ELKARRIZKETA RADIO EUSKADI-N
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anduezak ukatu egin du krisirik dagoenik Jaurlaritza osatzen duten kideen artean

Dena dela, PSEko buruzagiak argi utzi du gai garrantzitsuen inguruko iritzia argi adieraztearen aldekoa dela, EAJk hori gustuko ez izan arren. Esan duenez, jeltzaleak ez daude horretara ohituta.
Eneko Andueza (PSE), gaur, Radio Euskadin.
Eneko Andueza (PSE), gaur, Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media

Eneko Andueza PSEko idazkari nagusiak argi utzi nahi izan du Eusko Jaurlaritza osatzen duten kideen artean ez dagoela krisirik. Radio Euskadiko "Cronica de Fin de Semana" saioan egin ditu adierazpenok buruzagi sozialistak, eta modu horretan itxitzat eman nahi izan du sozialistek Hezkuntza lege proposamen berriaren kontra agertu izanak piztutako polemika. 

PSE eta EAJ alderdien arteko harremana ona dela esan du, eta  koalizio Gobernua osasuntsu dagoela. Dena dela, PSEko buruzagiak argi utzi du gai garrantzitsuen inguruko iritzia argi adieraztearen aldekoa dela, EAJk hori gustuko ez izan arren. Esan duenez, jeltzaleak ez daude horretara ohituta.

Ildo horretan, Hezkuntza lege proiektuaren dokumentua aztertzeko bilerak egiten ari direla jeltzaleekin azaldu du, aurkeztuko dituzten alegazioak prestatzeko. Hezkuntza publikoa lehenestea, hezkuntza-zentroen autonomia errespetatzea, eta hizkuntzari dagokionez, euskara ardatz bakarra ez izatea dira sozialisten oinarriak. 

Bestalde, Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Ponentzia ere izan du hizpide. Eztabaidan parte hartuko dutela esan du, baina erabakitzeko eskubidea egikaritzea ekarriko lukeen proposamenik PSEk ez duela babestuko argi utzi du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X