Asteazkenera arte luzatu dute izotzagatik ezarritako abisu horia Euskadin
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteazkenera arte luzatu du iganderako eta gaurko ezarrita zuen abisu horia. Azken egunetako hotza mantentzea ere espero da. Izan ere, bihar izotz txikia izan daiteke Euskadiko barnealdean, eta txiki-handia, Araban.
Asteazkenean, Araban izango dute abisu horia izotzagatik eta tenperatua baxuengatik, 00:00etatik 10:00etara. Izotz txikia egitea espero da.
Igandeko lehen orduetan, zeroz azpiko tenperaturak izan zituzten zenbait puntutan. Hala, -7,8 ºC izan ziren Espejon, -7 Agurainen, -5,8 Gasteizko Abetxukun eta -2,1 Paganosen; Arabako udalerriak dira guztiak.
Tenperatura minimoak, berriz, gora egin du larunbatetik, termometroak zeroz azpiko 8,4 gradu markatu baitzituen Arabako Ozaeta herrian. Euskadiko beste hainbat puntutan ere ez dira zero gradura iritsi tenperaturak, hala nola Otxandion (-5,9), Erroitegin (-5,8), Amundarainen (-4,4), Muxikan (-4,3), Oñatin (-3,6), Zornotzan (-2,7), Andoainen (-2,1) eta Galdakaon (-1,1).
Une oro kontsulta dezakezu eguraldiari buruzko informazio gaurkotua eitb.eus-en, eta zure argazkiak bidal ditzakezu.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda