Iparralde
2025/03/21 - 16:47
Bueltan dator negua
Larunbatean, goizean goiz, haize-bolada zakarrak izango dira oraindik ere, baina eguraldi haizetsuak euriari, hotzari eta elurrari emango dio bide egunak aurrera egin ahala.
2025/03/21 - 09:57
Infiernos, Vignemale, Aneto eta Perdido, Pirinioetako azken glaziarrak
EITBren Primeran plataformak "Glaziarrak agurtzen" dokumental sorta estreinatuko du ostiral honetan, Glaziarren Munduko Egunarekin bat eginez; izan ere, adituen aurreikuspenen arabera, 2050. urterako ez da glaziarrik geratuko Pirinioetan, eta horretaz ohartaratzea helburu du saioak.
2025/03/20 - 17:39
AskHezi, euskarazko diktaketa-sistema berria dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako
Duela hiru urte abiatutako proiektuaren sustatzaileak pozik agertu dira lortutako emaitzarekin, baina ohartarazi dute tresna erabiltzaileengana iristeko azken urratsa falta dela, teknologia horrek "ordenagailu ahaltsuak" behar izaten dituelako.
2025/03/20 - 15:00
''Euskal flota mantendu nahi izanez gero, gazteei ekonomikoki lagundu behar zaie''
Arrantza-jarduera erdira murriztu da 20 urtean. Beherakada horren atzean sektorearen gogortasuna dago, baina baita errentagarritasun falta ere; izan ere, lonjako prezioak apenas mugitu dira azken 20 urteotan. Hori guztia dela eta, sektorearen erreleboa zaila izaten ari da.
2025/03/18 - 17:00
EH Bilduk III. Konferentzia Munizipalista egingo du larunbatean, Azpeitian
Egun berean, EH Baik ere bere konferentzia egingo du, Angelun. Ezker independentistako udal hautetsiek, besteak beste, etxebizitzaren arazoan oinarrituko dituzte larunbateko eztabaidak.
2025/03/13 - 09:47
Ilargi-eklipsea: Noiz eta non ikusi odol-ilargia eta argazki onak egiteko gomendioak
Ilargiak kolore gorria hartuko du martxoaren 13tik 14rako gauean, eta Euskal Herrian partzialki ikusteko aukera izango da.
2025/03/13 - 06:00
''Ez da aurreikusten Euskal Herrian arrautzen gabeziarik ezta prezio-igoerarik ere''
Gero eta zailagoa eta garestiagoa da AEBko saltokietan arrautzak topatzea. Izan ere, azken asteetako hegazti gripearen agerraldiak gogor jo du herrialdea. Bada, arrautza-dozenaren prezioa igo da: 15 dolarrean dago. Endika Alabortek krisi horrek Euskal Herrian eraginik izango ote duen azaldu du.
2025/03/12 - 14:51
Bidarten Poliziak tiroz hildako gizona militar ohia zen
Poliziaren jarduna zuzena izan zela defendatu du Baionako prokuradoreak, erasotzaileak erabilitako pistola gezurrezkoa izan arren.
2025/03/12 - 11:09
Gizon batek dendari bat bahitu du Bidarten, eta Poliziak tiroz hil du erasotzailea
Erasoa astearte iluntzean gertatu da Bidarteko Erretegia gazta-dendan. Itxuraz, pailazo maskara bat jantzita sartu da, eta sablea eta errebolberra eskuetan zituela mehatxu egin dio emakumeari.
2025/03/10 - 21:45
1,4 tona kalamu-polen atzeman dituzte Biriatuko mugan, kamioi batean ezkutatuta
Joan den igandean konfiskatu zuten, A-63 errepideko ordainlekuan, trafiko-kontrol batean, 21:00ak aldera, eta kamioilaria atxilotu zuten. Uste da atzemandako kopuruak 14 milioi euroko balioa duela merkatuan.
2025/03/09 - 11:30
Giro lasaia eta epela astea hasteko, goibelago asteartetik aurrera
Larunbateko haize-bolada gogorren ondoren, igandea bareagoa izango da eta ostarteak nagusituko dira, astelehenean bezalaxe.
2025/03/08 - 20:41
Euskal Herriko milaka emakumeren ahotsak ozen, beste behin, Emakumeen Nazioarteko Eguneko mobilizazioetan
Milaka emakume kalera atera dira "indarkeriarik gabeko bizitza askeak izateko eskubidea" aldarrikatzera. Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta Itaiak nork bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak aurten ere.
2025/03/07 - 10:53
Goibel eta haizetsu dator larunbata, eta atsegin igandea
Udaberri garaiko tenperaturak espero dira astebururako, baina giro ezegonkorra nagusituko da larunbatean, haizea eta euri arina tarteko. Igandean, ostarteak izango dira, eta hego-haizeak ez du aurreko egunetan bezain zakar joko.
2025/03/07 - 08:49
Albiste izango dira: Martxoaren 8aren bezpera, 150 urte Maurice Ravel jaio zenetik eta datuen lapurreta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/07 - 06:00
Maurice Ravel, iragana eta bere garaia uztartu zituen musikagile lapurtarra
Haren jaiotzaren 150. urteurrenean, denon gogora ekarri nahi izan du Ziburuko (Lapurdi) musikaria EITBk. XX. mendeko musikagilerik esanguratsuenetakotzat dute gaur egun. Haren estiloa inpresionismoarekin lotzen dute, eta orkestrazioan zuen gaitasuna azpimarratzen dute adituek.
2025/03/06 - 19:57
Otsoak gutxienez artaldeen aurkako bi eraso egin ditu Ipar Euskal Herrian
Prefeturak eta Bioaniztasun Bulegoak erasoak baieztatu dituzte. Bi ardi eta arkume bat hilda agertu dira Bardozen (Lapurdi). Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) Prefeturari otsoari tiro egiteko baimena eskatu dio dagoeneko.
2025/03/03 - 08:08
Laino eta euri, aste honetan
Tenperaturak apur bat gora egingo du, asteburuko hotzaren ostean.
2025/03/01 - 12:41
Abisu horia tenperatura hotzengatik igande honetan Araban
Horrez gain, elur-kota 800 metro inguruan kokatuko da goizean, eta 1.000 metrora igoko da arratsaldean. 05:00etatik 07:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, itsasaldeko arriskua egongo da.
2025/02/27 - 20:35
Nafarroako Gobernuak baieztatu du otso bat Lapurdin dabilela
Pirinio Atlantikoetako Prefekturak ere baieztatu du animalia espezie horretakoa dela.
2025/02/26 - 22:25
Hileta-elizkizunetan musika erabiltzeagatik ordaindu beharko da Ipar Euskal Herrian
Frantziako Justiziak arrazoia eman dio egile eskubideak kudeatzen dituen Estatuko erakundeari. Ondorioz, 1 eta 5 euro artean ordaindu beharko dira, abesti kopuruaren arabera.