Abisu horia ezarri dute igande honetarako, izotzagatik Araban eta haizeagatik Nafarroan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du igande honetarako Araban, izotza eta tenperatura baxuak espero baitira. Litekeena da Arabako hainbat tokitan izotza egitea, baita lainoa ere. Abisua 00:00etatik 10:00ak arte egongo da indarrean.
Nafarroan ere, abisu horia ezarri dute igande arratsalderako eta astelehen goizalderako, haizeagatik. 70 km/h-ko haize-ufadak izan daitezke, eta abisua igandeko 18:00etatik asteleheneko 06:00ak arte egongo da indarrean.
Eguraldiaren iragarpenari dagokionez, asteburua negu girotik abiatu dugu, 10 ºC-ko tenperatura maximoak eta euria barra-barra izan baititugu, baina, egunak aurrera egin ahala, atertzera egingo du, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.
Larunbataren lehenengo partean, giro motela, freskoa eta umela izango dugu, hodei asko eta euriarekin. Goizean, edonon egingo du euria, baina zaparradak ugariagoak izango dira isurialde atlantikoan; bertan, ekaitzak jo dezake puntualki. Hegoaldean, berriz, euria urriagoa izango da. Arratsaldean, pixkanaka atertuz eta hodeitza saretuz joango da. Tenperatura maximoek ez dute 10 ºC-ko muga gaindituko leku askotan, batez ere barnealdean. Horrekin batera, elur pixka bat egin dezake gailurrik altuenetan.
Igandea lasaiagoa izango da: hotza hizpide izaten jarraituko dugu (barnealdeko hainbat lekutan izotza egin dezake), baina, orokorrean, ez dugu euririk espero. Litekeena da egunaren hasieran lainoa ere izatea. Egunean zehar, giro nahiko argia izango dugun arren, zerua ez da guztiz garbi agertuko, eta goi-hodeien tarteak izango dira. Egunaren amaieran, hodeiak ugarituko dira eta euria egin dezake gauean han-hemenka. Hegoaldeko haizea gailenduko da, eta egunaren amaieran indarra hartuko du. Tenperatura maximoak, hego-haizeak lagunduta, igo egingo dira, isurialde atlantikoan gehienbat.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute debekatutako armak Internet bidez saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.