Zinemaren eta ikus-entzunezkoen industrian lan egiten duten 10 emakumetatik 6k sexu-indarkeria jasan dute
Indarkeria matxistak gizarteko alor guztiak kolpatzen ditu, baita zazpigarren artea ere. Zinemaren eta ikus-entzunezkoen industrian lan egiten duten 10 emakumetatik 6k sexu-indarkeria jasan dute beren lanean, adina edozein dela ere, Emakume Zinegileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkarteak (CIMA) ostegun honetan zabaldu duenez.
Nerea Barjola politologo eta ikertzaile feminista bizkaitarrak eta Barbara Tardon ikertzaileak egindako azterlanaren arabera, sektoreko 20-50 urte bitarteko emakumeen % 60k baino gehiagok onartu dute sexu-indarkeria motaren bat pairatu izan dutela lan-esparruan.
'Isilunearen ondoren. Emakumeen aurkako sexu-indarkeria eta abusuak zinemaren eta ikus-entzunezkoen sektorean' izeneko txostenak jasotzen duenez, sektoreko "emakumezko profesional guztiek" sexu-indarkeria moduren bat jasan dute.
Era berean, biktimek salatzeko dituzten zailtasunak nabarmendu ditu. Biktimen % 92k ez dute salatu, nahiz eta % 94k gertuko pertsona bati kontatu dioten.
Elkarrizketatutako emakumeen % 76,3k uste dute "zinemaren eta ikus-entzunezkoen industrian botere karguetan dauden pertsonek "sarritan" edo "oso maiz" beren autoritatea baliatzen dute sexu-erasoak egiteko.
Sexu-erasoak hiru esparrutan banatu dituzte: hitzezkoak, fisikoak eta digitalak. Ikerketan parte hartu duten emakumeen % 81,4k hitzezko jazarpena jasan dute; % 49,5ek, fisikoa, eta % 22,3k, digitala.
Sexu-indarkeria "normalizatuta" egoteaz gain, erasotzaileak babesten dituen "inpunitate sistema bat" indarrean dagoela ondorioztatu du ikerketak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.