Hezkuntza legea
2025/01/22 - 10:40
Eskoletako auzia "harrokeriaz eta hezkuntza akordiotik aldenduta" heltzea egotzi dio EH Bilduk Jaurlaritzari
Etxebizitzaren alorrean, udalak "gune tentsionatuak izendatzeko egiten ari diren esfortzua" eta herritarren "etxebizitzarako sarbidea blokeatzen" ibiltzea egotzi dio Nerea Kortajarena EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak EAJri.
2025/01/21 - 22:07
Hezkuntza Sailak 140.000 euroko isuna jarri dio Zarauzko ikastolari matrikulazio-irizpideak ez betetzeagatik
Hezkuntza Lege berriarekin, ikastetxeek ikasle kalteberentzako plaza-kupo bat gorde behar dute, eta, horren ondorioz, seme-alabak ikastolan matrikulatu nahi zituzten hainbat familiak ezin izan zuten hori egin. Hala ere, Salbatore Mitxelena Ikastolan ikasten ari dira, matrikula ofizialik gabe.
2025/01/21 - 21:28
Hezkuntza Sailak 140.000 euroko isuna jarri dio Zarauzko Ikastolari matrikulazio-mugak ez betetzeagatik
Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolak azaldu duenez, 2023an bertan matrikulatu nahi zuten zortzi familiari ezezkoa eman zien Hezkuntza Sailak, baina ikastetxeak guztiei "ateak irekitzea" erabaki zuen. Isuna ordaindu beharko dute ikasle horiek eskolan jarraitzearen truke.

2025/01/17 - 14:41
Steilasek eta Ehigek positibotzat jo dute unibertsitatez kanpoko ikastetxeen plangintzarekin lotutako epaia
"Juridikoki ziurtasun gabezia sortzen du, dekretu horretan oinarritzen baita hezkuntza sistema osoa", adierazi dute bi sindikatuek.
2024/11/27 - 11:21
Bengoetxea, EHUren norabidea aldatu nahi duen errektorea
Irakasle eta ikertzaile gisa ibilbide emankorra izateaz gain, politikan ere arrastoa utzitakoa da irundarra; Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea izan zen 1998 eta 2001 artean.
2024/11/25 - 14:55
Confebaskek dei egin die enpresei LH duala "are gehiago" erabiltzeko, talentu gaztea erakartzeko bide gisa
Patronalak emandako datuen arabera, eredu duala 2012an martxan jarri zenetik, 40.000 gazte inguru formatu dira EAEko 22.000 enpresa baino gehiagotan.
2024/11/21 - 16:43
Itunpeko ikastetxeetako eta sare publikoko langileen soldatak parekatzeko baimena eman du Legebiltzarrak
Ia 67 milioi euroko partida berezi bat ahalbidetu da, 2023. eta 2024. urteei dagezkion ordainketak egiteko. EAJ, PSE-EE, PP eta Vox legea aldatzearen alde agertu dira, EH Bildu abstenitu egin da eta Sumarrek kontra bozkatu du.
2024/11/21 - 12:35
Ferreira eta Bengoetxea EHUko errektoregaien arteko eztabaida hartuko du gaur Radio Euskadik
18:00etatik aurrera eta Xabier Garcia Ramsden kazetariak bideratuta, bi hautagaiek euren programak defendatuko dituzte Radio Euskadiren mikrofonoen aurrean. Eztabaida streaming bidez jarraitu ahal izango da, eitb.eus atarian.
2024/10/18 - 13:23
Aranburuk ''positibotzat'' jo du irakasleen soldata parekatzea, baina itunpekoen doakotasuna aldarrikatu du
LABeko idazkari nagusiak gogora ekarri du sindikatuak Ikastolen Elkartearekin eta Hezkuntza Sailarekin sinatutako akordioan jasota zegoela neurria. Dena dela, "Euskal Eskola Publiko komunitario bat lortzeko trantsizioan", itunpekoen doakotasuna betearazi eta "kontrolatu" behar dela azpimarratu du.
