Hezkuntza legea
2022/03/02 - 12:28
Hezkuntza akordioaren zirriborroa "pobrea" eta "orokorregia" da Eskola Publikoaz Harro plataformaren ustez
Horregatik, publiko egin berri duten dokumentua bertan behera uzteko eta hezkuntza publikoaren aldeko apustu garbi bat egiteko eskatu du aipatu plataformak.
2022/03/02 - 12:04
Ostirala baino lehen "adostasun zabaleko" Hezkuntza ituna lortzea espero du PSE-EEk
Lehendakariarekin egindako bilera "konstruktiboa eta positiboa" izan dela esan du Eneko Anduezak, eta ikasleen emaitzak hobetzea eta desberdintasuna murriztea dutela helburu sozialistek.
2022/02/20 - 10:13
Anduezak ukatu egin du krisirik dagoenik Jaurlaritza osatzen duten kideen artean
Dena dela, PSEko buruzagiak argi utzi du gai garrantzitsuen inguruko iritzia argi adieraztearen aldekoa dela, EAJk hori gustuko ez izan arren. Esan duenez, jeltzaleak ez daude horretara ohituta.
2022/02/18 - 15:39
Hezkuntza Legearen lehen txostena sektarioa dela kritikatu du Carlos Iturgaizek
Iñigo Urkullu lehendakariak erantzun dio baieztapen horiek ez dutela inongo oinarririk eta akordio giroa erraztea eskatu du lege berria adosteko.
2022/02/18 - 12:34
Urkullu: "Hezkuntzaren Legeak sistema publikoaren eta itunpekoaren arteko eredu eraginkorrari eutsiko dio"
Lehendakariak defendatu du Eusko Jaurlaritzaren asmoa ahalik eta adostasun zabalena lortzea dela, hezkuntza-ituna berritzeko, eta lantaldean "akordio-giroa errazteko" eskatu die taldeei.
2022/02/18 - 10:21
Otxandiano: "Eskola publikoaren abandonua errealitate bat da eta komunitate horrek aitortza bat behar du”
EH Bilduko Programa arduradunaren esanetan, eskola publikoak jauzia eman behar du. Hezkuntza lege berriaren ondotik egiturazko aldaketak egin behar direla uste du, eskola publikoek izan ditzaten baldintza eta baliabide nahikoak autonomia garatzeko eta hezkuntza kalitatean jauzia emateko.
2022/02/18 - 10:21
Pello Otxandiano: ''Eskola publikoaren abandonoa errealitate bat da eta errekonozimendu bat behar du''
EH Bilduren programa zuzendariak dio Hezkuntza lege berriak ekarri beharko lukeela euskal hezkuntza sistema publikoaren alde indartzea. Horretarako bere arkitektura aldatu behar dela dio: "Eraldaketa estrukturala behar du eskola publikoak, izan ditzaten baliabideak hezkuntza kalitatean jauzi bat emateko".
2022/02/17 - 17:32
Beste 15 egun izango dituzte Hezkuntza legearen zirriborroari alegazioak aurkezteko
Talde parlamentarioek eta agente sozialek martxoaren 4a arte izango dute ekarpenak egiteko. Era berean, herritar batek egindako eskaerari men eginda, testua publiko egingo dute.
2022/02/17 - 12:36
Gorrotxategi: "Hezkuntza ituna funtsezkoa da, eskola publikoak izan behar du ardatz egituratzailea"
Elkarrekin Podemos-IUren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen esanetan, "oso arriskutsua da EH Bildu Voxekin alderatzea", ezin baitira konparatu bi alderdien jokabideak. Bestalde, Yolanda Diaz Unidas Podemosen hautagaia izatea espero du.
2022/02/17 - 09:20
Legebiltzarrak luzatu egingo du hezkuntza-legearen zirriborroari alegazioak aurkezteko epea
Hezkuntzaren inguruko testua lantzen ari den Legebiltzarreko lantaldeak gaur erabaki beharko du zenbatekoa izango den luzapen hori.
