Idoia Mendia
2020/02/13 - 20:52
Gehiengo osoa lortuko luke EAJk eta PSE-EEk osatutako koalizioak
EAJren eta PSE-EEren gorakadak gehiengo osoa lortzea gauzatuko luke. EH Bilduk bigarren indar politikoa izaten jarraituko luke, eta Elkarrekin Podemosek eta PPk, aldiz, behera egingo lukete.
2020/02/13 - 15:19
EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, EiTB Focusen arabera
EiTB Focus inkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak eta alde handiarekin gainera. PSE-k ere gora egingo luke eta EH Bilduk eutsi egingo lieke oraingo emaitzei.
2020/02/12 - 10:48
Ia 1,8 milioi hauteslek eman ahal izango dute botoa apirilaren 5eko hauteskundeetan
Hain zuzen ere, 1.788.719 lagunek izango dute bozkatzeko aukera; horietako 75.169 atzerrian bizi dira. Legebiltzarreko 75 ordezkariak hautatu beharko dituzte guztiek.
2020/02/12 - 00:42
PPk ofizialki izendatu du Alonso lehendakarigai
Casadok adierazi du “eredugarria dela askatasunen defentsan eta terrorismoaren aurka”.
2020/02/11 - 20:25
Irekita dago, martxoaren 26ra arte, posta-bidezko botoa eskatzeko epea
EAEko errolda dutenek Correosen bulegoan eskatu beharko dute botoa, eta martxoaren 16tik 29ra artean jasoko dute beharrezko dokumentazio guztia.
2020/02/11 - 14:51
Apirilaren 5era iristeko hauteskunde-egutegia
Kanpaina martxoaren 20an hasiko da, eta alderdiek hilabete horretarako 2ra arte dute hautagaitzak aurkezteko epea. Gaurtik martxoaren 26ra bitartean, posta bidezko botoa eskatu ahal izango da.
2020/02/10 - 21:12
Casadoren zuzendaritzak argi berdea eman dio Alfonso Alonsori lehendakarigai izateko
Ondorioz, Elkarrekin Podemos da orain lehendakarigairik ez duen indar bakarra.
2020/02/10 - 20:13
Idoia Mendia: 'Hauteskunde hauek euskal politikarako aukera bat dira'
Idoia Mendiak 2020ko apirilaren 5eko hauteskundeen balorazioa egin du. Egindako lana sendotzeko aukera bat dela dio Mendiak.
2020/02/07 - 15:14
Idoia Mendia, PSE-EEren lehendakarigaia
Abokatua ikasketaz, 27 urte zituela afiliatu zen PSE-EEn, eta hainbat ardura izan ondoren, alderdiaren buruzagitza hartu zuen 2014an.
2020/01/30 - 14:01
Maixabel Lasak PSE utzi du, alderdiak kanporatze-espedientea ireki ostean
Mas Paiseko Txema Urkijoren hautagaitzari babesa eman zion, eta horregatik ireki zion espedientea PSE-EEk. Lasa Terrorismoaren Biktimentzako Arretarako Eusko Jaurlaritzaren zuzendaria izan zen.
2020/01/26 - 15:59
Mendia: "Eskuinaren gehiegikeriak zuzendu ondoren, erasora jotzeko ordua da"
"Garai berri batean gaude, egonkortasuna ez da gehiengo zabalekin neurtzen, akordioetara heltzeko gaitasunarekin baizik", ziurtatu du PSE-EEko idazkari nagusiak.
2020/01/21 - 11:59
Idoia Mendiak PSEren, Podemosen eta EH Bilduren Irungo hitzarmena babestu du
Garrantzitsuena gobernagarritasuna eta erakundeek aurrera egitea dela babestu du PSE-EEko idazkari nagusiak.
2020/01/16 - 18:44
Mendiak presoen inguruko proposamena 'pertsonala' dela dio, ez Eusko Jaurlaritzarena
"Preso bakoitzak modu indibidualean" gizarteratzeari ekin behar diola babesten du, eta egindako mina aitortzea oinarrizkoa dela dio.
2020/01/11 - 14:56
EAJ eta ERC Espainiaren 'gobernagarritasunean' inplikatuko direla esan du Mendiak
PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, Espainia herri "oso anitza" da, eta ez da gauza "negatibo" bezala ikusi behar "positibo baizik".
2020/01/09 - 18:46
PSE-EE, 2030 Agenda 'gida' oinarri izanik, hauteskunde urtea hasteko 'prest'
Hauteskunde urteko programa azaltzeko lehen agerraldia Gasteizen egingo dute larunbatean; Bilbon, urtarrilaren 21ean eta 26an.
2019/12/03 - 18:07
Estatutu berria onartzeko 'aukera hau pasatzen ez uzteko' eskatu dio Mendiak EAJri
"Maximalismo nazionalistak" alde batera uztea eta Gorte Nagusietako gehiengo aurrerakoiaz aprobetxatzeko eskatu die PSE-EEko idazkari nagusiak jeltzaleei.
2019/12/01 - 22:13
'Guztiak kabitzen garen' Euskadi batean akordiorako borondatea berretsi du Mendiak
"Abertzaleak eta ez abertzaleak, guztiak sartzen garen Euskadi bat babesteko gure borondate irmoa berresten dugu sozialistok", esan du PSE-EEko idazkari nagusiak.
2019/11/13 - 12:12
Mendiak, ERCri eta EH Bilduri: 'Gobernu aurrerakoia edo Voxekin batera bozkatu'
PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, Sanchezen inbestidura ez lukete negoziatu beharko independentistekin: "Gobernu honetan parte hartzerik ez dugu behar".
2019/11/12 - 14:30
EAEko 18 diputatuek Gobernu aurrerakoi bat babestea espero du Mendiak
PSE-EEko idazkari nagusiak dei egin die EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek A10ean lortutako ordezkariei, Vox geldiarazten lagun diezaioten Gobernuari.
2019/11/07 - 21:18
Eskuinek eta independentistek 'trabak' besterik jartzen ez dituztela esan du Mendiak
Blokeo egoera honetan, irtenbidea sozialisten alde bozkatzea dela esan du PSE-EEko buruak.