Ustezko institutu batek egindako gomendioen itxura zientifikoa
Koronabirusaren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, hainbat dira gai horren harira WhatsApp bidez jasotzen ditugun mezuak egunero, eta azken aldian asko hedatu direnen artean, bada PDF fitxategi bat. Bertan, itxuraz oinarri zientifikoa duen SARS-CoV-2 birusari buruzko informazioa eskaintzen da. Birus hori da COVID-19 gaitza eragiten duena, hain zuzen ere. Horrez gain, fitxategiko informazioa SPC Institute izeneko erakunde baten logotipoaren babespean dago aurkeztuta.
EiTBk koronabirusaren inguruan sortzen ari diren #koronabuloei aurre egiteko martxan jarri duen 600 900 454 WhatsApp zenbakira ere dozenaka erabiltzailek bidali dute aipatu fitxategia, susmagarria delakoan.
Nabarmentzekoa da Euskal Irrati Telebista VOST Euskadirekin (Euskadiko Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkartea) eta Maldita.es webgunearen Maldito Bulo atalarekin ari dela lankidetzan zeregin horretarako. Horrez gain, Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol zientzia eta teknologiari buruzko dibulgazio-programan parte hartu ohi duten adituen laguntza ere badu.
Oraingoan, Guillermo Quindos EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Mikrobiologiako katedradunarekin jarri da harremanetan La Mecánica del Caracol, PDFan jasotzen diren azalpenei buruz duen iritziaz galdetzeko. Bere aburuz, "koronabirusaren alderdi errealak eta egiazkoak ez diren baieztapenak nahasten dira testuan".
Horrenbestez, WhatsApp bidez biralizatutako artxiboan esaten direnak eta Quindosek horiei buruz emandako argibideak aipatuko ditugu jarraian.
1- PDFa: "ALKOHOLAK edo alkoholarekin egindako % 65etik gorako edozein nahastek EDOZEIN LIPIDO DISOLBATZEKO GAI DA, batez ere birusak babesten duen kanpoko lipido-geruza".
Quindos: "Etanola % 70ean erabiltzea dira indikazioak. Alkohol isopropilikoa % 70ean ez da hain kaltegarria gainazaletarako, eta ondo desinfektatzen du. Alkoholak ez dio soilik koronabirusaren lipido-geruzari eragiten, baita haren proteinei ere".
2- PDFa: "KLORO zati batekin eta bost UR zatirekin osatutako EDOZEIN NAHASTEK zuzenean disolbatzen du proteina, birusa desintegratuz".
Quindos: "Adierazten duen kloro kopurua gehiegizkoa da. Nahikoa da kloro zati bat edo bi ehun ur zati bakoitzeko. Dena den, lixiba erabiltzeak arrisku gutxiago dauka: lixiba zati bat ehun ur zati bakoitzeko, edota bestela jarraitu fabrikatzailearen gomendioak".
3- PDFa: "Birusa ez da organismo bizidun bat, baizik eta proteina-molekula (RNA), lipido-geruza babesle batez estalia (koipea). Begietako, sudurreko edo ahoko mukosetako zelulek geruza hori xurgatzen dutenean, haien kode genetikoa aldatzen dute (MUTATU) eta zelula erasotzaile eta biderkatzaile bihurtzen dituzte".
Quindos: "Koronabirus mota honen RNA (material genetiko birala) proteina geruza batez dago estalita eta, aldi berean, geruza hori lipidoz osatutako beste geruza batez. Lipido-geruza mota hori ohikoa da estalkidun birusetan".
"Birusek ez dute zelulen kode genetikoa aldatzen, ezta zelula erasotzaile bihurtzen ere. Birusak zeluletan sartzen dira, horien barruan erreplikatzeko eta kopia berriak sortzeko".
4- PDFa: "BIRUSA oso egonkor kontserbatzen da giro HOTZ, HEZE eta ILUNETAN".
Quindos: "Iluntasun eta hezetasun baldintzak aldeko ditu, erradiazio ultramoreak birusei eragiten dielako, baina ezin esan daiteke oso egonkor irauten dutenik. Nahiz eta birusek zenbait egunez iraun dezaketen gainazal jakin batzuetan, karga birala gutxituz doa denboraren poderioz, eta modu azkarrean".
