Indarkeria matxista
2025/02/13 - 18:37
Rubialesen abokatuak esan du Hermosok "bale" esan ziola musuari, eta hori onartzea dela
Azken txostenean, Olga Tubauk bi froga ditu absoluzio tesiaren oinarri: Rubialesek jokalariari "musu txiki bat" eskatu ziola baieztatu zuen ezpainen irakurketaren froga periziala eta partidaren ostean jokalariek ateratako bideo bat.
2025/02/13 - 08:50
Albiste izango dira: Ukrainari buruzko negoziazioak, Labrazako parke eolikoa eta salaketa EHUn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/12 - 21:16
"La Manada"ko beste bi kidek, Jose Angel Prendak eta Jesus Escuderok, zigorra murriztea eskatu dute
2024ko uztailean, Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen Angel Bozari zigorra 15 urtetik 14ra jaistea. Gorenak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren irizpidea babestu zuen, 'bai bakarrik da bai legea' indarrean sartu ondoren epaileek egindako irakurketaren arabera.
2025/02/12 - 18:13
EHUko ikasleek Gasteizko Letren Fakultateko irakasle bat salatu dute, ikasleak jazarri eta ukitzeagatik
Ikasleek Filologia Hispanikoko irakaslearen bulegoan gertatutako izaera sexualeko erasoak azaltzen dituzte salaketetan. Lehenengo salaketa otsailaren 3an aurkeztu zen. Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak (GUET) asanblada irekia deitu du ostegunerako 13:00ean Letretako Fakultatean.
2025/02/12 - 14:10
Nafarroako Auzitegiak urte eta erdi gehitu dio bikotekidea jo, bortxatu eta mehatxatu zuen gizonaren zigorrari
Indarkeria matxista egotzita, Lurralde Auzitegiak ezarritako epaiari helegitea aurkeztu zioten Fiskaltzak eta akusazio partikularrak, eta horren zati bat onartu du orain Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Horrenbestez, 9 urte eta 11 hilabeteko kartzelaldia bete beharko du gizonak.
2025/02/11 - 13:31
Rubialesek epailearen aurrean esan du Hermosori "musutxo bat" eskatu ziola eta "baimena" eman ziola
"Musutxo bat eman ote niezaiokeen galdetu nion, eta baietz erantzun zidan. Horixe gertatu zen", esan du Espainiako Futbol Federazioaren presidente ohiak.
2025/02/10 - 14:34
Benalmadenan eraildako emakumeak urruntze agindua eskatu zuen baina epaitegiak ukatu egin zion
Epaileak ebatzi zuen kasuak "arrisku ertaina" zuela, eta hala, ez zuen babes neurririk ezarri.
2025/02/10 - 12:47
Montse Tomek ziurtatu du ez zela zigorra izan Rubialesen musuaren ondoren Hermoso selekziora ez deitzea
Montse Tome Espainiako futbol selekzioaren hautatzailearen arabera, kirol arloko arrazoiengatik erabaki zuen 2023ko Munduko Futbol Txapelketaren ondoren Jenni Hermoso ez deitzea. Halaber, onartu du eragina izan zuela jokalariaren gainean zegoen presio mediatikoak ere.
2025/02/09 - 18:51
Gizon batek emaztea hil du Benalmadenan, seme-alaben aurrean
Ustezko hiltzailea delakoan atxilotu duten gizonak berak deitu du larrialdietara, etxean sua zutela esanez. Polizia iritsi denean, kanpoan aurkitu ditu gizona eta lau haurrak, eta barruan emakumea, hilotz. VioGen sisteman zegoen biktima duela hilabetetik, ofiziozko salaketa bat tarteko.
2025/02/08 - 18:50
Gizon bat atxilotu dute Portugaleten, bikotekideari eraso egiteagatik
Atxilotua, 30 urtekoa, goizean eraman dute epailearengana. Emakumea ospitale batean artatu behar izan zuten, aurpegian zituen zauriak sendatzeko.
2025/02/07 - 22:02
Entrenatzaile batek adin txikiko hainbat jokalariri hitzez egindako sexu-erasoa salatu dute santurtziarrek
Santurtziko Udalak ohartarazi duenez, kirola "ez dago indarkeria matxistatik kanpo", "baimenik gabeko musu batetik hasi eta hitzezko erasoetaraino".
