Iñigo Urkullu
2023/10/03 - 20:38
Ordena Publikoko Auzitegiak Euskadiko herritarren kontra zabaldutako sumarioak digitalizatuko ditu Gogorak
Gogora Institutuak jakinarazi duenez, lehen ikerketen arabera, 1963 eta 1977 bitartean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2.700 herritar baino gehiagoren aurkako sumarioak abiarazi zituen auzitegi horrek.
2023/10/02 - 12:28
Urkulluk dio EAJk "prestigioa" gal dezan "estrategia" bat dagoela EH Bildu "lehenesteko"
Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren esanetan, helburua da EAJk "euskal erakundeetan ez gobernatzea".
2023/10/01 - 19:17
Erabaki publikoetan aktiboki parte hartu nahi dutela aldarrikatu dute adinekoek Durangon
EuskoFederpen Euskal Pentsiodun eta Erretiratuen Lurralde Elkarteen Federazioak deituta, 1.300 pertsona baino gehiago bildu dira Durangon, Euskadiko adinekoen lehen topaketan parte hartzeko.
2023/09/29 - 13:43
Lehendakariak ''konfiantza osoa'' du Bildarratzengan eskola garraioaren auzian
Iñigo Urkullu lehendakariak gogorarazi duenez, berak eskatu zizkion argibideak Hezkuntza sailburuari. Argitu beharrekoak argitzen ari dela uste du Urkulluk, eta Bildarratzek datorren astean agerraldia duela nabarmendu.
2023/09/29 - 12:21
Hauteskunde orokorrak errepikatzea baino "okerragoa" litzateke egonkortasunik ez izatea, Urkulluren ustez
Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, "egonkortasuna behar da", baina horrek leialtasunean eta adostutako programa batean oinarritu behar du. Gainera, Feijooren inbestidurako "ikuskizun negargarria" deitoratu du eta EAJren boto-emaileak erakartzen saiatzea leporatu dio PPri.
2023/09/25 - 15:46
Urkullu: ''Botere Judizialak ez du Estatuaren lurralde-eraketa deszentralizatutik kanpo egon behar''
Urte judizialaren irekiera ekitaldian, lehendakariak defendatu du "Botere Judizialaren eta bere gobernuaren egokitzapen malgua bilatzea, Estatu konposatu batekin bat datorrena".
2023/09/25 - 15:26
Urkulluk uste du Botere Judiziala ezin dela Estatuaren lurralde-eraketa deszentralizatutik kanpo egon
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren blokeoaren aurrean lehendakariak beharrezkotzat jo ditu "elkar ulertzea, egonkortasuna eta adiskidetasuna". Euskadin, baina, hartutako konpromisoei erantzuteko urratsak ematen ari direla nabarmendu du.
2023/09/25 - 07:05
Astelehen honetan irekiko da urte judiziala EAEn, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia blokeatuta dagoela
BJKNk ia bost urte daramatza jardunean. Iaz, ikasturte hasierako ekitaldi horretan, Urkullu lehendakariak "sinestezintzat" jo zuen egoera, eta "alderdikeriak alde batera" uzteko eskatu zuen.
2023/09/24 - 15:41
Ortuzar: "Inork ez du EAJ dagoen tokitik mugituko"
EAJren presidenteak argi adierazi nahi izan du alderdiak ez duela inbestidurari begira norabidea aldatuko: "Gu prest gaude, baina besteek ere egin beharko dute eurena". Lehendakariak salatu du batzuk "ezinegona" zabaldu nahi dutela grebekin.
2023/09/24 - 15:09
Urkullu: ''Gure bila datoz, gure zain egon dira eta badatoz''
Horren aurrean, "taldearen indarra" azpimarratu du lehendakariak, Alderdi Egunaren harira egindako hitzaldian. Bestalde, gizartean "egonezin artifizial bat" sortu izana ere kritikatu du.
