IRPH INDIZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankuek galerak izan dituzte Madrilgo burtsan, EBko abokatuaren txostenaren ostean

Caixabanken akzioek % 3,4 egin dute behera, Bankiaren akzioek % 2,7 eta Sabadellen akzioek, % 1,9.
Madrilgo burtsa, artxiboko irudi batean
Madrilgo burtsa. Artxiboko argazkia: EFE

Madrilgo burtsan kotizatzen duten bankuek galera handiak izan dituzte gaur, Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak IRPH indizea abusuzkoa dela ebazteko aukerari atea ireki ostean. Kaltedunen elkarteek emandako datuen arabera, Espainiar Estatuan milioi bat hipoteka daude indize horri lotuta.

Esaterako, CaixaBankek,% 3,4ko galerak izan ditu; Bankiak, % 2,7koak; Sabadellek, % 1,89koak; Santanderrek, % 0,41ekoak; Bankinterrek, % 0,36koak eta BBVAk, % 0,35ekoak.

2017an, indizea gardena zela ebatzi zuen Auzitegi Gorenak, baina Bartzelonako Lehen Auzialdiko 38. Epaitegiak auzia Europako Justiziara bidaltzea erabaki zuen, eta orain erantzun dio Maciej Szpunar Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak. Abokatuaren ebazpena ez da loteslea, baina EBko Justizia Auzitegiak emandako epaiekin egin ohi du bat.

Azkenean bankuek kaltedunei dirua itzuli behar dietela ebatziz gero, bueltatu beharreko zenbatekoa 44.000 milioi eurokoa izan daiteke. Hauek lirateke zenbatekoak, hurrenez hurren: Caixabank, 6.700 milioi euro; Santander, 4.300 milioi euro; BBVAm 3.100 milioi euro; Bankia, 1.600 milioi euro; Kutxabank, 1.235 milioi euro, eta Sabadell, 830 milioi euro.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X