Hotz boladak
2022/12/25 - 17:04
Arnaitz Fernandezek Ipar Amerika kolpatzen ari den bonba ziklonikoa zertan datzan azaldu du
Bonba zikloniko bat, hitz gutxitan, indarra oso azkar hartzen duen ekaitz bat da. Arnaitz Fernandez EITBko meteorologoak xehetasunez azaldu dizkigu fenomeno meteorologiko honen ezaugarriak eta datozen orduetan nola eboluzionatuko duen kontatu du.
2022/12/25 - 16:41
Asier Mesa hiru aldiz saiatu da AEBtik Euskal Herrira etortzen, baina hegaldiak bertan behera geratu dira
22 hildako, bi milioi etxe argirik gabe eta 200 milioi herritar alerta egoeran daude Ipar Amerikan, hotzaldiagatik. Datozen orduetan egoerak hobera egitea espero bada ere, AEB eta Kanadako leku askotan ez du arnasik ematen denboraleak. Kaosaren erakusle, aireportuak.
2022/12/03 - 19:44
Ondarretako aterpea prest jartzeko eskatu dute Donostian, etxerik gabekoek gaua igaro ahal izan dezaten
Bere jardunagatik saria jaso berri duen Donostiako Hiritarron Harrera Sareak eskatu du azpiegitura hori "erabilerarik gabe ez uzteko", negu gorrian kalean lo egiten duen jendea dagoen bitartean.
2022/04/04 - 14:53
Izotzari aurre egiteko suak piztu dituzte Borgoinako mahastietan
Borgoinako (Frantzia) mahastiak suteekin babesten dituzte tenperaturak 0 ºC-ra jaisten direnean. Azken urteetan, izotzak hainbat mahastiak kaltetu ditu eta, ondorioz, mahastietan suak piztea erabaki dute mahastizainek.
2022/04/04 - 13:26
Arabak dar-dar egin du apirilean: Herreran izan dute hotzena, zeropetik 6,7 ºC
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astearterako (00:00etatik 10:00etara) muturreko tenperatura baxuak eta izotza izan daitezkeela eta. Gaur goizean ere, abisupean izan da EAE.
2022/04/01 - 15:49
Elurrak Hego Euskal Herriko herriak eta errepideak zuritu ditu
Hotz boladak euria, elurra, gaueko izotza eta eguneko tenperatura baxuak eragin ditu Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroan.
2022/02/01 - 20:07
Izotza gauez, tenperatura atseginak egunez
Goizaldean abisu horia egongo da indarrean EAEn, izozteengatik, baina termometroek gora egingo dute gero, eta 15 graduren bueltan izango dira.
2022/01/30 - 14:30
Arabak izoztuta agurtuko du urtarrila, Ozaetan termometroa -7,2 graduraino jaitsita
Euskalmeten iragarpenaren arabera, aste euritsua izango da Euskal Herrian, beraz, tenperaturak ez dira jaitsiko hileko azken egunetan bezainbeste.
2022/01/28 - 12:49
Chicagoko trenbideei su eman diete izoztu ez daitezen
Chicagoko negu hotzean, trenbideek izozteko arriskua dute eta trenen zirkulazioa eten. Hori saihesteko, su txikiak pizten dira trenbideetan zehar.
2022/01/21 - 19:15
Asteburu hotza Euskal Herrian
Zerua garbituko da eta tenperaturak behera egingo du gaur gauean. Izotza egingo du Euskal Herri osoan. Barnealdean, abisu horia 21: 00etatik aurrera aktibatuko da eta izotza espero da larunbat eta igande goizetan.
2022/01/18 - 21:46
Izotzezko katedrala agertu da Burgi eta Erronkari artean
Egunotan gauak oso hotzak ari dira izaten Euskal Herri osoan. Baina Pirinioetan, bereziki, zeroz azpitik hamar graduren bueltan. Eta horrelakoetan gertatzen den bezala, izotzezko katedrala agertu da Burgi eta Erronkari tartean.
2022/01/18 - 13:19
0 ºC inguruko tenperaturekin esnatu dira Euskal Herriko hainbat tokitan
Tenperatura hotzekin eta landa izoztuekin esnatu dira gaur goizean Euskal Herriko herri asko. Askotan 0 ºC inguruan ibili da termometroa.
2022/01/17 - 22:28
Pirinioetan goi mendia arriskutsu dago
Neurriak zorroztea gomendatzen dute adituek: eguraldi iragarpenak ikusi, material egokia eraman, ibilbidea ondo aztertu. Eguerdiko orduak dira egokienak, izotza urtzen denean. Datozen egunetan hotz egingo du eta izotza izango da oraindik.
2022/01/17 - 13:32
Asteazkenera arte luzatu dute izotzagatik ezarritako abisu horia Euskadin
Igandean eta gaur 00:00etatik 10:00etara aurreikusi zuten izotza sortzeko arriskua. Datozen egunotan azken egunetako hotza mantentzea espero da.
2022/01/16 - 10:08
ARGAZKI GALERIA: Izoztuta esnatu da Euskal Herria
Asteburu honetako tenperatura baxuek izotza eragin dute Euskal Herriko bazter guztietan. Kamera eskuan, eitb.eus-eko erabiltzaileak horren lekuko izan dira.
2021/11/24 - 22:32
Euria, hotza eta elurra izango dira nagusi asteburuan Euskal Herrian
Estatuko hainbat erkidego astintzen ari den denboralea bihar nabarituko da Euskal Herrian. Hemen euri asko iragarri dute biharko, eta elurra 500 metrora larunbata eta igande goiza bitartean.
2021/10/31 - 20:37
Nazio Batuen Erakundearen ohartarazpena: "Muturreko fenomeno meteorologikoak dira normaltasun berria"
Glasgoweko klimaren konferentziaren lehen egunean Munduko Meteorologia Erakundeak (OMM) egindako txostena aurkeztu du Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko presidenteak.
2021/08/03 - 23:02
Hotza eta txamarrak abuztuan, Angostoko kanpinean
Eguzki eta bero bila etorri ziren, baina giro goibela eta hotza topatu dute. Gauetan txamarrak eta mantak beharrezkoak izaten dira Gaubeako Angosto kanpinean.
2021/03/20 - 15:14
Abisu horia ezarri dute izotzagatik EAE barnealdean, iganderako
Gaur gaueko 24:00etatik igandeko 10:00etara egongo da indarrean neurria.
2021/02/18 - 10:05
AEBko hotz-boladak 23 hildako utzi ditu, eta lau milioi etxe, argindarrik gabe
105 milioi pertsona daude alerta-egoeran tenperaturaren jaitsiera bortitzak ekarriko dituen elur, elurbusti eta euriagatik.