Hipotekak
2019/11/25 - 13:21
Familia baten etxegabetzea gauzatu dute Iruñean, hori saihesten saiatu badira ere
Dena dela, "gauean beste etxebizitza batean estalpean lo egiteko aukera" eskaini die Hipotekek Kaltetutakoen Plataformak. Familia horretan lau adingabe daude.
2019/09/23 - 16:58
ASAP programarekin etxea alokatzen dutenek 750 euro kobratu ahalko dute, gehienez ere
Hiriburuen kasuan izango da hori. Izan ere, hiri eta herri txikiagoetan, gehienezko errenta 400 eurotik 600 eurora aldatu da. Hutsik dauden etxeak alokatzea du helburu neurri honek.
2019/09/10 - 22:28
IRPHaren ibilbide judiziala Gipuzkoan hasi zen 2013an
IRPH Stop Gipuzkoa plataformak hasi zuen 2013an, indizea bertan behera uzteko eskatuz eta IRPHa dutenak gaur erabaki honekin pozik azaldu dira.
2019/09/10 - 17:04
EBko abokatuak epaileen esku utzi du IRPH indizea abusuzkoa ote den zehaztea
Abokatuaren irizpidea ez da loteslea, baina Auzitegiaren epaiekin bat egin ohi du. Espainiako Estatuan milioi bat hipoteka egon litezke indize horri lotuak; Hego Euskal Herrian, 30.000 bat.
2019/09/10 - 16:29
Hipoteken gaineko interes-tasari esker irabazi handiak izan dituzte bankuek Hegoalden
Zehazki, 39.000 kaltetu inguru daude Hego Euskal Herrian. Txostena ez da loteslea, baina datozen hilabeteetan emango den epaiari begira erabakigarria izan daiteke.
2019/09/10 - 15:54
Zer da IRPHa eta zer esan nahi du EBko abokatuaren ebazpenak?
Europako justiziak indizea gehiegizkoa dela ebazten badu, bi gauza argitu beharko dira: atzeraka noraino heltzen den, eta interesak osorik itzuli behar diren, ala euriborrarekin zuen aldea soilik.
2019/09/10 - 14:18
Bankuek galerak izan dituzte Madrilgo burtsan, EBko abokatuaren txostenaren ostean
Caixabanken akzioek % 3,4 egin dute behera, Bankiaren akzioek % 2,7 eta Sabadellen akzioek, % 1,9.
2019/06/17 - 10:56
Bezeroak ia 1.000 euro aurreztuko ditu indarrean den hipoteken lege berriari esker
Aurrerantzean banketxeen esku geratuko dira notarioari egin beharreko lehen ordainketak, hau da, erregistro eta gestoria gastuak.
2019/06/14 - 23:06
Kontsumobidek 9 bankuri zehapen-espedientea zabaldu die abusuzko klausulengatik
2019ko aurreneko 5 hilabeteetan, Kontsumobidek 158 eskaera, 568 erreklamazio, 1.111 kontsulta eta 2 arbitraje eskari jaso ditu abusuzko klausulekin lotuta.
2019/06/11 - 11:55
Etxegabetze kopurua % 41 jaitsi da Nafarroan eta % 1,7 EAEn
Urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean 14 altxamendu gauzatu dira Nafarroan eta 234 EAEn hipoteken exekuzioengatik.
2019/05/04 - 16:04
Azken hiru urtetan, tipo finkodun hipotekak % 400 hazi dira
Hipoteken merkatua irauli egin da Estatu mailan, eta etxea ordaintzeko maileguen baldintzak nabarmen aldatu dira azken hamarkadan.
2019/02/25 - 21:27
Bankuek, 44.000 milioi jokoan, Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizeagatik
Litekeena da, epaia urteko bigarren erdian jakinaraztea. Indizea baliogabe uzten baldin badute, sektoreak 7.000 eta 44.000 milioi euro arteko kostua izan dezake.
2019/02/21 - 21:20
Hipoteka lege berria onartu dute Kongresuan
Arau berriaren arabera, bankuek ordaindu beharko dute hipoteken gaineko zerga, zoru-klausulak kendu egingo dituzte eta etxegabetzeak gauzatzeko baldintzak zorrotzagoak izango dira.
2019/01/24 - 21:38
Hipotekei lotutako gastuak erdibana ordainduko dituzte bankuak eta bezeroak
Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, notarioko eta gestoriako gastuak erdibana ordaindu beharko dituzte bankuek eta bezeroek.
2018/11/27 - 19:53
Hipotekei buruzko ebazpenak agerian utzi du Goreneko magistratuen arteko zatiketa
Hipoteken gaineko zerga bankuek barik bezeroek ordaindu behar dutela ebatzi zuten 28 magistratuetatik hamabik boto partikularra aurkeztu dute, sententzia kritikatuz.
2018/11/22 - 21:37
Bigarren etxebizitzaren hipotekaren zerga bezeroak ordaintzen jarraituko du Euskadin
Dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoan ez da ordaindu behar ohiko etxebizitzaren hipotekaren gaineko zerga.
2018/11/22 - 20:13
Hipoteken zerga bankuek ordain dezaten legea aldatu du Nafarroako Parlamentuak
Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren inguruko testua aldatzea aho batez onartu du Nafarroako Parlamentuak.
2018/11/22 - 15:34
Diputazioak hipoteken legea aldatu ala ez eztabaidatzen ari dira
Hipoteken zerga eztabaidagai izan da gaur berriro ere. Madrilen, Pedro Sanchezen gobernuak onartutako dekretua kongresuan eztabaidatu dute.
2018/11/13 - 17:53
Bankuek hipoteken notario gastuak ordainduko dituzte, eta bezeroek tasazioa
Gainera, notarioek, batere kosturik gabe, galdetegi bat egingo diete mailegu-hartzaileei, hipoteka kontratuaren klausula guztiak ulertzen dituztela ziurtatzeko.
2018/11/10 - 20:56
Gorenaren erabakia gaitzetsi du Hipotekak Kalteturikoen Plataformak, Iruñean
Plataformako bozeramaile batek komunikabideen aurrean azaldu duenez, elkarretaratzearen helburua zen "epaileek erabakiak hartzeko orduan duten askatasun eza" salatzea.