Industria
2024/11/28 - 18:02
EAEko 93.000 ekipo informatikok baino gehiagok zibereraso bat jasateko arriskua dute
Gainera, Espainia munduko hirugarren estatu hackeatuena da. Uneotan zibererasoak egiteko 13 milioi ekipo baino gehiago erabiltzen ari dira munduan, Ziur Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroaren arabera.
2024/11/25 - 18:58
Volkswagen Navarraren zuzendaritzak 2025erako 60 egun baino gehiagoko lan-erregulazioa planteatu du
Hurrengo urterako egutegiak hiru itxialdi luze izango ditu: urtarrilekoa, eta ekoizpena hilaren 23an abiatuko litzateke; udakoa, uztailaren 2tik abuztuaren 20ra artekoa; eta abendukoa, hilabete osoan produzitu barik egongo lirateke, ibilgailu elektrikora egokitzeko lanak direla eta.
2024/11/25 - 12:27
Sidenorrek Talgoren % 29,9 erosteko eskaintza egin du
EAEko talde industrialak urrian jakinarazi zuen trenen fabrikatzailea erosteko interesa, eta orain baieztatu da eskaintza egin duela. Talgok Burtsan duen balioaren gainetik dago eskainitakoa.
2024/10/21 - 12:56
EAEko BPGa % 4 eta enplegua % 0,3 hazi dira EAEn, 2024ko hirugarren hiruhilekoan
Eustaten azken txostenaren arabera, bereziki, zerbitzuen sektorean izandako bilakaeran oinarritzen da hazkundea.
2024/10/21 - 11:46
Talgok negoziazioa abiatzea erabaki du Sidenorrekin, "balizko salerosketa" baterako
Sidenorrek joan den astean jakinarazi zuen Talgo erosteko bere asmoa. Tren ekoizlearen akzioen zati bat edo osoa bereganatzeko prest agertu zen egoitza nagusia Basaurin duen enpresa.
2024/10/21 - 08:00
EAEk eta Nafarroak industria espezializazioa berretsi dute Espainiako Estatuko ekonomian
Bi erkidegoek ekarpen handiagoa egiten diote Espainiako BPG industrialari jarduera ekonomiko guztien aberastasunari baino.
2024/10/21 - 08:00
Industriak ekonomiaren eragilea izaten jarraitzen du: Hego Euskal Herriko BPGaren laurden bat sortzen du
Erkidego bakoitzak urtean sortutako 100 euro bakoitzetik, industriatik datoz 24 EAEn eta 32 Nafarroan.
2024/10/21 - 08:00
Hego Euskal Herria Europako eskualde industrialen artean dago
Edozein estatuko batezbestekoaren gainetik dago euskal industriak bere ekonomiari egiten dion ekarpenaren maila erlatiboan, eta toki nabarmena du Europako eskualde industrialen artean; Alemania hegoaldean eta Italia iparraldean, kasu.
2024/10/21 - 08:00
EAEko industriak ekoitzitakoaren % 40 beste merkatu batzuetara doa, batez ere Frantzia eta Alemaniara
Ekoizpenaren % 25 Espainiatik kanpo esportatzen da, eta % 15 beste erkidego batzuetara doa. Soilik % 7,5 dago EAEn kontsumitzera zuzenduta.
2024/10/18 - 09:40
Sidenorrek Talgo erosteko erakutsitako prestutasunak Lakuaren, Moncloaren eta merkatuen babesa jaso du
Jaurlaritza "prest" dago Sidenorri Talgo erosten laguntzeko, bertan enplegua eta "errotzea" bermatzen badira. Espainiako Gobernuak ere prozesu horretan laguntzeko borondatea erakutsi du.
2024/10/15 - 13:52
Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidentea Talgoko bazkide industrial izatea aztertzen ari da
Aukera horrek Eusko Jaurlaritzaren babesa izango luke, eta enpresari bizkaitarrak Trilantic funts britainiarrak Talgon dituen akzioak erosiko lituzke. Hungariako Magyar Vagon taldeak Talgo erosteko ahaleginak porrot egin ostean, ezegonkortasuna da nagusi tren konpainian.
