Hernani
2020/07/30 - 21:05
Bi txirrindulari larri zauritu dira Hernanin eta Deban izandako bi istriputan
Ezbeharrik larriena GI-340 errepidean gertatu da, Hernani eta Goizueta artean. Auto batek txirrindulari bat harrapatu du, Ertzaintza ikertzen ari den arrazoiak tarteko.
2020/07/29 - 16:19
Hernanin konfinatutako eraikinean egindako PCR test guztiek negatibo eman dute
Goizeko 09:30ean isolamendu agindua kendu du Hernaniko Udalak PCR proben emaitzak ikusita. Xabier Lertxundi, Hernaniko alkateak lasaitasunez hartu du albistea.
2020/07/29 - 11:40
Hernanin konfinatuta zeuden bizilagunek negatibo eman dute PCR probetan
Hernaniko Udalak gaur goizean altxatu du herriko etxebizitza eraikinean ezarritako isolamendua, proben emaitzak ezagutu eta gero.
2020/07/28 - 21:24
Hernaniko eraikin bateko biztanleak konfinatu dituzte hainbat positibo atzeman ostean
Urumea ikastolatik gertu dagoen eraikinean bizi diren 37 pertsonei PRC proba egin diete.
2020/07/28 - 16:52
10 familia etxetik atera ezinik daude Hernanin
Atzo gauean jaso zuten abisua bizilagunek, eta ordutik aurrera udaltzainak daude uneoro eraikin atarian inor atera edo sar ez dadin. Udaletxetik lasaitasun mezua helarazi dute.
2020/07/22 - 18:33
Kartzelatu egin dute Itxaso Zaldua ETAko preso ohia
Manuel Gimenez Abad Aragoiko PPko presidente ohiaren hilketan "gutxienez kolaboratzaile" izatea egotzi dio Auzitegi Nazionalak.
2020/07/21 - 18:11
Itxaso Zaldua preso ohi hernaniarra atxilotu dute Auzitegi Nazionalaren aginduz
ETAko kidea izateagatik espetxe zigorra bete zuen Zalduak 2005etik 2017ra, eta orain Manuel Gimenez Abaden hilketagatik deitu dute deklaratzera.
2020/06/23 - 22:27
Egitarau ofizialik egon ez arren, jai-giroa da nagusi Gipuzkoako txoko askotan
Kuadrilak terrazetan izan dira Eibarren. San Joan egun zoragarri hau aprobetxatu dute askok tabernaz taberna. Gauza bera Hernanin. Ezhoikoa bada ere, festa-gogo ikarragarria dute.
2020/06/22 - 16:40
Hainbat herritan kezka dago San Joan jaietan sor daitezken jende pilaketekin
San Joanak Euskal Herriko 40 bat herri eta hiritan ospatzen dira. Aurten udako lehen festa hauek bertan behera geratu dira, baina kezka dago sortu daitezken jende pilaketekin.
2020/06/20 - 22:07
Chillida Lekuk ateak zabaldu ditu gaur, 3 hilabeteren ostean
Asteburutan egongo da zabalik eta edukiera mugarik gabe, aire libreko guneetan, behintzat. Gaur 500 pertsonak besterik ezin izan dute bisita egin, udako solstizioa ospatzeko ekitaldi berezian.
2020/06/15 - 19:50
389 urteko zigorra Iurgi Garitagoitiari, hilketa saiakeraren 25 delitugatik
Auzitegi Nazionalak ETAko kidea zigortu du, 2009an Hernanin “ahalik eta ertzain gehien harrapatzeko asmoz” lehergailu bat eta bi bonba tranpa jarri zituztela eta.
2020/06/11 - 17:02
Euskal sagardoaren aurtengo uzta aurkeztu dute gaur Hernanin
3 miliotik gora litro ekoiztu dituzte eta atzerapenarkin bada ere, dastatzeko aukera izango da oraindik. Izan ere, sagardotegien % 61ek ez dute uda honetan itxiko.
2020/06/11 - 16:50
San Joan gaueko suak, bertan behera, segurtasuna bermatzeko
Aurtengoa San Joan surik gabeko urtea izango da hiri, herri eta auzo gehien-gehienetan.
2020/06/08 - 23:18
Chillida Leku ekainaren 20an irekiko dute berriro, dantza-ikuskizun batekin
Ekainean, museoa larunbat eta igandeetan egongo da irekita, 10:00etatik 16:00etara, eta uztailean eta abuztuan ostiraletik astelehenera, 10:00etatik 16:00etara ere.
2020/05/13 - 12:46
Gipuzkoak aurreikusitakoa baino % 25 gutxiago jaso du zergen bidez lehen lauhilekoan
Hego Euskal Herriko foru ogasunek zerga bidez bilduko duten dirua % 20 inguru murriztea aurreikusten dute. Gipuzkoan, errenta-aitorpena aurrez aurre egiten hasi dira gaur.
2020/05/01 - 13:05
Gizon bat atxilotu dute Villabonan, emakume bat mehatxupean atxikitzea leporatuta
Hasiera batean, bahitzaileak bere semea zaintzeko kontratatu zuen biktima. Ertzaintzak, astelehenean askatu zuen emakumea, atxilotuarekin batera ibilgailu batean aurkitu zutenean.
2020/04/20 - 11:52
Iritsi dira Etxebarrira maskarak ekoizteko erabiliko diren hiru makinak
Mondragon Assembly kooperatibak ekoitzi ditu makinak, eta Bexen Medical arduratuko da maskarak (hilean 10 milioi unitate inguru) ekoizteaz.
2020/04/18 - 11:00
Iritsi dira Mondragon Taldeak milioika maskara ekoizteko hiru makinak
Ostiral arratsaldean lau makina iritsi dira Madrilera, horietariko hiru Bexen Medical kooperatiba gipuzkoarrak erabiliko ditu. Hilero 10 milioi maskara kirurgiko ekoiztea aurreikusi dute.
2020/04/17 - 16:27
Gaur urtebete da Chillida Lekuk ateak berriro ireki zituela
Bizi dugun egoeran kezkaz begiratzen diote etorkizunari, baina badakite Chillida Leku bereziki erakargarria izan daitekeela bizimodu normala berreskuratzen hasten garenerako.
2020/04/07 - 15:50
Europako CE markarik gabeko maskarak eta txabusinak saltzea baimendu du Espainiak
Bexen Medical kooperatiba bezalako enpresei eragingo die erabakiak. Konpainia horrek, koronabirusaren agerraldiari aurre egiteko 60 milioi maskara ekoizteko akordioa lortu du.