Araba abisu horipean dago berriro izotzagatik eta tenperatura baxuengatik
Araban, -4,4 ºC erregistratu dituzte bart Subillako meteorologia-estazioan, eta zerotik beherako tenperaturak izan dira lurraldeko beste hainbat tokitan ere. Goizeko lehen orduetan, hotzetik jarraituko du, eta Araban abisu horia ezarri dute arrazoi horrengatik.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ezarritako abisuaren arabera, 00:00etan hasita 10:00ak arte tenperatura oso baxuak eta izotza egoteko arriskua egongo da. Iragarpenaren arabera, izotz txikia egin dezake Araban, batez ere mendebaldean, eta zenbait lekutan handia, gainera.
Bart gauekoa hotza izan da. Hotzena Subillan neurtu dute (-4,4 ºC), eta Espejo eta Sarriako tenperaturak daude zerrendan ondoren (-2,9 ºC eta -2,8 ºC, hurrenez hurren). Zero azpitik bi gradutik gora egon dira termometroak Zanbranan (-1,7 ºC) eta Abetxukun (-1,6 ºC).
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak