Epaileak uste du Asenciok bazekiela sexu edukia zuen bideoko nesketako bat adin txikikoa zela
Raul Asencio Real Madrileko futbolaria eta klub horretako harrobiko beste hiru jokalari auzipetu zituen atzo San Bartolome de Tirajana herriko (Kanaria Handia) 3. instrukzio epaileak, 18 eta 16 urteko bi emakumeren bideo sexualak partekatzea egotzita, haien baimenik gabe. Haur pornografia eta sekretuak jakinaraztea delituak leporatu dizkiete.
Autoaren xehetasunak zabaldu ditu gaur EFE berri agentziak. Horren arabera, Asenciok bazekien bideoan agertzen zen nesketako bat adin txikikoa zela, lagunei material hori bidaltzeko eskatu zienean.
Gainera, instrukzioaz arduratu den epaileak uste du bideoa Whatsapp sare sozialaren bidez jaso zuenean —behin bakarrik ikusteko mezu baten bidez—, berekin zegoen beste pertsona bati erakutsi ziola edukia. Azken hori lekuko gisa dago deituta auzian.
Ferran Ruiz, Juan Rodriguez eta Andres Garcia Real Madrileko kide ohiak dira beste hiru auzipetuak. Salatutako gertakariak izan zirenan, futbol talde horretako harrobiko jokalariak ziren. 2023ko ekainaren 15ean grabatu zituzten bideoak, 20 eta 21 urte zituztenean
Autoak dioenez, bi emakumeok trauma osteko antsietate sintomak dituzte ordutik.
Zure interesekoa izan daiteke
Hasi dira presoak Martuteneko espetxetik Zubietara lekualdatzen
Goizean hasi dira furgonetetan presoak Martuteneko espetxetik ateratzen. Gauzak ondo bidean, aste honetan amaituko da lekualdatzea eta kartzela ekainaren 24an itxiko dute betiko, bertan zeuden 254 presoak Zubietara eraman ostean.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Eusko Jaurlaritzak EHUri eskatu dio euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera bat egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzako bozeramaileak azkartasuna eskatu du zuzenketetan, eta zuzenketa horiek unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.
Hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Gazolazen, Oltza zendean piztutako sute batengatik
Sutea piztu da arratsaldean Oltza zendean, Nafarroan. Zereal soro batean piztu da sua, eta Gazolazko hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte, badaezpada. Pinudi bat ere harrapatu dute sugarrek. 20:30 aldera lortu dute sutea kontrolpean hartzea. Gauean, sua erabat itzaltzen eta ingurua freskatzen arituko da suhiltzaile talde handi bat.
USaPeko euskarazko azterketan zerokoa duten ikasleek protesta egin dute Bilbon
Dozenaka ikasle ez daude konforme USaPeko euskarazko azterketan lortutako emaitzarekin, eta, irakasleekin batera, egoera argitu dadin eskatzeko elkarretatzea egin dute Bilboko Ingenieritza Fakultate kanpoan.