Ukrainak onartu egin du 30 eguneko su-eten proposamena, eta AEBk laguntza militarra emango dio berriro
Ukrainak onartu egin du Errusiarekin 30 eguneko su-etena egitea, AEBk proposatu bezala, eta orain Washingonek Moskuri helaraziko dio proposamena.
Ukrainako eta AEBko goi-ordezkariek bederatzi orduko bilera egin dute gaur Saudi Arabian, gerraren amaiera negoziatzeko.
Bi herrialdeek agiri bateratu batean iragarri dutenez, AEBk laguntza eta informazio militarra emango dio berriro Kievi.
"Ukrainak adierazi du AEBren proposamena onartzeko prest dagoela. Printzipioz, 30 eguneko su-etenari berehala ekin beharko lioke, aldeen arteko adostasunarekin luzatu daitekeena, eta Errusiako Federazioak onartu eta ezartzearen mende dago", irakur daiteke adierazpen bateratuan. "Errusiaren elkarrekikotasuna bakea lortzeko erabakigarria da", jakinaraziko dio AEBk Errusiari.
Ohar bateratuak, proposatutako su-etenean, neurri humanitarioak hartzearen garrantzia ere azpimarratzen du, hala nola "gerrako presoen trukea, atxilotutako zibilak askatzea" eta errusiarren kontrolpean dauden lurraldeetara edo Errusiara "indarrez eramandako haur ukrainarrak itzultzea".
Bi ordezkaritzek, gainera, Errusiarekin bake prozesu bat aurrera eramateko negoziatzaileak izendatzea erabaki dute.
Gainera, Ukrainako baliabide naturalak ustiatzeko akordioa "lehenbailehen" sinatzeko konpromisoa hartu dute Washingtonek eta Kievek. Adierazpenaren arabera, gainera, Ukrainak Europa bake prozesuan parte hartzea eskatu du bileran.
Marco Rubio AEBko estatu-idazkariak espero du Errusiak proposamena onartzea, eta hala ez bada, jakingo da nor den "bakerako oztopoa".
AEBko diplomaziaren buruak adierazi duenez, errusiarrek egin dezaketen "borondate oneko keinurik onena ukrainarrek tiroak eta borrokak gelditzeko eta negoziazio mahaira iristeko egin duten eskaintzari baietz esatea da".
Hala ere, Rubiok argitu du Kremlinek ez duela erantzuteko "epemugarik", baina lehenbailehen izatea espero du.
Ukrainako presidenteak, Volodimir Zelenskik, baieztatu du bere herrialdeak proposamena onartu duela, eta AEBri eskatu dio Vladimir Putin Kremlineko buruzagia konbentzitzea su-eten hori ere onar dezan.
"Ukrainak proposamen hau onartzen du. Positiboa dela uste dugu. Urrats hori emateko prest gaude", azpimarratu du Zelenskik bere sare sozialetan zabaldutako bideo batean. Ukrainako presidenteak gaineratu du AEBk "Errusia konbentzitu" behar duela, gauza bera egin dezan.
Hilabeteko balizko su-eten horretan Kievek, bere bazkideekin batera, "bake sendoa" eta "segurtasun berme iraunkorrak" lortzeko beharrezkoak diren "lanerako dokumentuak" prestatuko dituela erantsi du Zelenskik.
Ukrainako presidenteak eskerrak eman dizkio AEBko buruzagiari. Zelenskik adierazi du Donald Trump AEBko presidenteak bakea lortzeko jarrera "konstruktiboa" agertu duela, eta Washingtonek Ukrainara armak eta inteligentzia informazioa berriro bidaltzeko hartutako erabakiaren garrantzia nabarmendu du. Bere aldetik, Trumpek adierazi du Ukrainako presidentea Etxe Zurira itzultzeko gonbidatuta dagoela, azken bileran izandako liskarra gainditutzat jota.
Antonio Costa Europar Batasunaren Atzerri Politikarako goi-ordezkariak adierazi duenez, Brusela prest dago etorkizuneko negoziazioetan "bere egitekoa egiteko".
"Pozik hartu ditugu Jiddatik Ameriketako Estatu Batuen eta Ukrainaren arteko elkarrizketen gainean gaur jaso ditugun albisteak, su-etenerako akordio baten proposamena eta Inteligentzia trukeari eta Estatu Batuetako segurtasun arloko laguntzari berrekiteko proposamena barne", adierazi du Costak sare sozialetan.
Portugalgo lehen ministro ohiaren ustez, albiste hau "aurrerapauso positiboa" da, eta, gainera, "Ukrainarentzat bidezko bake iraunkorra lortzeko urratsa" izan daiteke. "Pilota Errusiaren teilatuan dago orain", gaineratu du EBko diplomaziaren arduradun nagusiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.