Ezkerrak irabazi ditu bozak, eskuin muturra hirugarren postura zokoratuta
Frantziako herritarrek eskuin muturra geldiaraztea lortu dute hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian, Fronte Herritar Berria (NFP) ezkerreko koalizioari garaipena emanez eta Marine Le Penen Bilgune Nazionala (RN) hirugarren postura baztertuz. Bigarren postuan, Emmanuel Macron babesten duten alderdiek osatutako Ensemble koalizioa geratu da.
Datu ofizialen arabera, NFP ezkerreko koalizioak (sozialistak, komunistak, ekologistak eta Frantzia Intsumisoa) 182 eserleku lortu ditu (577 ditu, guztira, Asanblea Nazionalak). Ezkerreko beste indar batzuek erdietsitako 13 hautetsiak batu ahal dizkio.
Asanblea Nazionaleko bigarren taldeak, Ensemblek Macronen gertuko hiru alderdiek osatutakoak, 168 hautetsi izango ditu. Urrun ditu, beraz, 2022an eskuratutako 245ak.
Eskuin muturrak (Bilgune Nazionala eta haren aliatuak) 143 eskuratu ditu, eta hirugarren postuan geratu da. Hauek eman dute gaueko ezusteko handiena, lehen itzulian alderdi bozkatuena izan baitzen, babesen % 33 baino gehiagorekin. Dena dela, inoizko datu onenak dira Le Penentzat —2022an 89 diputatu lortu zituen, 2017an, berriz, 8 bakarrik—.
Alderdi Errepublikarrak (LR) 45 eserleku lortu ditu. Eskuineko beste alderdi txikiagoek lortutako 15 ordezkariak ere erantsi ditzakete.
Zatitutako Asanblea Nazionala
Emaitza horiekin inork ez du gehiengo osoa lortzen, 289 eskuratu behar baitira. Elkar ulertzera kondenatuta daude alderdiak, baina printzipioz, zaila dirudi Macronistek eta kontserbadoreek Melenchonen alde egitea (80 diputatu lortu ditu Frantzia Intsumisoak).
49 milioi frantziar inguru zeuden deituta igande honetan bozka ematera. Parte-hartzea historikoa izan da, % 67,1era iritsi da, 1997tik izan den altuena.
Eskuin muturra hirugarren geratu dela eta, milaka herritar kalera atera dira, eta Parisko Errepublikaren Plaza sinbolikoa ezkerzalez bete da.
Ipar Euskal Herrian ere (Pirinio Atlantikoetako hiru barrutitan banatzen da) ezkerra izan da garaile. Historian lehen aldiz, EHBaik eserlekua eskuratu du, Peio Dufauk (FHB) irabazi baitu 6. hautesbarrutian (Lapurdi kostaldea eta barrualdean Itsasuraino), bozen % 37,5 bereganatuta; 5.ean ( Baiona, Angelu... hartzen ditu, Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre kantonamenduraino), Colette Capdevielle sozialistak bozen % 60,58 lortu ditu, eta 4.ean (Barnealdea eta Bearnoko zati bat), hautesleen ia erdiek Iñaki Echaniz sozialistaren alde egin dute.
Melechonek Macroni: NFPk osatu behar du gobernua
Lehen emaitzak jakin orduko, politikarien erreakzioak iristen hasi dira.
Hauteskundeetako irabazlea, Jean Luc Melenchon ezkerreko liderra, izan da hitz egiten lehena. Macroni esan dio porrota onartu dezala eta NFP koalizioari gobernua osatzeko eska diezaiola.
Alabaina, Eliseoak jakinarazi duenez, Emmanuel Macron presidenteak "Asanblea Nazionala berregituratu arte itxarongo du beharrezko erabakiak hartzeko", eta "frantziarren erabaki subiranoa errespetatzen dela zainduko" duela adierazi du.
Bestalde, Gabriel Attal lehen ministroak astelehen honetan dimisioa aurkeztuko diola Macron presidenteari baieztatu du. Hala ere, Asanblean izan daitekeen blokeoaren aurrean, behin behineko gobernu bat zuzentzeko prest agertu da.
Marine Le Pen buruzagi ultraeskuindarrak alderdiaren porrota deitoratu du, baina hauteskunde hauetan babesa bikoiztu dutela gogorarazi du, eta "etorkizuneko garaipen baten oinarriak" jarri direla uste du.
Azkenik, Eric Ciotti Alderdi Errepublikarraren buruzagiak "lotsaren aliantza" salatu du, "boterea ezker muturrari" eman diona.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.