Albiste izango dira: Su-eten proposamena Ukrainan, adinekoen zaintza eta Donostia gune tentsionatu izatear
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Su-eten proposamena Ukrainan: AEBk proposatu bezala, Ukrainak onartu egin du 30 eguneko su-etena Errusiarekin, eta orain Moskuri helaraziko dio Washingonek proposamena. AEBk eta Ukrainak agiri bateratu batean iragarri dutenez, AEBk laguntza eta informazio militarra emango dio berriro Kievi.
- Adinekoen zaintza: Gaur egun, Hego Euskal Herriko biztanleria osoaren ia laurdena (% 23) 65 urtetik gorako gizon eta emakumeak dira; 669.600 pertsona, hain zuzen ere. Duela 10 urte, 2014an, adin hori zeukatenak ez ziren 570.000 pertsona izatera iristen eta biztanleriaren % 20a osatzen zuten. Gizartearen zahartzearen ondorioz, adinekoen zaintzaren arazoa lehen lerroan kokatu da.
- Donostia, gune tentsionatu izateko bidean: Gaur argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Donostia etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeko prozesuari hasiera emateko Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuaren agindua.
Zure interesekoa izan daiteke