Hezkuntza legea
2022/05/26 - 15:15
Hezkuntza Sailak eta sindikatuek irakasle kopurua handitu eta ratioak jaistea adostu dute
Antolaketa modernizatu eta ardatz estrategikoak indartzearekin bat, besteak beste, Ingelesa 3 urtetik aurrera irakasten hastea eta egiturazko plaza ez direnak ikastetxeko plaza egonkor bihurtzea adostu dute Jaurlaritzak eta STEILAS, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
2022/05/12 - 14:31
Na + eta Geroa Baik erlijioko irakasleen lanpostuak blindatzeko zuzenketa adostu dute
Gainerako talde parlamentarioek aurka bozkatu dute, zuzenketa Hezkuntza arloko legeen aurka doala iritzita. "Ideologikotzat" eta "lardaskeriatzat" jo dute erabakia; izan ere, iraganean, irakastorduak murriztu dituzten irakasleek beren postuak galdu izan dituzte.
2022/05/09 - 13:50
Unibertsitate lege berriak titulu laburragoak sortu asmo ditu, prestakuntza jarraitua bultzatzeko
Unibertsitate ikasketak "bizitza osorako" diren idea gainditu nahi du zirriborroak. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren aurreproiektua aurkeztu du gaur Unibertsitate ministroak, "datozen asteetan" ministroen kontseiluak onartu eta legegintzaldi honetan onar dadin.
2022/04/27 - 11:54
Bildarratz: "Zama handia genuen, eta orain posible da irribarreak ikustea"
Pandemiak baldintzatutako hirugarren ikasturtean emozionalki gogorra izaten ari zela esan du, horregatik, musukoa kentzeak zama kentzen lagundu du. Halere, zuhur agertu da Bildarratz, pandemia hor dagoelako. Bestalde, udara aurretik Hezkuntzaren erreformaren testu artikulatua prest egotea espero du.
2022/04/07 - 16:19
Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu ditu hezkuntza lege berrirako oinarriak
Bilkura bertatik bertara jarraitu duten hezkuntza eragileen txaloekin eta legebiltzarreko lau indar nagusien aldeko botoarekin atera da aurrera akordioa.
2022/04/07 - 14:40
Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza lege berrirako oinarriak onartu ditu
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk alde bozkatu dute; PP+Cs-ek eta Voxek, aldiz, kontra.
2022/04/07 - 13:42
Bildarratz: ''Legebiltzarraren % 90ak hezkuntzaren inguruan adostasuna lortzea oso mezu garrantzitsua da''
Jokin Bildarratzentzat oso garrantzitsua da alderdiek euren arteko desberdintasunak alde batera utzi izana adostasun batera iristeko. "Eusko Legebiltzarrak bidali duen batasun-mezua oso garrantzitsua da" azpimarratu du Hezkuntza sailburuak.
2022/04/07 - 13:27
Bildarratz: "Legebiltzarrak lezioa eman digu gaur; ahalik eta leialtasun gehienarekin beteko dugu agindua"
Hezkuntza sailburuak agerraldia egin du Gasteizko ganberak hezkuntza lege berrirako oinarriak onartu eta gero. Bildarratzek eskerrak eman dizkie talde parlamentarioei "politikatik harago, adostasuna bilatu" dutelako eta eragileei esan die eurekin lanean jarraituko dutela.
2022/04/07 - 13:09
Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza lege berrirako oinarriak onartu ditu
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUk alde bozkatu dute; PP+Cs-ek eta Voxek, aldiz, kontra.
2022/04/07 - 11:52
Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak protesta egin du Eusko Legebiltzarraren aurrean
Plataformak salatzen duenez, gaur Legebiltzarrean onartuko den akordio honek hezkuntza pribatuaren alde jokatzen du eta sistema duala betikotuko du.
2022/04/04 - 22:42
Kalifikazioen gainetik ikasleen gaitasunak lehenetsiko dira EAEn
Jaurlaritzak datorren ikasturtean eskoletan martxan jarriko diren kurrikulum berriak ere aurkeztu ditu. Kalifikazioen gainetik ikasleen gaitasunak lehenetsi nahi dira.
2022/04/04 - 16:15
Hezkuntza Sailak konpetentzietan oinarritutako curriculumak ezarriko ditu maila bakoitietan
Konpetentzien araberako ikaskuntza ez da berria, baina nabarmen indartuko dute. Datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzako 1. 3. eta 5. mailetan, DBHko 1. eta 3. mailetan, eta Batxilergoko lehen mailan ezarriko dute, eta hurrengoan, denera zabaldu. Batxilergoan hautazko ikasgai gehiago izango dira.
2022/03/30 - 14:05
Steilasek lanuztea deitu du apirilaren 7rako, Legebiltzarrak Hezkuntza Lege berria bozkatuko duen egunerako
Hiru-lau orduko lanuztea deitu dute EAEko ikastetxe publiko guztietan eta Haurreskolak Partzuegoan egun horretarako. Lanuzteaz gain, elkarretaratzeak egingo dute egun berean, "Ez saldu Euskal Eskola Publikoa" lelopean.
2022/03/30 - 13:57
EAEko Hezkuntzaren "herri erronkari" aurre egiteko "guztion konpromisoa" eskatu du lehendakariak
Eskola-eremuko bizikidetzari eta ongizate emozionalari buruzko kongresuaren inaugurazio ekitaldian, helburu partekatua eskoletan bizikidetza positiboa eraikitzen laguntzea dela azpimarratu du.
2022/03/30 - 11:29
Bildarratz: ''2023rako gauza izango gara segregazioaren kontrako neurri zehatzak hartzen hasteko''
Etorkizuneko hezkuntza legera lotu gabe, datorren ikasturterako iragarri du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak matrikulazio zentralizatua ikastetxe guztiek izan dezaten ikasle zaurgarrien maila bera.
2022/03/30 - 11:18
Segregazioaren aurkako neurriak 2023an hasiko direla aplikatzen iragarri du Jokin Bildarratzek
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren arabera, ikasle zaurgarriak modu orekatuan banatu beharko dira ikastetxe pubkikoen eta itunpekoen artean.
2022/03/29 - 11:25
Tapiak Sanchezi egindako kritikak ulergaitzak dira Anduezaren arabera, Jaurlaritzak neurririk hartu ez duelako
PSE-EEko idazkari nagusiak erantzukizunez jokatzeko deia egin du: "Batasunaren unea da eta ez dugu egoera hau aprobetxatu behar kritika egiteko eta etekin politikoa egiteko".
2022/03/26 - 21:29
EH Bilduren oinarrien % 81ek hezkuntza-ituna berretsi du
Arnaldo Otegi koalizioko koordinatzaile nagusiak azpimarratu du Errusiak Ukraina inbaditzeari eta armak bidaltzeari uko egin diola alderdiak hasieratik. "Nazioarteak babestutako irtenbide diplomatikoa" aldarrikatu du.
2022/03/25 - 14:23
Aske gelditu dira Arabako Campusean izandako istiluetan atxilotutako 34 gazteak
Ikasle Abertzaleak hezkuntza erreformen aurka deitutako greba egunaren testuinguruan, Ertzaintzak 34 pertsona atxilotu zituen kalteak eta desordena publikoak eragitea leporatuta.
2022/03/25 - 11:08
Hezkuntzako akordioa "herri proiektu" baterako lehenengo pausoa dela nabarmendu du Bildarratzek
Hezkuntza sailburua Estonia eta Finlandiako Hezkuntza sistemak ezagutzen ari da, eta herrialde horietako eskolen autonomia eta irakasleen profila eta formakuntza azpimarratu ditu.