Ez, Iberdrolak ez die % 25eko beherapena egiten bere bezero guztiei
Iberdrola konpainia elektrikoak ez die bere bezero guztiei % 25eko deskontua egiten 60 egunez, koronabirusaren krisiaren ondorioz agertzen ari diren albiste faltsuei aurre egiteko EiTBk abiatu duen #Korobuloak ekimenak baieztatu ahal izan duenez enpresaren beraren iturrietatik.
Azken orduetan, asko hedatu da WhatsApp bitartez Iberdrolaren eskaintza baten berri ematen zuen mezua. Eskaintza horren arabera, 900 225 235 telefonora deitu eta hala eskatzen zuen bezero orok "% 25eko deskontua izango luke argiaren fakturan 60 egunez". WhatsAppen mezuan jasotzen denez, sustapen hori "koronabirusaren (COVID-19) aurkako ekintza-plan global batean kokatzen da, krisiak irauten duen bitartean horniduraren mantentzea eta kalitatea bermatzeko".
Hainbat lagunek galdetu dute gai horri buruz 600 900 454 telefono-zenbakian, hots, EiTBk koronabirusarekin lotutako buloak geldiarazteko asmoz abiatutako ekimen parte hartzailearen telefonoan. Herritarrek albiste faltsuak izan daitezkeenen argazkiak, testuak eta bideoak bidal ditzakete bertara, mezu horien egiazkotasuna argitze aldera. Ekimen horretan, VOST Euskadirekin (Euskadiko Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkartea) eta Maldita.es webgunearekin lankidetzan ari da EiTB. Halaber, Eva Caballero kazetariak Radio Euskadin zuzentzen duen La Mecánica del Caracol zientzia eta teknologiari buruzko dibulgazio-programan parte hartu ohi duten adituen laguntza ere badu.
Iberdrolaren Bilboko egoitzatik, enpresako komunikazio sailak esan digu kanpaina hori agortuta dagoela eta dagoeneko ez dutela deskontu hori egiten. "Kolektibo jakin bati zuzenduta zegoen eta amaituta dago", adierazi digute. 14:15ean eman digute horren berri.
Geroago, 17:30ean, 900 225 235 zenbakira deitu dugu (konpainia elektrikoaren bezeroaren arretarako benetako telefono-zenbakia) xehetasun gehiagoren bila. Operadore batekin harremanetan jartzea lortu ondoren, hark esan digu eskaintza egon dela, baina denbora-tarte labur batean besterik ez (igaro berri den ostiraletik igandera bitartean, hots, martxoaren 27tik 29ra). Aitzitik, erabiltzaile batzuek sare sozialetan adierazi dutenez, astelehen goizean bertan saiatu dira bertara deitzen beherapen hori lortzeko.
Gainera, aipatu eskaintza merkatu libreko bezeroentzat baino ez zela adierazi digu (merkatu librean erabiltzaileek horniketa komertzializatzen duten enpresekin adosten dute ordaindu beharreko tarifa), eta ez merkatu arautuko bezeroentzat (Kontsumitzaile Txikiaren Borondatezko Prezioa). Azken horretan, prezioak Espainiako Industria Ministerioak ezartzen ditu.
Komertzialak azaldu digunez, eskaintza hori ez da modu proaktiboan egin (balizko bezeroei deituta), baizik eta hiru egun horietan deitu duten merkatu libreko bezeroei egin zaie.
Zure interesekoa izan daiteke
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.