokiak "gaueko zeruari buruz inoiz egin den filmik konpletoena" izango denaren lehen irudiak argitaratu ditu

  Irudi hauek "time-lapse" baten hasiera dira, eta hamarkada batez zeru australa kartografiatu ondoren osatuko da. Bideoak hainbat gai eta galderari sakontasunez begiratu eta erantzutea ahalbidetuko du, esaterako: energiaren eta materia ilunaren ezaugarriak, Esne Bidearen eraketa, eguzki-sistemako gorputz txikien propietateak eta arriskutsuak izan daitezkeen asteroideen ibilbideak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iranek AEBri erantzun dio, Qatarreko Al Udeid base estatubatuarraren aurka misilak jaurtita

Horrela, Iranen kontraerasoa eskualdean gerra eskalatzen ez jarraitzeko diseinatu dela uste da; izan ere, aldez aurretik jakinarazi du, eta, ondorioz, Al Udeid basea partzialki hustu ahal izan dute erasoaldia gertatu baino lehen. Trumpek berak ere baieztatu du Teheranek aldez aurretik jakinarazi diela bonbardaketa, eta eraso "oso ahula" izan dela erantsi du.

Tehran (Iran (Islamic Republic Of)), 22/06/2025.- An Iranian woman holding a national flag shouts slogans during an anti-US and anti-Israel demonstration in Tehran, Iran, 22 June 2025. The US Department of Defense announced on 22 June, that the US Central Command conducted overnight strikes against three nuclear facilities in Iran. These US strikes come as Israel has been conducting its campaign across Iran since 13 June, targeting nuclear, military, and energy facilities, prompting Iran to launch retaliatory waves of missiles and drones toward Israel. (Teherán) EFE/EPA/ABEDIN TAHERKENAREH
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iranek eta Israelek misil gehiago jaurti dizkiote elkarri

Iranek atzo iragarri zuen aukera guztiak mahai gainean dituela, eta erantzunaren neurria aztertzen ari direla.  Bien bitartean, Donald Trump AEBko presidentea pozik agertu da erasoak eragindako ondorioekin, eta Iranek “erregimen aldaketa” behar duela esan du. 

Gehiago kargatu