Eskolaldi jarraituaren aldeko elkarretaratzea deitu dute biharko, Donostian
Eskola atarietan pil-pilean dagoen gaia da, berriro: eskolaldi jarraitua bai edo ez. EAEko bigarren hezkuntzako ikastetxe gehienetan bertan behera geratuko da ordutegi jarraitua datorren ikasturtetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aldatu egin baititu horretarako baldintzak. Haserrea piztu du erabakiak zenbait guraso eta irakasle talderen artean, eta hasi dira, batean eta bestean, protesta ekintzak antolatzen.
Tokian-tokian, ikastetxe atarietan dozenaka protesta deitzeaz gain, EAEko DBHko Guraso Elkarteen plataformak elkarretaratze bateratua deitu du biharko, Donostian, 14:00etan, Miramar jauregian. Deialdiaren berri emateko zabaldu duten oharrean jaso dutenez, Hezkuntza Sailak datorren ikasturtean "inposatu" nahi duen ordutegi zatituaren aurrean "desadostasun irmoa" agertu nahi dute gurasoek, erabaki horrek "ikasleen, gurasoen eta familien beharrak alde batera" uzten dituela iritzita.
Halaber, ikastetxeen ahotsa entzuteko eta erabakitzeko eskubidea errespetatzeko eskatuko dizkiote Hezkuntza Sailari. Protestaren deitzaileen ustez, ordutegi jarraitua ezarrita, "interes politikoak eta ekonomikoak" lehenesten ari da Eusko Jaurlaritza.
"Eskolaldi zatituak interes ekonomiko eta politikoak lehenesten ditu, eta ikasleen, irakasleen eta familien ongizatea eta beharrak alde batera uzten ditu, haien eskaerak ez baitira entzuten ari. Ikastetxe eta institutu bakoitzak erabakitzeko duen eskubidea defendatzen dugu", dio, hitzez hitz, oharrak.
Goiz eta arratsaldeko ordutegiak nerabeen ongizatea eta berdintasuna bermatzen dituela uste du Eusko Jaurlaritzak, eta hala dago jasota, baita ere, Eusko Legebiltzarrean, alderdi nagusien babes zabalarekin, adostu berri duten Hezkuntza Lege berrian.
Elkarrizketa, Euskadi Irratian
Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, gaur goizean, Anabel Ruiz Jardun Jarraiaren Aldeko Euskadiko Plataformako kidea eta Lourdes Imaz EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioko ordezkaria elkarrizketatu dituzte, eta ordutegi trinkoen inguruan aritu dira.
Ruizen hitzetan, pandemiak iraun duen bi urteetan ordutegi trinkoak erakutsi du "gatazka gutxiago egon direla ikasleen artean eta estresa murriztu dela, akademikoki ere, emaitzak hobera egiteaz bat". Aldiz, Imazen iritzian, "eztabaida askoz sakonagoa" da, eta ezin da soilik ordutegira mugatu. "Eskolek bermatu behar dute, eta are gehiago publikoek, ikasle guztiei zerbitzu guztiak eskaintzen zaizkiela eskolan bertan, baita curriculumaz kanpokoak ere. Familien arteko liskarrak ez dira batere onak", zehaztu du.
Entzun, hemen, elkarrizketa osoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".