5- PDFa: "BAKTERIZIDEK EZ DUTE BALIO! Birusa ez da bakterioa bezalako organismoa, eta bizirik ez badago ezin da antibiotikoekin hil, birusak DESINTEGRATU egin behar dira. Beraz, konponbidea bere HEDAPEN ETA MUTAZIO katea haustean datza".
Quindos: "Antibiotikoek ez dute balio infekzio biral baten aurka, hori egia da, baina ezin da esan bizirik ez dagoelako denik. Antibiotikoek bakterioen aurka baino ez dute jarduten".
6- PDFa: "Birusak EZIN DU LARRUAZAL OSASUNTSUA zeharkatu".
Quindos: "SARS-CoV-2 birusak ezin dezake larruazal osasuntsua zeharkatu, baina hori ezin da orokortu, herpesaren birusak, adibidez, egin dezakeelako".
7- PDFa: "Beroak birusaren geruza babeslean dagoen lipidoaren materia-egoera aldatzen du, horregatik da ona 25 ºC-TIK GORAKO ura erabiltzea eskuak, arropa eta lekuak garbitzeko".
Quindos: "Arropa 40 gradutik gora dagoen urarekin garbitzea da gomendatzen dena, birusak ondo irauten baitu 25 graduan. Azken finean, gure gorputzeko beroari eusten dio. Eskuak garbitzeari dagokionez, gakoa ez da tenperatura, xaboia baizik, eta ondo igurztea minutu batez. Ez da beharrezkoa bereziki bero dagoen urarekin garbitzea".
8- PDFa: "EZ ASTINDU!! BUSTI GAINAZALAK ALKOHOLAREKIN, KLOROAREKIN, UR OXIGENATUAREKIN EDO DETERGENTEAREKIN! GAINAZAL BATI ITSATSITAKO BIRUSA DESINTEGRATU EGITEN DA DENBORA ZEHATZ BAT IGARO OSTEAN. DENBORA TARTE HORI GAINAZALAREN MATERIALAREN ARABERAKOA IZANGO DA: 3 ORDU (OIHAL POROTSUA), 4 ORDU (KOBREA ETA EGURRA), 24 ORDU (KARTOIA), 42 ORDU (METALA) ETA 72 ORDU (PLASTIKOA). ASTINTZEN BADUZUE, BIRUSA AIREAN BARREIATZEN DA BERRIRO, ETA SUDURREAN SAR DAITEKE".
Quindos: "Zerbait astinduta koronabirusa kutsa dezaketen aerosolak sortzeko arriskua txikia da, baina hobe da arropa garbitu eta ez astintzea. Gainazaletan irauteko aipatzen diren epeei dagokienez, azterketa zientifiko batean egiaztatutakoak dira".
9- PDFa: "Peroxidoak (UR OXIGENATUA) birusaren proteina disolbatzen du; horrek asko laguntzen du birusari erasotzeko xaboia, alkohola edo kloroa erabili ondoren, baina purua erabili behar, eta azalean erabiliz gero, MINDU egin dezake".
Quindos: "Eskuak ondo garbitzea aski da birusa desagerrarazteko. Ur oxigenatuaren diluzioek gainazalak desinfektatzeko balio dute".
SPC Institute ezezaguna
Bestalde, SPC Institute izeneko erakunderen bat aurkitzen saiatu gara INTERNET BIDEZ, MUNDU OSOAN; izan ere, erakunde horren ustezko logotipoa PDFko hainbat lekutan ageri da txertatuta. Gaiarekin harremanen bat izan dezakeen bakarra Indiako hegoaldeko erizaintza-eskola bat da (SPC Institute of Nursing Education and Research).
Ezin izan dugu erakundearekin harremanetan jarri. Hala ere, eskolaren argitalpen faltak, hizkuntzak eta erakunde hinduaren logotipoak berak IA ERABAT sinesgaitza egiten du biral egindako mezuarekin loturarik eduki dezakeenik.
Valentziako Erkidegoko VOST
Azkenik, Valentziako Erkidegoko VOST elkarteak ere antzeko iritzia dauka dokumentuan esaten direnei buruz: "Egiak diren gauzak faltsutasun eta suposizioekin nahasten ditu", nahiz eta "seriotasun itxura eman nahi dioten logoez jantzita aurkeztu".
Zure interesekoa izan daiteke
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.
Zuzenean: Balearen Desfilea
Balearen desfileak kolorez jantziko du Bilbo. Gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak hiriko kaleak zeharkatuko ditu milaka lagunek lagunduta.