ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otxandiano: "Eskola publikoaren abandonua errealitate bat da eta komunitate horrek aitortza bat behar du”

EH Bilduko Programa arduradunaren esanetan, eskola publikoak jauzia eman behar du. Hezkuntza lege berriaren ondotik egiturazko aldaketak egin behar direla uste du, eskola publikoek izan ditzaten baldintza eta baliabide nahikoak autonomia garatzeko eta hezkuntza kalitatean jauzia emateko.
Pello Otxandiano EH Bilduko programa arduraduna Euskadi Irratian
Pello Otxandiano EH Bilduko programa arduraduna Euskadi Irratian. Argazkia: Euskadi Irratia

Eskola publikoaren abandonua errealitate bat dela eta komunitate horrek errekonozimendua behar duela aldarrikatu du ostiral honetan Pello Otxandianok. EH Bilduren Programa arduradunak Eusko Legebiltzarrean lantzen ari diren etorkizuneko hezkuntza lege berria izan du hizpide Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan. Hortik aterako den legeak euskal hezkuntza sistema publikoa indartzeko balio behar duela uste du Otxandianok. Ez hori bakarrik, bere arkitektura aldatu behar dela dio: "Aldaketa estrukturala behar du eskola publikoak, izan ditzan baldintzak eta baliabideak bere autonomia garatzeko eta hezkuntza kalitatean jauzia emateko"

Hezkuntza legearen inguruko akordioa duela astebete baino urrunago ote dagoen galdetuta, ezetz erantzun du. Otxandianoren ustez, eginda zegoenaren errelatoa sortu da eta ez da horrelakorik egon: "Badago oinarri bat partekatzen duguna eta orain bakoitzak egingo ditu bere ekarpenak". Dena dela, oraindik ere hezkuntza legea osatu arteko bidea luzea dela nabarmendu du. Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioek martxoaren 4ra arteko epea izango dute ekarpenak egiteko. "Testu bat adostuta ere hortik lege bat osatu arteko bidea luzea da", gehitu du.

A, B eta D ereduen logikari buelta bat eman behar zaiolakoan dago. Azaldu duenez, orain arte etxetik euskara gutxi ekartzen zuenari euskara gutxi ematen zaio eskolan. Hori goitik behera aldatu eta etxean euskara gutxi jaso duenari eskolak euskara gehiago ematea defendatu du. "Helburua da derrigorrezko eskolaldia amaitzen denean herritar guztiek izatea gutxieneko gaitasuna bi hizkuntzatan", gaineratu du. PSE-EEk hori babestuko ote duen galdetuta, ez du imajinatzen hizkuntzak ikastearen kontra dagoenik.

Azken aldian EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzak hainbat arlotan lortutako akordioen harira, adostasunen beharra azpimarratu du: "Herri txiki bat gara mundu globalizatu batean eta biziraungo badugu eta etorkizunari modu baikorrean erantzungo badiogu behartuta gaude herri akordioak egitera". Hezkuntzari dagokionez, akordiorik eza ez dela aukera bat zehaztu du. 

Eusko Alkartasunako (EA) desdostasunek EH Bilduri nola eragin diezaioketen galdetuta, ez diotela eragiten erantzun du. Otxandianoaren hitzetan, EH Bilduk erakutsi du gaitasuna duela bere baitan dagoen aniztasuna kudeatzeko eta jendeak hori saritu duela. Asteburuko EAren Batzar Nazionalean sektore kritikoa gailenduta ere ez du arriskurik ikusten.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X