Eguraldi nahasia nagusituko da datorren astean
Datorren asteko eguraldia nahasia eta bustia izango da, eta ipar-mendebaldeko haizearekin batera, tenperaturak jaitsi egingo dira, 10 ºC-tik behera kasu askotan.
Gaur, igandea, euri kontuekin jarraituko dugu, batez ere arratsaldean. Hodei geruza trinkotu egingo da eta zaparradak egingo ditu; zenbait tokitan trumoitsuak izatea ezin dugu baztertu, baina aurreko egunekoak baina ahulagoak izango dira. Tenperaturak berdin jarraituko du edo apur bat beherago geratuko da agian. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean, eta iparraldekoa edo ipar-mendebaldekoa egunaren bigarren zatian.
Astelehenean, goiza eguzkitsu egongo da eta giro nahasia izango dugu arratsaldean. Goizean goiz, behe-lainoa sortuko da ohiko ibarretan, baina eguzkiak berehala xurgatuko du eta giro dotorea eta eguzkitsua izango dugu goizean. Arratsaldean ,hodeiak ugarituko dira eta baliteke han-hemenka zaparrada bakanen bat egitea, bereziki arratsalde-gau partean. Tenperaturan ez dugu aldaketa handirik espero, baina baliteke barnealdean apur bat igotzea. Goizean, haizea hego-mendebaldetik sartuko da, eta iparraldera egingo du arratsaldean.
Asteartean, giro nahasia izango dugu eta zaparradak eta trumoi-ekaitzak bota ditzake, bereziki egunaren bigarren zatian. Aurreko egunetan bezala, goiza lasai samarra izango da eta arratsaldean, berriz, ezegonkortasuna handitu egingo da. Hodeitza aldakorra izango dugu, baina arratsaldean trinkotu egingo da eta zaparrada trumoitsuak botako ditu, bereziki barnealdean eta mendi inguruetan. Haizea ipar-ekialdetik finkatuko da goizean.
Asteazkenean, ildo beretik jarraituko du eguraldiak, baina euria egitearekin batera freskatu egingo du, ipar-mendebaldeko haizeak gogorrago joko du eta.
Ostegunean, tenperaturak ildo beretik jarraituko du, atertzera egingo du, eta asteburua gerturatu ahala, eguraldiak hobera egingo du, Euskalmeten iragarpenaren arabera.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.