Hezkuntza legea
2024/02/11 - 11:52
Barrusok (Ikastolen Elkartea) uste du Hezkuntza Legeak ''hutsuneak'' dituela euskalduntze eremuan
Ikastolen Elkartearen zuzendari nagusi izendatu berriak esan du legeak ez duela zehazten nola egiaztatuko den B2 maila. Gainera, "30 urtean behin" aldatzen den lege bat izaki, "galdutako aukera bat" dela berretsi du.
2024/01/23 - 11:25
Agurne Barruso, Ikastolen Elkarteko presidentea: ''Aukera galdua izan da; hobetzeko aukerak zeuzkan''
Agurne Barruso Ikastolen Elkarteko presidente berriak ETB1eko "Egun On Euskadi" saioan azaldu duenez, Hezkuntza Legeak alderdi positibo batzuk dauzkan moduan, besteak puntu batzutan aukerak galdu dira, euskal kurrikulumean edo murgiltze ereduan, esaterako.
2023/12/22 - 13:50
Jokin Bildarratz: ''Akorditik kanpo gelditu bada ere, EH Bildu Lege honen parte oso inportantea da''
Hezkuntza Legea onartu eta biharamunean, Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuak defendatu du, EAJ eta PSE-EEren botoekin onartu bada ere, beste alderdien ekarpenekin, eragileekin eta hezkuntza komunitatearekin egindako Legea dela.
2023/12/21 - 16:19
Bildarratz: ''Onartuko dizuet ez dela erraza izan; horrek oraindik pozgarriagoa egiten du gaurko eguna''
Legebiltzarrak hezkuntza legeari argi berdea eman ondoren lehenbiziko balorazioa egin Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak. "Orain hezkuntzaren eraldaketaren garaia da", esan du eta gaineratu du "hezkuntza hitzarmenak eta hezkuntza lege berriak babes osoa, zabala eta sakona" dutela.
2023/12/21 - 15:12
Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin du ELAk hezkuntza legeak ''zilegitasunik ez'' duela salatzeko
Elkarretaratzea egin du ELAk Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Hezkuntza Lege berriak zilegitasunik ez duela salatzeko. Miren Zubizarreta, ELA sindikatuko hezkuntza arduradunak adierazi du aurrerantzean ere protestan jarraituko dutela.
2023/12/21 - 15:01
Hezkuntza Legea onartu dute Legebiltzarrean, euskal hezkuntza sistema datozen 20 urteetan arautuko duen testua
EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin bakarrik atera da aurrera, oposizioko talde guztiek kontra bozkatu baitute.
2023/12/21 - 12:58
Euskal Eskola Publikoaz Harro elkarretaratzea egin du Hezkuntza lege ''txerriaren'' aurka
Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak Hezkuntza lege berriak irakaskuntza pribatua gizentzen jarraituko duela salatu du. Halaber, kontsentsu sozialik gabe eta hezkuntza publikoaren gehiengoaren gaitzespenarekin onartu dela gaitzetsi du gaur goizean egindako elkarretaratzean.
2023/12/21 - 11:19
Hezkuntza legeak gutxienekoa bermatzen ez duela salatu du EHEk
"Hezkuntza euskalduna behingoz" lelodun pankarta zabaldu dute gaur goizean Euskal Herrian Euskarazeko kideek. Intza Gurrutxaga EH Bilduko kidearen esanetan, Eusko Legebiltzarraren aurrean "bildu dira legeari planto egiteko".
2023/12/21 - 08:48
Hezkuntza Legea behin betiko onartuko dute Legebiltzarrean, EAJren eta PSE-EEren botoekin bakarrik
Ganberaren % 90ak arauaren oinarriak adostu bazituen ere, izapidetzean zehar desadostasunak sortu dira, eta gaurkoan jeltzaleek eta sozialistek soilik babestuko dute. Legebiltzarraren atarian bilkura dago deituta, protesta egiteko. Hezkuntza Legeaz gain, beste 5 lege onartuko ditu Legebiltzarrak.
2023/12/18 - 14:13
Hezkuntza Legea datozen belaunaldiak euskalduntzeko "aukera galdua" dela deitoratu du Kontseiluak
"40 urteko esperientziak erakutsi digu ereduen gainean eratutako sistemak ez duela erabat euskalduntzeko balio, eta agerian geratu da segregazioari bide ematen diola, milaka umeri euskara menperatzeko eskubidea urratzen dielako", esan dute.
2023/12/15 - 12:18
Urkullu lehendakariak "autokritika" egin eta PISA txosteneko datuak "hobetu" behar direla onartu du
Edozein kasutan, azpimarratu du PISA txostenak ez duela hezkuntza sistema bere osotasunean aztertzen, eta hiru konpetentzia soilik ebaluatzen dituela adin tarte jakin batean. Bestalde, emaitzak modu eraikitzailean irakurri behar direla defendatu du Hezkuntza sailburuak.
2023/12/13 - 17:48
Ikastolen Elkartea: "Lege proiektua dagoen moduan onartzen bada, sistema eraldatzeko aukera galduko dugu"
Azaroaren 29an Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean onartu zen Hezkuntza Lege proiektuaren txostenaren balorazioa egin du gaur Ikastolen Elkarteak agerraldi batean.
2023/12/11 - 10:32
Gizarte ekimenetako ikastetxeetan "lehenbailehen" adostasuna lortzeko eskatu die Bildarratzek bi aldeei
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren iritziz, Gabonetako oporrak ere baliatu beharko lirateke negoziatzeko.
2023/12/11 - 10:11
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari elkarrizketa
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari elkarrizketa.
2023/11/29 - 18:57
Hezkuntza Legearen proiektuak azken-aurreko tramitea gainditu du, EAJren eta PSE-EEren babes bakarrarekin
EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, PPk eta Talde Mistoak aurkako botoa eman dute. Testuaren txostena, hizkuntza-ereduei eusten diena, aurrera atera da Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, oposizioaren kritiken artean.
2023/11/29 - 14:20
Bildarratz: ez da ulertzen ''baiezkotik ezetzera'' pasatzea Hezkuntza Legean ''ñabardurengatik''
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi du abenduaren 21era arte badagoela denbora akordioa lortzeko.
2023/11/29 - 13:49
Bildarratzek dio ez duela ulertzen EH Bildu "baiezkotik ezezkora pasatzea, ñabardura batengatik"
Hala ere, Hezkuntza saiburauren esanetan, "denbora" dago proiektuaren inguruan "ahalik eta akordiorik handiena" lortzeko.
2023/11/29 - 09:15
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea azken txanpan, "Artikotik Kantaurira" berezia eta azaroko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/28 - 20:32
EH Bilduk Hezkuntza Legearen kontra bozkatuko du, oinarriek hala berretsita
Horrela, Hezkuntza Legearen aurka bozkatzeko EH Bilduren Mahai Politikoaren proposamena militanteen % 95ek babestu dute; % 3k Mahai Politikoak egindako proposamenaren kontrako botoa eman dute eta % 1ek boto zuria eman dute. EAEko militanteen %41ek parte hartu dute bozketan.
2023/11/28 - 15:10
Jaurlaritzari "ulergaitza" iruditzen zaio EH Bildu Hezkuntza Legearen "testu osotik aldentzea"
Zupiriak esan duenez, legea osatzen duten 101 artikuluak EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk adostutakoak dira, "guzti-guztiak, hasieratik amaierara", eta azken unean iritsi da desadostasuna, "zioetan egindako zuzenketa baten harira".