TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EAJ-PSE akordioaren sinadura, Arrasateko osasun-zentro berria eta Putin- Jong-un bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EAJren eta PSE-EEren arteko bilera. Artxiboko argazkia: EITB Media
EAJren eta PSE-EEren arteko bilera. Artxiboko argazkia: EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EAJ-PSE akordioaren sinadura: EAJk eta PSE-EEk gaur goizean, 11:00etan, izenpetuko dute Eusko Jaurlaritza berria osatzeko akordio programatikoa, atzo arratsaldean akordioari azken ukituak eman ondoren. Aurreko bi legealdietan bezala, Eusko Legebiltzarreko bigarren solairuan dagoen mahai bereziaren gainean sinatuko dute. Imanol Pradales lehendakarigai jeltzalearekin batera, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia izango dira mahaiaren bueltan. 

- Arrasateko osasun-zentro berria: Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak Arrasateko Debagoieneko Ospitalearen eraikin berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian parte hartuko du eta gaurkoa izango da, hain zuzen ere, lehendakari gisa egingo duen azken ekitaldia.

- Putin - Kim Jong-un bilera: Vladimir Putin Errusiako buruzagiak eta Kim Jong-un Ipar Koreako agintariak bilera egingo dute Ipar Korean, azken 24 urteetan lehen aldiz, arlo militarrean eta komertzialean akordioak ixteko asmoz. Estatu bisita honek kezka sortu du Hego Korean eta Mendebaldean, eta baliteke aldebiko harremanen inguruko itun berri bat sinatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X