Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hezkuntza Legea datozen belaunaldiak euskalduntzeko "aukera galdua" dela deitoratu du Kontseiluak

"40 urteko esperientziak erakutsi digu ereduen gainean eratutako sistemak ez duela erabat euskalduntzeko balio, eta agerian geratu da segregazioari bide ematen diola, milaka umeri euskara menperatzeko eskubidea urratzen dielako", esan dute.
Hezkuntza Legea datozen belaunaldiak euskalduntzeko "aukera galdua" dela deitoratu du Kontseiluak
Hezkuntza Legea datozen belaunaldiak euskalduntzeko "aukera galdua" dela deitoratu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseilua plataformak deitoratu du Hezkuntza Legea datozen belaunaldiak euskalduntzeko "aukera galdua" dela, gaur egungo hizkuntza ereduek indarrean jarraituko dutelako, eta, hortaz, haurrei euskara menperatzeko eskubidea urratuko zaielako.

Kontseiluaren ordezkariek, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek eta zenbait hezkuntza- zein kultur-elkartek prentsaurrekoa eman dute, ostegunean Legebiltzarrean onartuko duten Hezkuntza Legearen aurka daudela erakusteko. Soilik EAJren eta PSEren aldeko botoekin aterako da aurrera legea, oposizioko alderdiek kontra bozkatuko baitute.

Araudi berriari jarraikiz, ikastetxeek eurek beren hizkuntz proiektuak sortzeko aukera izango dute, egungo ereduetan oinarrituta, hau da, A, B eta C ereduak kontuan izanda. Nolanahi dela, legeak arautzen du behin derrigorrezko hezkuntza bukatuta, ikasleen euskara maila B2ren parekoa izan beharko dela, eta ingelesekoa B1en parekoa.

Ereduen sistema horri eustea izan da EH Bildu eta hainbat hezkuntza- eta kultur-eragile —tartean Kontseilua bera— lege horretatik urrundu dituen arrazoia.

Euskalgintzaren Kontseiluak 20.000 sinadura aurkeztu zituen Legebiltzarrean, Hezkuntza Legea euskara oinarri duen eredu bakar baten inguruan ardaztu dadin.

"40 urteko esperientziak erakutsi digu ereduen gainean eratutako sistemak ez duela erabat euskalduntzeko balio, eta agerian geratu da segregazioari bide ematen diola, milaka umeri euskara menperatzeko eskubidea urratzen dielako", esan dute prentsaurrekoan irakurri duten testuan.

Halaber, berretsi dute hezkuntza ereduen sistemak ez duela B2 maila bermatzen. Horregatik, eskatu dute Administrazioak etengabe azter dezala helburu hori lortzen den ala ez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako

Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X