EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabak izoztuta agurtuko du urtarrila, Ozaetan termometroa -7,2 graduraino jaitsita

Euskalmeten iragarpenaren arabera, aste euritsua izango da Euskal Herrian, beraz, tenperaturak ez dira jaitsiko hileko azken egunetan bezainbeste.
Arabak izotz handiekin agurtuko du urtarrila. EITB Media
Arabak izotz handiekin agurtuko du urtarrila. EITB Media

Arabak izoztuta agurtuko du astelehenean amaituko den hilabete hotza. Gaur, berriz ere, lurralderik hotzena izango da,  zeroz azpiko 7,2 graduko tenperatura minimoarekin, Ozaetan.

Agurainen termometroa 6,4 graduraino jaitsi da zero azpitik, eta Espejon - 6,3 graduraino. Arabatik kanpo ere, Otxandion, izotz handia egin du -4,4 graduko tenperaturarekin.

Aste euritsua Euskal Herrian

Euskalmetek eguraldi aldaketa iragarri du astelehen honetarako, hilaren azken egunerako. Hodeiak agertuko dira eta, ondorioz, Euskal Herriko tenperaturak ez dira hainbeste jaitsiko. Beraz, giro goibela eta euritsua espero da. Prezipitazioak ugariagoak izango dira egunaren bigarren partean, batez ere, Kantauri isurialdean.

Arratsalde partean ipar-mendebaldeko haizea agertuko da, eta bolada oso gogorrak izango dira Ebro bailaran. Eguneko tenperaturak ez dira azken egun hauetan bezainbeste igoko,  10 ºC-tik beherakoak izango baitira; minimoak, aldiz, igo egingo dira.

Asteartean, prezipitazioak ahulagoak izango dira, eta batez ere egunaren lehen partean botako ditu. Arratsaldean euria egingo du Kantauri aldeko zenbait puntutan eta atertzera egingo du.

Elur-kota goizaldean 1000 m-koa izatetik 1500 m-ra igoko da arratsaldean. Tenperatura maximoei dagokienez, ez dira 10 ° C-tik gorakoak izango.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X