Hotz boladak
2023/12/26 - 09:34
Albiste izango dira: Emantzipaziorako laguntzak, gau siberiarra eta egoera gordinduta Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/17 - 11:31
Gau hotzak izotza ekarri du Euskal Herriko barnealdera
Iturrietan, Kanpezun eta Agurainen, zeroz azpiko ia lau graduko tenperaturarekin esnatu dira.
2023/12/03 - 11:12
Zeroz azpiko tenperaturak neurtu dituzte goizalde hotz honetan Arabako hainbat puntutan
Besteak beste, Arkautin, Kanpezun eta Abetxukun neurtu dituzte zerotik beherako tenperaturak. Hiriburuetan, 3-4 ºC-ren bueltan ibili dira. Irudietan, Urkiola (Victor Uriarte erabiltzaileak bidalita).
2023/12/02 - 14:28
Abisu horia ezarri dute igande honetarako, izotzagatik Araban eta haizeagatik Nafarroan
Iragarpenari dagokionez, larunbat arratsaldetik aurrera, zaparradak gutxituz joango dira. Tenperaturak 10 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Igandea lasaiagoa izango da: hotza hizpide izaten jarraituko dugu, baina, orokorrean, ez dugu euri konturik espero.
2023/02/27 - 12:47
Muturreko tenperaturak Hego Euskal Herrian: -7 gradu Erronkarin, -5 Iturrietan, -2 Zegaman eta -1 Otxandion
Ipar haizeak aginduko du egun osoan zehar. Horrenbestez, sentsazio termikoa, alegia, hotz sentsazioa, are baxuagoa izango da. Tuteran, adibidez, zero azpitik gradu bat zegoen 11:00etan, baina sentsazioa lau gradu baxuagoa zen.
2023/02/13 - 08:41
Araba abisu horipean dago berriro izotzagatik eta tenperatura baxuengatik
Goizaldean oso tenperatura hotzak izan dira berriro. Subillan, zeroz azpitik 4,4 ºC-koak, eta Espejon eta Sarrian, hurrenez hurren, - 2,9 ºC eta - 2,8 ºC.
2023/02/10 - 10:21
Ostirala -8,7 gradu arteko tenperatura hotzekin esnatu da
Arabako Iturrietako estazioak markatu du berriro gaurko tenperaturarik hotzena, Nafarroako Jaurrietarekin batera. Otxandiokoa izan da Bizkaian erregistratu du egunsenti hotzena, -5 gradurekin, eta Berastegikoa Gipuzkoan, -5,4rekin.
2023/02/05 - 11:43
Zeropeko 78º-ko sentsazio termikoa eragin du bonba artikoak AEBko Washington mendian
Bonba artikoa izaten da masa polar batek eta beste tropikal batek talka egiten dutenean. Washington mendian, 1.900 metrotara, zeropeko 40º neurtu dira, eta zeropeko 78º-ko sentsazio termikoa.
2023/02/04 - 13:07
Zeropeko 7º izan dira Agurainen, larunbat honetan Euskadin izandako tenperaturarik baxuena
EAEko beste zenbait txokotan ere izan dira zero azpiko tenperaturak, hala nola, Pagoetan (-6,7º), Espejon (-6,1º) eta Otxandion (-5,5º). Iragarpenari dagokionez, igandean, hodeiak ugaritu egingo dira eta tantaren bat bota dezake.
2023/01/24 - 13:51
Hotzak izotz-burruntzi ikusgarriak eragin ditu Erronkarin
Azken egunetako hotzaren ondorioz, NA-137 errepidean, Erronkari parean, izotz-burruntzi ikusgarriak sortu dira. Menditik jaisten den ura izoztu egin da hotzagatik.
2023/01/23 - 13:51
Hotzak aginduko du asteon
Aste hotza datorrela diote iragarpenek, asteko tenperatura beroenak 8 graduren bueltan egongo baitira kostaldean, eta 4 graduz azpikoak izango baitira barnealdean.
2023/01/18 - 10:06
Elurrak onurak edo kalteak eragiten ditu naturan eta baratzetan?
Jakoba Errekondok elurrak eta hotzak naturari mesede edo kalte egiten dioten argitu digu.
2023/01/13 - 15:12
Andoni Aizpuru: ''Elurra nahiko behean ikusiko dugu datorren astean''
Negu giroa igandean hasiko dela aurreikusten du Andoni Aizpuruk. "Aste osoan espero dugu fronteak etortzea", adierazi du. Tenperatura hotzak, euria eta olatu handiak izango dira protagonistak. Elurra nahiko behean botako duela uste du Aizpuruk.
2023/01/12 - 11:53
Hotzak etxeak izoztu ditu Errusian
Horrela geratu da Bashkortostan herri errusiarreko etxebizitza bat, suhiltzaileek sute bat itzaltzeko busti ostean. Eraikinaren kanpoalde osoa izotzez eta burruntziz estalita geratu da.
2023/01/12 - 07:52
Abisu horia ezarri dute gaur Araban, izotzagatik
10:00ak arte egongo da indarrean abisu horia. Zenbait tokitan, izotzarekin batera, lainoa ager daiteke.
2023/01/10 - 15:06
Bigarren urterik beroena izan zen iazkoa Europan, lehorte eta uholde ugarirekin
"Muturreko klimak indarra hartu zuen Europan eta mundu osoan. Horrek erakusten du Lurraren berotzeak dakartzan ondorioak nabaritzen hasi garela", esan du Aldaketa Klimatikoaren Zerbitzuko zuzendari laguntzaileak.
2023/01/06 - 09:09
Abisu horia izozte arriskuagatik, Araban
Iragarpenaren arabera, toki askotan izotza pilatuko da. Gainera, hotza ez ezik, lainoa ere izango du protagonista Errege egunak.
2022/12/27 - 18:33
Bidenek larrialdi egoera ezarri du New York estatuan, hotz polarraren ondorioz
New Yorkeko estatuak, kaltetuenak, laguntza federalak jasoko ditu. Bufalo, New York estatuko bigarren hiria eta bere ingurua, bonba kliklonikoaren zero gunea izan da. Atzo ia metro eta erdi elur neurtu zuten aireportuan.
2022/12/27 - 16:31
2022, ingurumen-hondamendiek markatutako urtea: lehorteak, urakanak, zikloiak...
Gero eta ohikoagoak dira muturreko fenomenoak: beroaldiak, elurteak, urakanak... Ikerketa baten arabera, 168.100 milioi dolar baino gehiago galdu dira aurtengo hamar hondamendi meteorologikorik larrienetan.
2022/12/26 - 21:33
Iguanak izoztuta Floridan, Elliot ekaitzaren ondorioz
Iguanak animalia tropikalak dira, eta Floridako tenperaturak 10 gradu positibotik behera jarraitzen du. Latitude horietan oso ohikoak ez diren tenperaturak pairatzen ari dira, eta iguanek nekez jasan ditzakete.