2022/02/16 - 11:47
Iñigo Urkullu: ''Hezkuntzak herri erronka bat izan behar du''
Lehendakariaren ustez, ondo finkatu behar dira Hezkuntza Legearen oinarriak luzaroan iraun dezan. Oinarri horiek finkatzeko "adostasun nahikoa" dagoela gaineratu du.
2022/02/16 - 10:23
Urkullu: ''Eskola publikoari dagokionez, ez du PSEk zalantzarik izan behar zein den gure konpromisoa''
Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu du hezkuntza herri erronka dela eta oinarriak ondo finkatu behar direla, Hezkuntza Legea gobernu kontseilura eraman aurretik. "Posible izango da akordioa bi alderdien artean, eta adostasuna zabaltzea", azpimarratu du.
2022/02/16 - 09:45
Urkullu: "Informazio kontrajarria eman da eta pedagogia gehiago egin behar genion gizarteari, denon artean"
Horrela mintzatu da Euskadi Irratian, osasun larrialdia bertan behera geratu denetik lehendakariak eskaini duen lehen elkarrizketan. Hezkuntza legeari lotuta, berriz, mezua bidali dio PSE-EEri: "Eskola publikoari dagokionez, ez du PSEk zalantzarik izan behar zein den gure konpromisoa".
2022/02/14 - 17:16
Hezkuntza Legearen zirriborroari alegazioak aurkezteko epea luzatzea eskatu du PSE-EEk
Bestalde, "gauza askotan jasotzen ez diren ekarpenak egingo ditu EH Bilduk", esan du Maddalen Iriartek. Jokin Bildarratzen ahotan, "mahai gainean jartzen ari diren eztabaidak oso positiboak dira". Kataluniako sistema "kopiatu" nahi izatea salatu du PPk.
2022/02/14 - 15:34
Hezkuntza legearen inguruan ez dagoela EAJren eta PSEren arteko akordiorik berretsi du Eneko Anduezak
Elkarrekin Podemosek, asteartean bertan egin zuen bezala, ekarpenak egiteko taldeek dituzten 10 eguneko epea luzatzea eskatu du.
2022/02/14 - 11:50
Alfredo Retortillo: "Hezkuntzan akordioa lortzea da sozialisten nahia"
PSE-EEk koalizio barruan oinarrizko akordio bat lortzeko eskatu dio EAJri, eta ondoren hezkuntza komunitateari eta beste talde batzuei ere eztabaida zabaltzea.
2022/02/12 - 17:09
Hezkuntza Legearen inguruan akordiorik ez dagoela oraingoz nabarmendu du Eneko Anduezak
PSE-EEk Astraburuako Herriko Etxea berrinauguratu du. Hezkuntza Batzordeko dokumentua bakarrik dagoela adierazi du PSEren idazkari nagusiak eta legearen testua eztabaidatu egin beharko dela esan du.
2022/02/11 - 21:21
Kristau Eskolak "aurrerapauso garrantzitsuak" ikusten ditu Hezkuntza Legearen zirriborroan
Itunpeko ikastetxeen % 47 eta 125 hezkuntza zentro ordezkatzen dituen elkartea euskara ardatz izango duen sistema eleanitzarekin konforme agertu da.
2022/02/11 - 20:55
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak segregazioa eta sare pribatua mantentzea kritikatu du
Eskola publikoaren aldeko plataformak uko egin die EAJk, PSEk eta EH Bilduk hezkuntza legerako adostu dituzten oinarriei.
2022/02/11 - 11:01
Ikastolen Elkartea: “Euskal Hezkuntza Zerbitzua egungo dikotomia antzua gainditzeko proposamena da”
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak begi onez ikusi ditu, orokorrean, Legebiltzarrean aurkeztutako Hezkuntza ituerako oinarriak, baina faltan bota du ikastetxeek bete beharko dituzten baldintzak zehaztea, baita euskara ardatz izango duen sistemaren ezaugarruak ere.