Hezkuntza legea
2023/06/04 - 16:25
Euskal Eskola Publikoa zaintzearen aldeko aldarri sendoa, Mungian
Aurten mende erdia bete duen Legarda ikastetxeak antolatu du Euskal Eskola Publikoaren festaren 30. edizioa, "Jagon" lemapean. Iluntzera arte, ehunka ekitaldiz gozatzeko aukera daude.
2023/06/01 - 12:16
Bildarratz: "Giro politikoa edozein izanda ere, Hezkuntza Legea adosteko oinarria oso sendoa da"
Hauteskundeen zurrunbiloan giro politikoa nahasia bada ere, Hezkuntza sailburua ziur agertu da horrek Hezkuntza Legeari ez diola eragingo. Horren esanetan, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk garbi dute "etorkizunera begirako legea dela".

2023/05/31 - 17:08
Euskal eskola publikoaren aldeko plataformak manifestazioa deitu du ekainaren 9rako EAEko hiru hiriburuetan
Euskal Eskola Publikoaz Harro elkarteak Hezkuntza Legearen proiektuaren aurka dagoela adierazi du, eskolako "sistema publikoa ahultzen" duelako.

2023/05/31 - 15:21
PSE-EE, Hezkuntza Legeaz: ''Ez dugu babestuko hizkuntza ofizialetako bat baztertzen duen araurik''
EAJ eta PSE-EE, berriro ere, aurrez aurre jarri ditu Hezkuntza Lege berriak, bereziki, hizkuntzen inguruko atalak. Maria Jesus San Jose Hezkuntza Batzordeko ordezkari sozialistak argi esan du ez dutela araua babestuko, baldin eta ez bada argi geratzen gaztelania ez dela baztertuko.
2023/05/30 - 15:35
Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculum dekretuak onartu ditu
Onartutako hiru dekretuen xedea da aipatu etapetako curriculuma ezartzea eta horren ezarpena, ebaluazioa eta garapena arautzea. Hirurek ala hirurek bat egiten dute ikastetxeen autonomiaren aldeko apustuan.
2023/05/19 - 17:14
Steilasek eta Ehigek unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko dekretua inpugnatu dute
Bi eragile horien arabera, Eusko Jaurlaritzak otsailaren 28an onartutako dekretuak titulartasun publikoko eta pribatuko ikastetxeak "berdindu" nahi ditu.
2023/05/19 - 13:53
Hezkuntza legearen proiektua lege bihurtzeko bidean da, adituen ekarpenekin
Asteartean bertan, hezkuntzako eragileen lehen iritziak entzun ahal izango dituzte Legebiltzarrean ordezkatuta dauden talde parlamentarioek, Hezkuntza Batzordean.
2023/05/09 - 16:54
Hezkuntza Sailak ez du esku artean ikastolei finantziazioa kentzeko hipotesirik
Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, ikasle zaurgarrientzat gorde behar izan dituzten plazak bete gabe geratu arren, itunpeko ikastetxeek ez dute finantziazioa galduko.

2023/05/09 - 14:13
Hezkuntza Lege proiektua ''balekoa'' da Ikastolen Elkartearentzat, baina zehaztasun falta egozten diote
"Aurreproiektu honek aukera esanguratsuak jasotzen dituela ezin dugu ukatu, eta gaur egun dugun Eskola Publikoaren Legearekiko aurrerapauso handia da", adierazi du Koldo Tellituk. Legearen zehaztapen falta da Ikastolen Elkartearentzat proiektuak duen gabezia handiena.

2023/05/08 - 18:21
Bildarratz: "Diru publikoz ordaindutako ikastetxe guztiek batera lan egin behar dute"
2023-2024 ikasturteko matrikulazioen inguruan Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak zehaztu duenez, "familien % 94,1ak lehen aukeran eskolatuko ditu seme-alabak". Segregazioaren aurre egiteko abiatutako bideak "epe luzerako begirada" eta "gizarte osoaren inplikazioa" eskatzen dituela esan du.
2023/05/08 - 10:01
Bildarratzek 2023/24 ikasturteko matrikulazioari buruzko argibideak emango ditu gaur Legebiltzarrean
Behin betiko zerrendak argitaratuta daudela emango ditu azalpenak sailburuak, berak eskatuta. Ikasle zaurgarriak sare ezberdinetako ikastetxeen artean banatzeko irizpideak ezarri ditu Hezkuntza Sailak, eta egindako banaketa tarteko, kritiko azaldu dira Ikastolen Elkartea, Kristau Eskola eta EHIGE.

2023/05/08 - 09:52
Albiste izango dira: Harrera Osasunari, 23/24 ikasturteko matrikulazioa eta Lanbide Heziketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/05/05 - 15:28
Lehendakariak espero du "inork oztoporik ez jartzea" hezkuntza legea onartzeko
Jaurlaritzak joan den astean onartutako proiektua defendatu du Legebiltzarrean, eta Elkarrekin Podemos-IU, PP+Cs eta Vox taldeen kritikei erantzunez esan duenez, "egitasmoak ez du arrakalarik sortu".

2023/05/05 - 09:49
Albiste izango dira: Marea gorritxoa Sevillara, suizidioen prebentziorako plana eta Hezkuntza Legea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/05/05 - 09:45
Aurrematrikulazioan sortutako "desorekak" ez dituela onartuko berretsi du Ikastolen Elkarteak
Elkarteak emandako datuen arabera, ikastola lehen aukera zuten 96 ikasle ez zaurgarri beste zentro batzuetara bideratu ditu Hezkuntza Sailak, eta 49 haur zaurgarri jaso ditu.
2023/05/03 - 13:25
Miren Gorrotxategi: ''Hezkuntza legeari osoko zuzenketa jartzea sakon aztertu ondorengo erabakia izan da''
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, ez dutela Hezkuntza Sailburuarekin gai honi buruzko inolako harremanik izan berretsi du Elkarrekin Podemos-IUko Legebiltzarreko bozeramaileak.

2023/05/02 - 12:00
Martinezek (Vox) Bildarratzi: ''Jar itzazu hiru hizkuntza ereduak Hezkuntza Legearen proiektuan''
Amaia Martinez alderdi ultraeskuindarraren legebiltzarkideak uste du modu horretara "tirabirak" eta "interpretazio ezberdinak" saihestuko liratekeela. "Ezertxo ere aldatu nahi ez badute zergatik ez jarri legean?", galdetu du.
2023/04/27 - 13:02
Otxandiano: "EAJk ez du etxebizitzen alokairuaren prezioa erregulatu nahi, eta kito"
Errentagarritasuna etxebizitzaren eskubide subjektiboaren gainetik jartzea leporatu die EH Bilduko Programa zuzendariak jeltzaleei. EAJk argi erantzun beharko lukeen galdera honakoa dela esan du: "Etxebizitzen alokairuaren prezioa erregulatu behar al dugu? Bai edo ez?".
2023/04/26 - 17:09
Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Csk osoko zuzenketa aurkeztuko diote Hezkuntza legearen proiektuari
Ezkerreko koalizioaren ustez, egitasmoak itunpeko sarea "unibertsal" bihurtzen du eta ez du segregazioari aurre egiteko neurririk planteatzen. PPren aburuz, bestalde, "euskara inposatu" nahi du Jaurlaritzak, "larrialdi nazional egoera" sortuta.

2023/04/26 - 15:59
Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketa aurkeztuko dio ''itunpeko hezkuntza blindatzen'' duen legeari
Ezkerreko koalizioaren ustez, egitasmoak itunpekoen sarea "unibertsal" bihurtzen du eta ez du segregazioari aurre egiteko neurririk planteatzen.