2025/02/06 - 21:50
Bilkura Irunen, semeak hildako emakumearen heriotza salatzeko
Irungo Udalak eta Berdintasun Kontseilua osatzen duten elkarteek deitutako bilkura San Juan plazan egin da 19:00etan. Elkarretaratzean Cristina Laborda Irungo alkateak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak parte hartu dute, besteak beste.
2025/02/06 - 19:34
Elkarretaratzea ostiral honetan Santurtzin, Peña Athletic taldeak salatu duen sexu-erasoaren aurka
Udalak deitutako protesta 12:00etan izango da, udaletxearen aurrean. Gainera, Udalak eta Berdintasun Kontseiluak bat egingo dute "mugimendu feministak deitu dezakeen elkarretaratzearekin".
2025/02/06 - 09:20
Gizon batek ama hil du Irunen
Ustezko hiltzaileak (47 urte) ertzain etxean jarraitzen du, epailearen aurretik noiz igaroko zain. Arratsaldean elkarretaratze isila egin dute Irungo San Juan plazan hilketa gaitzesteko.
2025/02/05 - 13:50
Jenni Hermosoren nebak epaiketan berretsi du Vildak presionatu egin zuela musuari garrantzia ken ziezaion
Luis Rubialesen aurka Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan, Rafael Hermosok onartu du gezurra esan zuela Espainiako Futbol Federazioko presidenteak arrebari emandako musuari garrantzia kenduz telebistan egin zuen agerraldian. Adierazi du arreba babesteko egin zuela.
2025/02/05 - 10:44
Peña Athletic Santurtzi taldeak entrenatzaile bat salatu du, hainbat adingaberi sexu erasoa egin dielakoan
Bizkaiko futbol taldeak salaketa aurkeztu du Ertzaintzan "kontakturik gabeko" sexu erasoa egotzita, eta entrenatzailea behin-behinean apartatu du, adingabeen babeserako protokoloari jarraiki. Biktimak 15-17 urteko neskatoak dira.
2025/02/04 - 17:52
De la Fuentek ukatu egin du Rubialesek Hermosori musu eman eta hiru egunera egindako bileran parte hartu izana
Espainiako futbol hautatzaileari lekuko gisa egindako galdeketan tentsio uneak izan dira. Gainera, Fiskaltzak De la Fuenteren kontraesan batzuk nabarmendu ditu, eta "lekukotasun faltsuagatik" inputatzeko atea zabalik utzi du.
2025/02/04 - 17:07
De la Fuentek ukatu egin du Rubialesek Hermosori emandako musuari buruzko batzorde batean parte hartu izana
Lekuko gisa egindako deklarazioan, De la Fuentek adierazi du Espainiako Futbol Federazioaren egoitzara joan zela abuztuaren 23an Espainiako selekziora deitutakoen zerrenda prestatzera, eta ez egun horretan bertan federazioa musuaren gainean prestatzen ari ziren txostenari buruz hitz egitera.
2025/02/04 - 13:59
Hermoso emakume ''oso manipulagarria'' dela esan du Espainiako Futbol Federazioko Komunikazio zuzendari ohiak
Pablo Garcia Cuervo Espainiako Futbol Federazioko Komunikazio zuzendari ohiak deklaratu du, besteak beste, Luis Rubialesen aurkako epaiketan. Deklarazioan, esan du Jennifer Hermoso emakume "eraginerraza eta manipulagarria" dela. Baimenik gabe Hermosori musu emateagatik ari dira epaitzen Rubiales.
2025/02/03 - 17:43
Jenni Hermosok adierazi du Luis Rubialesek musu eman zionean bortxa eta errespeturik eza sentitu zuela
Jenni Hermosok epailearen aurrean adierazi duenez, "inoiz" ez zuen onartu Luis Rubiales bere "nagusiak" emandako musua, 2023an Sydneyko Munduko Txapelketako finala jokatu ondoren. Horrez gain, argi utzi nahi izan du ez duela "gela batean negarrez" egon behar hori frogatzeko.