2024/10/11 - 21:53
Oxinortek zarata hurrengo asterako murriztea espero du, baina Lutxanako herritarrak ez dira fio
Enpresak bilera egin du bizilagunekin arratsaldean, Lutxana-Barakaldoko herritarrak abuztutik gogaitzen ari den zarata gutxitzeko zer egiten ari den azaltzeko.
2024/10/10 - 15:50
Mercedes Vitoriak irailera arte egindako salmentak % 9 eta % 12 artean jaitsi ziren, modeloen arabera
Alemaniako taldeak, denera, 299.900 furgoneta saldu zituen urtarriletik irailera bitartean (Gasteizko lantegitik ateratzen direnak tartean), iaz baino % 7 gutxiago, beraz; horietatik 91.100 uztailetik irailera bitartean saldu ziren, iazko epe berean baino % 12 gutxiago.
2024/10/07 - 22:14
Talgori dagokio jarduerari eutsi ahal izateko bazkide bat bilatzea, Pradalesen hitzetan
Eusko Jaurlaritzak operazioa erraztuko duela ziurtatu du lehendakariak, euren helburua "Talgok Araban erreferentziazko empresa izaten jarraitu" dezala baita.
2024/10/03 - 21:28
Bizkaiko zerga-berrikuspenak kenkariak izango ditu zero isurpeneko ibilgailuentzat eta birkarga-puntuentzat
Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun diputatuak adierazi du Aldundiak eta euskal erakundeek "autogobernu maila handiagoak" lortu nahi dituztela, trantsizio energetikorako esparru fiskala "ahalik eta askatasun handienarekin" diseinatzeko.
2024/09/26 - 20:51
Lutxanako bizilagunek Udalari eskatu diote bere osasuna babesteko betebeharra bete dezala
Lutxanako (Barakaldo) herritarrek irtenbide bat eskatu dute joan den abuztutik Oxinorteko kimika-instalazioan sortzen den etengabeko zaratarekin amaitzeko, osasunari kalte handia egiten hasi baitzaie. Udalari eta Oxinorteri euren betebeharrak betetzeko eskatu diete.
2024/09/24 - 14:32
EAEko ekonomia % 1,8 hazi da bigarren hiruhilekoan eta 18.000 lanpostu baino gehiago sortu dira
Dena dela, igoera ekonomiko hori Espainiako Estaturako aurreikusita dagoenaren azpitik (% 2,9) dago, baina Euroguneko ekonomiarako aurreikuspenaren gainetik (% 0,6). Arloka, zerbitzuek eta lehen sektoreek izan dute bilakaera onena; industrian, ordea, geldialdia sumatu da.
2024/09/16 - 19:20
Mikel Torres sailburuak "errealitate sozioekonomikoarekin bat datorren gutxieneko soldata" bultzatuko du
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Batzordean, Sailak legealdi honetan dituen helburuak aurkezteko.
2024/09/13 - 17:31
Oxinorteko "zarata jasanezina" Osasun Sailean salatzea aztertzen ari dira Barakaldoko auzo-elkarteak
Lutxanako bizilagunek elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, Oxinorte enpresaren sarreraren aurrean, "zarata handiari premiazko irtenbidea ematea" eta fabrika hirigunetik kanpo eramateko 2022ko akordioa betetzea eskatzeko.
2024/09/04 - 22:39
Oxinorte enpresa zarata konpontzen saiatzen ari da, eta hiru gauez gelditu egin dute
18:40an, Lutxana-Barakaldoko herritarrak gogaitzen dituen txistua gelditu da. Enpresak esan duenez, hurrengo hiru egunetan lanak geldituko dituzte arratsaldean eta gauean, “eragozpenak murrizteko”. Goizean berriro entzungo da zarata.