Ipar Korea
2025/04/03 - 21:26
Hauek dira Trumpen muga-zergetatik libratu diren produktuak eta estatuak
Kobrea, urrea, produktu farmazeutikoak, erdieroaleak, zura eta AEBetan "eskuragarri ez dauden" energiak eta mineralak muga-zergetatik kanpo geratu dira. Errusiak, Kubak, Ipar Koreak eta Bielorrusiak ez dituzte muga-zergak jasango, dagoeneko zigor ekonomiko gogorrak pairatzen dituztelako.
2025/01/01 - 10:30
Horrela egin diote ongietorria 2025ari munduko hainbat herrialdetan
Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Grezia, AEB, Siria, Arabiar Emirerri Batuak, Ipar Korea edo Brasil. Planetako hainbat herrialdetan 2024ari agur esan eta 2025ean nola sartu diren ikusteko ibilaldia egin dugu. Hemen irudirik onenak.
2024/12/04 - 10:21
Hego Koreako oposizioak presidentea kargutik kentzeko mozioa aurkeztu du, gerra-legea erretiratu duen arren
Yoon Suk Yeol presidentearen alderdiak gutxiengoan agintzen du, eta, hortaz, oso litekeena da bere aurkako mozioak aurrera egitea, eta kargua utzi behar izatea.
2024/12/03 - 21:58
Hego Koreako presidenteak Asanblada Nazionalaren erabakia onartu eta gerra-legea bertan behera utzi du
"Gerra-legearekin zabaldutako tropak erretiratu dira", azaldu du Yoon Suk Yeolek Yongsan barrutiko egoitzan, Seulen.
2024/12/03 - 20:59
Hego Koreako presidenteak oposizioari Piongiangen alde egitea leporatu dio eta lege martziala deklaratu du
Park An Soo Armadako Estatu Nagusiaren buruak jakinarazi duenez, Parlamentuko eta alderdietako jarduera guztiak debekatuta daude, baita protestak eta manifestazioak ere, eta komunikabideak agintarien zaintzapean egongo dira.
2024/12/03 - 18:08
Hego Koreako presidenteak gerra-legea ezarri du, baina Parlamentuak salbuespen neurria baliogabetu egin du
Yoon Suk-yeolek gerra-legea ezarri du, eta oposizio politikoari "Ipar Korearen aldekoa" izatea egotzi dio. Hala ere, Asanblada Nazionalak neurria bertan behera utzi du ezohiko osoko bilkuran; eta horrek, Konstituzioaren arabera, gerra-legea atzera botatzera behartzen du presidentea.
2024/10/15 - 19:55
Tentsioa areagotu da Koreako mugan, Iparraldeak bere errepide batzuk suntsitu ondoren
Ipar Korea eta Hego Korea errepidez eta trenez lotzeko proiektu bat dago, baina konexioak ez dira martxan jarri. Aurreko astean muga indartuko zuela iragarri zuen Iparraldeak. Hegoaldeak mugako bere aldera tiroak jaurtiz erantzun du.
2024/09/13 - 23:24
Ipar Koreak bere uranio zentrifugagailuak erakutsi ditu lehen aldiz
Ipar Koreako hedabideek uranioa aberasteko instalazioak erakutsi dituzte lehen aldiz, Kim Jong-unek Arma Nuklearrak Ikertzeko Institutu Nazionalera egindako bisita baten berri eman duenean. Bertan, herrialdeko armategi atomikoa handitzeko zentrifugagailu gehiago eraikitzeko eskatu du buruzagiak.
2024/06/19 - 12:48
Putinek eta Kim Jong-Unek lankidetza estrategikorako akordioa sinatu dute
Bi agintariek Piongiang egin duten goi-bileran, Errusiako presidenteak eskerrak eman dizkio Ipar Koreako lider gorenari Ukrainako inbasioaren harira emandako babesagatik.
2024/06/19 - 11:01
Putin Piongiangera iritsi da, ia mende laurdenean Ipar Koreara egin duen lehen bisitan
Vladimir Putin Errusiako presidenteari Kim Jong-unek egin dio harrera aireportuan. Bi egun iraungo duen bisitan azken urteetan gehiagora joan den harremana sendotzea da helburua.
2024/06/19 - 09:41
Albiste izango dira: EAJ-PSE akordioaren sinadura, Arrasateko osasun-zentro berria eta Putin- Jong-un bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/18 - 22:43
Putin eta Kim Jong-un Ipar Korean bildu dira, 24 urtean lehen aldiz
Aurreikusita dago bi agintariek segurtasunari, ekonomiari, energiari eta garraioari lotutako gaiak jorratzea. Baliteke aldebiko harremanen inguruko itun berri bat sinatzea arlo militarrean eta komertzialean.
2024/03/18 - 11:03
Ipar Koreak irismen laburreko zenbait misil balistiko jaurti ditu Japoniako itsasora
Hego Koreak eta AEBk egin dituzten maniobren amaieran, eta Antony Blinken AEBetako Estatu Departamentuko idazkaria Seulera iristearekin batera egin du operazioa Pyongyangek.
2024/01/19 - 13:21
Tsunami erradiaktiboak sor ditzakeen itsaspeko dronea probatu du berriro Ipar Koreak
Horrela erantzun die Ipar Koreak Estatu Batuek, Japoniak eta Hego Koreak elkarrekin egin dituzten ariketa militarrei.
2024/01/05 - 20:04
Giroa gaiztotu da Ipar eta Hego Korearen artean hainbat suziri jaurti eta bi uharte hustu ondoren
Ipar Koreak suziriak jaurti dituela onartu, baina "uharteetan zeharkako eraginik ez" dutela izan ziurtatu dute. Hego Koreak benetako suarekin maniobra militarrak eginez erantzun du.
2023/09/13 - 12:41
Putinek iradoki du Errusiak sateliteak hobetzen lagun diezaiokeela Ipar Koreari
"Horregatik etorri gara hona. Ipar Koreako buruak interes handia du koheteen teknologian, espazioan aurrera egiteko ahaleginean dabiltza", azaldu du Putinek Errusiak lan horretan Pyongyangi eskua luzatuko dion ala ez galdetuta.
2023/09/13 - 12:29
Putinek Kim Jong-un hartu du Vostochniko kosmodromoan bere bigarren gailurrerako
Vladimir Putin Errusiako presidenteak Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagia hartu du Vostochniko kosmodromoan, Siberiako Amur eskualdean. 2019tik egiten duten bigarren goi-bileraren agendan armak eta teknologia militarra hornitzeko akordio bat dago.
2023/08/15 - 21:03
Koreako penintsula gerra nuklear baten atarian jartzea leporatu dio Ipar Koreak AEBri
Ipar Koreako Defentsa ministroaren arabera, gaur-gaurkoz "ezinezkoa" da gatazka elkarrizketaren edo negoziazioen bidez konpontzea.
2022/11/27 - 10:26
Bere alabarekin eta Ipar Koreako arma-programaren goi-karguekin azaldu da berriro Kim Jong-un
KCNA Ipar Koreako albiste-agentziak igande honetan argitaratu dituen argazkietan, Kim ikus daiteke, bere alaba ondoan duela. "Hwasong-17 misilaren jaurtiketa arrakastatsuan lagundu zuten" zientzialariak eta militarrak ere ageri dira irudi horietan.
2022/11/02 - 12:21
Ipar Koreak jaurtitako misil bat erori da lehen aldiz Hego Koreako uretan
Hego Koreako Armadak aurreratu du "erabakitasunez" erantzungo diola Ipar Koreari. Azken jaurtiketek lehendik zegoen tentsioa areagotu dute.