Albiste izango dira: Marea gorritxoa Sevillara, suizidioen prebentziorako plana eta Hezkuntza Legea
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 5, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Marea gorritxoa Sevillara: 24.000 zale abiatuko dira Iruñetik Andaluziako hiriburura, Osasuna eta Real Madril taldeen arteko Kopako final handira. EITB Mediako hedabideek jarraipen zabala egingo diote hitzorduari.
- Suizidioen prebentziorako plana: Eusko Jaurlaritzak berrikusi egin du espetxeetan suizidioak prebenitzeko programa, otsailean eta martxoan Arabako eta Gipuzkoako kartzeletan bi preso hilik agertu eta gero. Hori horrela, EITBk jakin duenez, protokolo berriak aurreikusten du hainbat sektoretako profesional gehiagok parte hartzea prebentzio programetan, eta arriskuan dauden presoen jarraipena espetxetik atera eta gero ere egitea.
- Hezkuntza Legea: Eusko Jaurlaritzaren kontrolerako saioa egingo da Eusko Legebiltzarrean, eta bertan, besteak beste, Hezkuntza Legearen proiektuaren inguruko azalpenak eman beharko ditu Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak