Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bati eraso egiteagatik Hernanin atxilotutako lagunak espetxera bidali dituzte

Horietako bat adin txikikoa da, hortaz, adingabeen zentro batera eraman dute. Ostikadak, ukabilkadak eta arma zuriz eragindako zauriak jasan zituen biktimak.

Gizon bati arma zuriarekin eraso egin izana leporatuta ostiral honetan Hernanin atxilotutako lagunak espetxera bidali ditu epaileak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Horietako bat adin txikikoa da, hori dela eta, adingabe-zentro batera eraman dute.

17 eta 42 urte arteko hiru gizonezko atxilotu zituen Ertzaintzak, asteazkenean Hernaniko Gartzia Goldaraz kalean kokatutako parkean izandako erasoa egotzita. Gizon batek ostikadak, ukabilkadak eta arma zuriz eragindako zauriak jasan zituen. Gainera, biktimari laguntzen saiatu zen herritar batek ere zauriak izan zituen esku batean.

Ustezko erasotzaileek ihes egin zuten, eta baina ostiral honetan lortu zuten atxilotzea. Epailearen aurrera agertu ostean, horietako bi, 35 eta 42 urtekoak, espetxera bidali dituzte, eta adingabea, 17 urtekoa, berriz, adin txikikoentzako zentro batera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako

Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X