Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Getxon emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Asteazken gauean gertatu zen erasoa. Emakumeak salaketa jarri zuen ertzain-etxean, eta Getxoko Udalak indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko protokoloa aktibatu du.

Asteazken gauean Getxon emakume batek salatutako sexu-erasoa ikertzen ari da Ertzaintza, eta gizon bat atxilotu dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Emakumeak salaketa jarri zuen ertzain-etxean, eta Getxoko Udalak indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko protokoloa aktibatu du.

Ohar batean, Udalak erasoa "erabat baztertu eta gaitzetsi" du, bai eta "generoen berdintasun ezan oinarritzen diren jarrera sexisten ondorioz sortutako eraso guztiak" ere. Gainera, elkartasuna adierazi dio erasoa jasan duen emakumeari, eta babesa eskaini dio. 

Azpimarratu duenez, "indarkeria beti da erabiltzen duenaren erantzukizuna, eta erasoa jasan duen emakumea erruduntzat jotzea saihestu behar da". Horrez gain, "erasotzaileen profilik ez" dagoela nabarmendu du.

Azkenik, "berdintasuneko eta begiruneko balioak oinarri dituen gizartea lortzeko lan egiten jarraitzeko" eskatu du, "non emakumeek sexu-harremanak norekin, noiz eta nola izan nahi dituzten askatasunez erabaki dezaketen. Azken finean, emakumeen nahia erabat errespetatzen duen gizartea lortzeko".

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

SUTEA EZKARAI
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Larrialdi zerbitzuek lanean dihardute Ezkarain bost pertsona ebakuarazi dituen sutea itzaltzeko

Ostegun gauean Ezkaraiko Ayabarrena auzo inguruan piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen du, eta jada 105 hektareari suntsitu ditu. Errioxako Gobernuak emandako lehen hipotesien arabera, inguruan izandako ekaitzaren tximista batek jota piztu da sutea. Sutearen bilakaerak prebentzioz bost pertsona Ayabarrenatik ateratzera behartu ditu, eta larrialdi-taldeek lanean jarraitzen dute suaren hedapena gelditzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X