Zeuk Esan adin txikikoen arretarako zerbitzuak 2.197 kontsulta jaso zituen iaz, 2023an baino 572 gehiago
Haur eta nerabeei eta haien familiei laguntza ematen dien Zeuk Esan (116 111 telefono-zenbakia) Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak 2.197 kontsulta jaso zituen 2024an, aurreko urtean baino 572 gehiago. Halaber, 1.345 pertsona jarri ziren harremanetan zerbitzuarekin (azken 12 urteetako kopururik handiena), izan telefonoz, postaz edo sare sozialen bidez. Kontsulta guztien erdiak baino gehiago (1.290) adingabeek egin zituzten, eta 907, helduek.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburu Nerea Melgosak eta Ana Belen Otero Ongizateko sailburuordeak eman dituzte haur eta nerabeak artatzeko zerbitzuaren 2024. urteko datuak, gaur goizean Bilbon egin duten prentsaurrekoan.
Iaz, Zeuk Esan zerbitzura deitu zuten 1.290 adingabeen % 62k 16-17 urte zituzten, % 30ek 12-15 urte eta % 8k 12 urte baino gutxiago. Halaber, zerbitzua erabili zuten 12 urtetik beherakoen kopurua erlatiboki handitu zen —2023an 17 haur izatetik 2024an 68 haur izatera—.
Sexuari dagokionez, % 59 neskak izan ziren eta % 40 mutilak.
Adingabe gehienek telefono bidez jo zuten Zeuk Esan zerbitzura (% 95), eta 2024an, lehen aldiz, 22 adingabe Instagram bidez jarri ziren harremanetan zerbitzuarekin. Helduei dagokienez, % 90k telefonoa erabili zuten, eta % 10ek, posta elektronikoa.
Kontsulta egiteko arrazoiak kontuan hartuta, gehienak (% 39) ondoeza psikologikoagatik egin ziren (antsietatea, depresioa, hitz egiteko beharra, tristura...), eta % 14 jazarpenagatik (irainak, indarkeria fisikoa, isolamendua). Gainera, 145 kontsulta familia harremanei lotutako arazoengatik izan ziren (gurasoen maitasun falta, komunikazio falta, banaketa prozesuak...) eta portzentaje txikiagoan sexualitateari buruzko zalantza edo kezkek bultzatuta (81 kasu) edo genero indarkeriari lotutako salaketengatik (12 kasu).
Zeuk Esan zerbitzuak 15 urte bete ditu eta iazko apiriletik 24 orduz eta urteko 365 egunetan dago zabalik.
116 111 telefono zenbakira egiten diren deiak doakoak eta anonimoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan. Aipaturiko telefono zenbakiaz gain, beste komunikazio bide batzuk ere baditu: newsletter bat, Zeuk Esan webgunea, posta elektronikoa (zeukesan@euskadi.eus), Instagram (@zeukesan), X (@Zeukesan), Facebook (Zeukesan) eta Youtube (@Zeukesan).
Zure interesekoa izan daiteke
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.