2024/10/15 - 15:10
Itunpeko ikastetxeetako eta sare publikoko langileen soldatak parekatzeko lehen pausoa eman du Jaurlaritzak
EAEko aurtengo Aurrekontuen Legea aldatzea onartu du Gobernu Kontseiluak, soldata horiek ordaintzeko ia 67 milioi euroko dotazioa gehitzeko.
2024/09/30 - 13:28
Hezkuntza Sailak ikastetxe kontzertatuak ikuskatuko ditu, kuotak kobratzen ez dituztela ziurtatzeko
Hezkuntza sailburuak Radio Euskadin azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza "zorrotzagoa" izango da kuoten inguruko araudia betearazteko.
2024/09/30 - 12:23
Hezkuntzako Lan Eskaintza berriak 1.200 plaza inguru eskainiko dituela iragarri du Pedrosak
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, "hezkuntza zerbitzua definitzeko" lanean daude, ondoren arautu ahal izateko, eta jarraipena egingo dela guztietan, bereziki itunpeko ikastetxeetan.
2024/09/23 - 12:38
Hekuntza Sailak LEP berri bat iragarri du ikasturte honetarako
Hezkuntza sailburuak azaldu du egonkortze prozesuek "jarraipena" izan behar dutela, eta gogoratu du helburua behin-behinekotasuna % 8ra jaistea dela.
2024/09/19 - 14:58
Pedrosak "ausardia" eskatu du eskola segregazioari aurre egiteko itun sozial eta politikoa garatzeko
Hezkuntza sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, hurrengo lau urtetarako bere sailak dituen helburu eta erronkak aurkezteko. Aurreko legealdian onartutako Hezkuntza legea garatzea izango du eginkizunen artean.
2024/09/16 - 12:26
Hezkuntza Sailak ebaluazio sistemarako ''tresna berriak'' emango dizkie ikastetxeei
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak naurria iragarri du Euskadi Irratian egin duen elkarrizketa batean. Azaldu duenez, ikastetxe bakoitzak urtero diseinatzen ditu hobekuntza prozesuak, baina ikasturte honetan Sailak "hobekuntza estrategia integral bat" jarriko du martxan.
2024/09/16 - 11:22
Begoña Pedrosa: "Ikasturte honetatik abiatuta hobekuntza estrategia integral bat abian jarriko dugu"
Hezkuntza sailburuaren arabera, hainbat oinarrizko konpetentziatan eragitea da helburua, ikastetxeekin, ikasleekin eta, batik bat, irakasleekin elkarlanean.
2024/09/16 - 11:13
Begoña Pedrosa: ''Ikasturte honetatik abiatuta hobekuntza estrategia integral bat abian jarriko dugu''
Hezkuntza sailburuaren arabera, hainbat oinarrizko konpetentziatan eragitea da helburua, ikastetxeekin, ikasleekin eta, batik bat, irakasleekin elkarlanean.
2024/06/11 - 17:23
Unibertsitatera sartzeko hautaprobetan ortografia akatsek % 10 jaitsiko dute nota 2025etik aurrera
Beste aldaketa nabarmenenetako bat da ikasgai bakoitzeko azterketa-eredu bakarra egongo dela; hala, ikasleek ezin izango dute biren artean aukeratu, orain arte egin duten moduan. 2025eko ekaineko dialdian hasiko dira ikasleak eredu berri honekin.
2024/04/18 - 18:57
Haurreskolak Partzuergoak eta gehiengo sindikalak akordioa izenpetu dute, zenbait lan-baldintza hobetzeko
Besteak beste, aldi baterako langileen kontratazio berriak egiteko aukera jasotzen du akordioak, matrikulazioak une jakin batean gora egiten badu.
2024/02/16 - 12:50
Begoña Pedrosa: ''Orientazioa ez dago araututa, eta espazio hori antolatzeko estrategia garatu dugu''
Eusko Jaurlaritzak Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan aplikatuko den Euskal Hezkuntza Sistemaren Orientazio Plana diseinatu du.