Iberdrola
2021/05/12 - 12:27
Iberdrolak 1.025 milioi euro irabazi ditu martxora arte, % 20 gutxiago
Urte amaieran 3.700 eta 3.800 milioi euro arteko mozkin garbia lortzea aurreikusi du konpainiak.
2021/01/18 - 21:00
Sortuk argindarraren prezioaren igoera salatu du Iberdrolaren aurrean
Sortuk argindarraren prezioaren igoera salatu du Bilboko Iberdrola dorrearen aurrean.
2020/12/12 - 21:11
Gobernuen eta enpresen "zabarkeria klimatikoa" salatu dute Bilbo, Irun eta Durangon
Klimaren aldeko Matxinada eta Larrialdi Klimatikoaren Aliantza osatzen duten elkarteek "desobedientzia zibileko" ekintzak egin dituzte.
2020/12/12 - 17:16
Lan hitzarmen "duina"ren alde protesta egin dute Iberdrolako langileek Bilbon
ELAk eta UGTk deituta, zuzendaritzak USO, CCOO, SIE eta Atype sindikatuekin sinatutako aurreakorioa arbuiatu dute,"lan baldintzak okertzen dituelako".
2020/12/09 - 15:45
Araban lau parke eoliko eraikitzeko baimena eskatu dute
Aixeindar sozietateak (Energiaren Euskal Erakundeak eta Ibedrolak osatutakoa) Azazetan, Iturrietako mendietan, Labrazan eta Arkamon egin nahi ditu parkeok.
2020/12/04 - 16:35
Uraren eta argiaren fakturak ordaindu behar ez izatea eskatu dute ostalariek Bilbon
Ur Partzuergoari eta Iberdrolari idatzi bana igorri diete, itxitako lokaletan urik eta argirik kontsumitzen ez dela gogorarazteko: "Oraingoan erronda zuen kontu".
2020/11/05 - 12:27
Iberdrolak 75.000 milioiko inbertsio-plana jarriko du martxan 2025era arte
5.000 milioiko mozkin garbia eta 15.000 milioiko Ebitda aurreikusten ditu konpainiaren plan berriak.
2020/10/09 - 22:13
Iberdrolak langile kopurua % 15 murriztea proposatu du
1.450 langile kalean geratzea suposatuko luke, eta enpresaren asmoa adostutako kaleratzeak izatea da, nahiz eta ez duten zehaztu aurre-erretiroak izango ote diren.
2020/09/23 - 09:36
Iberdrolak Bilbon ezarriko du sare adimendunen berrikuntza gunea
2021eko udaberritik aurrera egongo da martxan eta 200 profesionalek baino gehiagok egingo dute lan bertan, argindarraren banaketa hobetzeko proiektuetan.
2020/06/24 - 15:30
160.000 lagunen energia beharra hornituko du Arabako eguzki parke berriak
Iberdrolak, Mondragon Taldeak, Arabako Aldundiak eta EEEk sustatutako plantak urtero 160.000 pertsonak, Arabako biztanleen ia erdia, kontsumitzen duten argindarra sortuko du.
2020/06/23 - 18:59
Ribagudak Euskadiko eguzki zentralik handiena hartuko du
Iberdrolak gidatuko du proiektua, eta energia garbiagoen eta berriztagarriagoen hornikuntzan aurrera egiteko balioko du.
2020/06/06 - 22:11
Sortu: ''Osasun krisiaren ondorio ekonomikoak kapitalak ordaindu beharko lituzke''
Iberdrola Dorrearen aurrean enpresa honek lortutako etekinen "dirutza" gogoratu du Sortuk, krisi hau nork ordaindu badagoela azpimarratuz. Santander banketxearen aurrean ere geldialdia egin dute.
2020/05/08 - 19:54
Iberdrolak ez die bezeroei deitzen faktura iritsi zaien galdetzeko
Sare sozialetan zabaldutako audio batean emakume batek salatzen du fakturagatik galdetu ostean, datuak eskatzen dituztela eskaintza bat egiteko. Baina ez da Iberdrola.
2020/04/29 - 12:45
Iberdrolak % 30 gehiago irabazi du lehen hiruhilekoan Siemens Gamesaren salmentagatik
Salmenta horri esker, 1.000 milioi euro baino gehiago lortu ditu, eta horrek urtean zehar koronabirusaren krisiak eragin ditzakeen inpaktu negatiboak arintzen lagunduko dio.
2020/03/30 - 22:16
Ez, Iberdrolak ez die % 25eko beherapena egiten bere bezero guztiei
WhatsApp bidez zabaldutako mezu baten arabera, konpainia elektrikoak deskontu bat egiten die bere bezeroei 60 egunez. Hiru eguneko sustapena izan da, eta bezero talde jakin batentzat bakarrik.
2020/02/26 - 11:34
Iberdrolak mozkin-marka hautsi du 2019an, 3.406 milioi euro irabazita
Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, igoera % 13koa da. Taldearen ustiapen-mozkin gordina 10.000 milioi eurotik gorakoa izan zen, lehen aldiz.
2020/02/05 - 13:35
Arantxa Tapia: "Energia berriztagarrien % 15 lortzeko modurik onena eolikoak dira"
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak haize-erroten aldeko apustua egin du, "Nafarroan bezala". 2024ko urtarrilaren 1a aipatu du AHT martxan jartzeko data, "paraleloan lan eginez gero".
2020/02/05 - 11:19
Siemensek Euskadiren alde egiten jarraitzea espero du Tapiak
Arantxa Tapia sailburuaren ustez, Iberdrolak Gamesan dituen akzioak saldu izana ez da "albiste ona".
2020/02/04 - 22:06
Iberdrolak Gamesa uztea adostu du Siemensekin
Iberdrolak ia 1.100 milioi eurogatik salduko ditu Gamesan dituen akzioak. Itun horren ondorioz, Iberdrolak atzera botako ditu Siemensen aurka jarri zituen demanda judizialak.
2020/01/29 - 12:07
Lehendakariak Iberdrolako presidentea hartu du
Jose Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak bilera egin dute gaur goizean Lehendakaritzan.