Koronabuloak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Politikariak materialarekin geratu direla dio ustezko kamiolari batek, frogarik gabe

WhatsAppeko audio batean, auto ofizial batzuek osasun materiala zuten kutxa batzuk jaso eta eraman zituztela esaten du ahots batek. Osasun Ministerioak ukatu egin du informazioa.
Lagile batzuk materiala antolatzen, ospitale bateko biltegian
Lagile batzuk materiala antolatzen, ospitale bateko biltegian. Argazkia: Efe.

Ustezko kamioilari batek auto ofizialek osasun materiala biltegi batetik hartu eta eraman zutela salatzen duen audioa zabaldu da egunotan WhatsApp bidez. Audio horren arabera, autoek aurretik markatutako kutxa batzuk eraman zituzten, gainerako materiala bertan utzita.

EiTBk kornabirusaren inguruan sortzen ari diren buloei aurre egiteko martxan jarri duen Whatsaap zenbakira ere dozenaka erabiktzailek bidali dute audioa, susmagarria delakoan.

Egun hauetan, EiTB VOST Euskadirekin (Larrialdietako Euskadiko Boluntario Digitalen Elkartea) zein Maldito Bulo ekimenarekin harremanetan ari da albiste faltsuak geldiarazteko asmoz, eta azken hauek dagoeneko jorratu du esku artean daukagun gaia. Osasun Ministerioarekin harremanetan jarri dira, eta bertako iturri ofizialek aditzera eman dietenez, informazioa "gezurra da".

Informazioa "El Diestro" atariak zabaldu du. "Espainiako eskuinaren erreferentea den egunkari digitala gara, milaka espainolek irakurtzen dutena", horrela aurkezten dute euren buruan atarian bertan.

Audioan, bere burua kamioilari bezala aurkezten duen gizon batek dio berak eta bere lankide batek bi kamioi zeramatzatela osasun materialez beteta. Madrilera iritsitakoan, materiala deskargatu eta "pale bakoitzean bi kutxa puntu gorri batekin markatuta" zeudela ikusi zuten.

Orduan, ustezko kamioilariaren arabera, auto ofizial batzuek markatutako kutxa horiek hartu eta eraman zituzten "gainerako materiala biltegian utzita".

Audioak ez du inolako daturik ematen hizlaria nor den jakiteko eta ustezko gertaera hori izan zen lekua identifikatu ahal izateko.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X