Imanol Pradales
2025/01/28 - 11:41
Imanol Pradales Bruselan da bigarrenez: Zelako agenda izango du?
Europako Batzorde berriaren ordezkariekin hainbat bilera egingo du, Teresa Ribera presidenteorde exekutiboarekin eta Apostolos Tzitzikostas Garraio komisarioarekin, besteak beste.
2025/01/27 - 12:18
EHUren kideen ''ekarpenak egiteko autonomia'' eta ''askatasun intelektuala'' aldarrikatu ditu Bengoetxeak
Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore kargua hartu du, Ajuria Enea Jauregian egin den ekitaldian. "Ikasleak gobernantzakide dituen" EHUren alde lan egingo duela esan du, "EAEko lurraldeetan errotua zein nazioarte zalea, eta euskalduna".
2025/01/26 - 19:29
Pradales Sejournerekin bildu da "Europako industriaren hazkundean Euskadi giltzarri izateko" helburuarekin
Bilbon hasi du gaur lehendakariak Europako Batzordeko arduradunekin asteon Bruselan egingo duen bilera-sorta.
2025/01/25 - 15:00
Urkullu: ''Guk utzitako ondarearen fruituak jasotzen ari da egungo Eusko Jaurlaritza''
Sabino Arana Fundazioaren saria jasoko du igande honetan Iñigo Urkullu lehendakariak. Kargua utzi zuenetik ETBri eskainitako lehen elkarrizketan Pradalesi utzitako ondarea eta EAJren berritze prozesua, besteak beste, izan ditu hizpide.
2025/01/24 - 20:55
Lehendakaria Antonio Costa Europako Kontseiluko presidentearekin bilduko da asteazkenean, Bruselan
Pradalesek Bruselara egingo duen bigarren bidaia da, azaroan egindakoaren ondotik. Bi eguneko bidaian Europako Batzordeko presidenteordearekin, Akitaniako presidentearekin eta Garraio komisarioarekin ere biltzeko asmoa du.
2025/01/24 - 15:35
Kataluniak eta Euskadik harremanak sendotu dituzte lehendakariak Parlamentura egindako bisita instituzionalean
Imanol Pradales lehendakaria eta Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidentea Kataluniako Ganberan bildu dira, bi erkidegoen arteko harremanak estutzeko eta interes komunei heltzeko.
2025/01/23 - 23:41
Pradalesek ibilbidea ikusten dio legealdiari, baina ''akordioak beste era batera lantzea'' eskatu du
Lehendakariak ez du uste legegialdia amaitu denik Junts, Vox eta PP alderdiek Espainiako Gobernuaren omnibus dekretuari emandako ezezkoarekin. Bestalde, PP Parisko Marceu etorbideko eraikinaren inguruan izaten ari den jarrera gogor kritikatu du Pradalesek.
2025/01/23 - 16:58
Euskadik eta Kataluniak Europan duten "zeregina" indartu behar dela uste dute Pradalesek eta Illak
Lehendakariak eta Kataluniako Generalitateko presidenteak bilera egin dute Bartzelonan, "bien intereseko" gaiak aztertzeko.
2025/01/23 - 16:32
Pradales lehendakaria Salvador Illarekin bildu da Bartzelonan
Bi agintariek indarrak batu eta harremanak estutu nahi dituzte, Euskadik eta Kataluniak Europan duten presentzia eta zeregia indartzeko.
2025/01/22 - 14:40
Pradalesek azalpenak eskatu dizkio Guardiani, eta Euskadiko industria-enplegua defendatu du
Lehendakariak adierazi duenez, "enpresarekin, beste sail batzuekin eta sindikatuekin" harremanetan daude irtenbide bat bilatzeko, "bai egungo jabeekin, bai jabe berriekin. Gure helburua da euskal industria sarea egoera honetatik indartuta ateratzea".
2025/01/21 - 13:58
Euskadi nazioartekotzean jauzi kualitatibo berria ematea beharrezkoa dela azpimarratu du lehendakariak
Euskadi Globalak ardatz gisa izango ditu sare eta aliantza estrategiko berriak sortzea eta indartzea, Europan erabakiak hartzen diren mahaietan ahots propioa izatea, enpresa ekosistemaren alde egitea Euskadira inbertsio eta talentua erakartzeko eta diasporarekin batera ekimenak sustatzea.
2025/01/20 - 13:40
Lehendakariak Ortuzarren erabakia errespetatu du eta EAJ Batzar Nagusitik indartuta aterako dela nabarmendu du
EAJren egungo presidenteak karguan 21 urte daramatzala gogora ekarri ostean, erabakia militanteei dagokiela adierazi du Imanol Pradales lehendakariak.
2025/01/17 - 11:10
Imanol Pradales lehendakariak bigarren bidaia egingo du Bruselara
Urtarrilaren 28an eta 29an Bruselara itzultzeko asmoa du, Europako Batzorde berriko ordezkariekin hainbat bilera egiteko, Teresa Ribera presidenteorde exekutiboarekin eta Apostolos Tzitzikostas Garraio komisarioarekin, besteak beste.
2025/01/15 - 14:24
Bentaberriko geltokian trenbidea jarrita, aurrera doaz Donostiako Topoaren lanak
Lanak ikusteko egin duen bisitan, Imanol Pradales lehendakariak esan du "Donostia aitzindaria izango” dela “lehen mailako hurbileko tren-sarea osatzen".
2025/01/14 - 14:34
Pradales eta Illa migrazio politikez eta egoera ekonomikoaz mintzatuko dira ostegunean
Generalitateko Jauregian izango da zita; ostiralean Josep Rull Parlamentuaren presidentearekin bilduko da Pradales.
2025/01/13 - 16:58
Pradalesek lan harreman "eraikitzaileak" eskatu ditu, "suntsitzaileak" baztertuta
Zentzu berean, Gasteizko Michelinen arduradunak esan du enpresaren lantegiek EAEn "etorkizuna izan dezaten, elkarrizketa sozial zintzoa eta eraikitzailea" behar dela.
2025/01/13 - 14:43
Pradales: 'Euskadik Europako berrindustrializazioaren protagonista izan behar du'
Imanol Pradales lehendakariak, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin batera, Michelin lantegia bisitatu du Gasteizen, eta bilera bat izan dute arduradunekin.
2025/01/10 - 15:23
Edmundo Gonzalez Venezuelako presidente gisa aitortzeko eskatu du lehendakariak
Imanol Pradalesek Edmundo Gonzalez Venezuelako "presidente legitimoa eta demokratikoki hautatua" dela aitortzea eskatu du, baita herrialdean atxilotutako oposizioko kideak askatzea ere.
2025/01/09 - 14:31
Pradalesen ustez, ''aurrerapausoa'' da adin txikiko migratzaileak banatzeko lortutako akordioa
Espainiako Gobernuak eta Kanarietakoak izandako bileraren emaitza positiboa izan da lehendakariaren ustez, "elkartasuna, oreka eta baliabideak" izango dituen eredu bat sortzeko lege dekretua osatzea adostu dutelako.
2025/01/09 - 08:44
Albiste izango dira: EITB Data: kirol ohiturak, gripearen intzidentzia eta txotx denboraldiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.