2023/09/22 - 13:51
Lehendakaria: ''Hilketa bat argitzen duen informazio oro albiste ona da''
Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean erantzun dio Voxek Jordi Evoleren ("No me llame Ternera") dokumentalari buruz egindako galderari, eta hilketen "lehen erantzukizuna hiltzailearena" dela azpimarratu du.
2023/09/22 - 12:35
Lehendakariak dio baliabide publikoak ez direla ''hondorik gabeko zakua''
Iñigo Urkulluk gaur Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran adierazi duenez, bere Gobernuak ez du onartuko "gure faktura datozen belaunaldiek ordaindu dezaten".
2023/09/21 - 13:44
Covid-19aren ondorioz EAEn hil diren 8.800 pertsonak gogoratu ditu Urkullu lehendakariak Gasteizen
Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan da, laugarren urtez jarraian, covid-19aren biktimen omenez euskal erakundeek Gasteizko Sempervirens parkean egin duten ekitaldian.
2023/09/20 - 18:18
Urkulluk ''kutsu politikoa'' ikusten dio katalana lehenesteari, eta erabakia ez zaio ''batere'' gustatu
Lehendakariak Estatuko hizkuntza ofizial guztientzat "defentsa berdina" eskatu du. Urkullu haserre agertu da Jose Manuel Albares Atzerri ministroak katalana lehenetsi duelako EBren aurrean.
2023/09/18 - 13:52
Urkulluk Euskadik berriztagarrien alde egindako ''apustu irmoa'' azpimarratu du: ''Ez dugu B planetarik''
Lehendakariak esan du "inori ez zaiola gustatzen" azpiegitura horiek etxetik gertu egotea, eta "guztion onura" interes partikularraren gainetik jartzearen alde egin du. Iñigo Urkulluk Bermeon egin ditu adierazpenok, Saitecek sortutako itsas haize-sorgailu flotatzailearen prototipoaren aurkezpenean.
2023/09/17 - 15:25
Urkullurekin elkarlanean aritzeko prest dago EH Bildu, "arazo nazionala" konponduko duen akordioa lortzeko
Nerea Kortajarenak, talde subiranistak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, Diputatuen Kongresura eraman daitekeen planteamenduari indar handiagoa emango dion herri akordio "zabal" baten alde egin du.
2023/09/14 - 16:37
Lehendakariak konpromisoa hartu du hurrengo sei hilabeteetan Osakidetzako itxaronaldiak murrizteko
Osasun profesionalen defizita eta itxaron-zerrenda luzeak daudela aitortu du, eta, horretarako, 1.200 milioiko inbertsioa iragarri du zortzi urtean. Gainera, esan du Aldebiko Batzordea aktibatu, Estatuaren lurralde-ereduari buruzko eztabaida bultzatu eta beste lau transferentzia eskatuko dituela.
2023/09/14 - 13:28
Iñigo Urkullu: ''Zergatik egon daiteke nazio bakarra estatu batean?''
"Ikuspegi baztertzailea da hau", azpimarratu du lehendakariak. Gaineratu duenez, nahikoa litzateke nazio bat dagoela onartzea "hizkuntza, kultura edo historiaz gain, autogobernu sistema berezi eta aitortuei jarraikiz, beren burua horrela ulertzen duten gehiengoak dauden lekuetan".
2023/09/14 - 13:07
Eusko Jaurlaritzak 90 milioi euro bideratuko ditu alokairu sozialeko programetara
Lehendakariak esan duenez, datozen hiru urteetarako helburua Euskadiko etxebizitza guztien % 10 kudeatzea da: 88.500 etxebizitza babestutik gora izatea, eta % 40 alokairuan.
2023/09/14 - 13:06
''Indibidualismoaren aurrean, komunitatearen onura bilatzen duten politikak defendatuko ditu Jaurlaritzak''
"Gure erantzukizuna eta konpromisoa da euskal gizarte osoaren ongizatea bermatzea. Beti egia esanez", adierazi du Urkullu lehendakariak bere hitzaldiaren amaieran.