Ikastolen Elkartea: "Lege proiektua dagoen moduan onartzen bada, sistema eraldatzeko aukera galduko dugu"
Ikastolen Elkartearen hitzetan, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hezkuntza lege proiektua dagoen moduan onartzen bada, "aukera galdua" izango da.
Azaroaren 29an Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean onartu zen Hezkuntza Lege proiektuaren txostenaren balorazioa egin du gaur Ikastolen Elkarteak agerraldi batean, Ikastolen Etxean. Ikastolen Elkarteko presidente Nekane Artolak eta zuzendari nagusi Jose Luis Sukiak hartu dute hitza.
Elkarteak gogorarazi duenez, "bi urte luze ibili gara hezkuntza legearen inguruan gogoetatzen, eztabaidatzen, biltzen...". "Galdu ezinezko aukera baten moduan irudikatu zuten prozesua", onartu du. "Edozein herrirentzat estrategikoa den gai baten da hau, datozen belaunaldien etorkizuna baldintzatuko duena", nabarmendu duenez.
Zentzu horretan, 2022ko apirileko Hezkuntza akordioak "itxaropenerako bidea" ireki zuela uste dute ikastolek, alderdien artean "zerbait berria" eraikitzeko borondatea bazegoela sinistu zuten.
Hala ere, "bidea luzea izan da, eta ausardiak indarra galdu duela uste dugu", deitoratu dute. "Aurrerapausoak eman beharrean, gainera, zenbait gaitan geldirik geratu edo atzeraka joan garela uste dugu", erantsi dutenez.
Atzerapauso horien artean, murgiltze eredu orokortua lortzeko "zehaztasunik ez eta berriro ere hizkuntza ereduak" jaso direla aipatu du Ikastolen Elkarteak. "Hizkuntza ereduek ez dute euskalduntzen eta horiek gaindituko dituen eredua behar dugu oinarri", aldarrikatu du. Horregatik, "Euskal Herriko ikastoletan murgiltze eredua ezarrita dugu, berau delako ondorengo belaunaldiak euskalduntzeko bidean emaitza onenak ematen dituen eredua", berretsi dute.
Ikaskuntza-hizkuntza guztien izaera bideratzailea aipatzen duen xedapen gehigarriak ere kezka sortu dio elkarteari. "Euskara hizkuntza minorizatua dela, eta egoera horretan ezin dira hizkuntza guztiak era parekatuan tratatu, berdin tratatzeak minorizatua den hizkuntza baztertzea, diglosia betikotzea, baitakar", kritikatu du.
Bestalde, elkartearen ahotan, hezkuntza zerbitzu publikoaren inguruan "zehaztapen sakonagoa falta da". "Hala, ez da bermatzen hezkuntza zerbitzu publikoaren barruan egongo diren ikastetxe guztiak baldintza beretan arituko direla. Honetaz gain, Zerbitzuaren parte izango diren ikastetxeen betebeharrak ez dira zehaztasunez aipatzen. Eta honek publiko-pribatu dikotomia betikotzeko arriskua sortzen du", azpimarratu du.
Azkenik, Euskal Herria hiru administrazio desberdinen pean dagoela jakinik, Ikastolen Elkarteak beharrezko ikusten du lurraldeen arteko harremanak eta lankidetzak sustatzeko "legez araututako tresnak sortzea". Horregatik, "ulergaitza" egin zaio euskal hezkuntza zerbitzuaren parte diren ikastetxeen eta Euskal Herriko gainerako lurraldeetan euskara eta euskal kultura ardatz duten ikastetxeen arteko harremanak eta proiektuak sustatzeari edota elkarlana bultzatzeko asmoz "Europa mailako partzuergoa eratzeko proposamenari ateak itxi izana".
Zure interesekoa izan daiteke
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura deitu du gaurko, 18:00etan.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetan ez da kontzerturik egongo abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertu horiek bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.