Iruñea
2025/06/04 - 14:07
Dozenaka lagunek bikote baten etxegabetzea geldiarazi dute Iruñeko Alde Zaharrean
7:30etik aurrera elkarretaratzea egin dute San Lorentzo kaleko 17. atariaren aurrean, Polizia Nazionalak bikotea etxetik botatzea galarazteko. Ia hiru ordu geroago, eta istilurik izan gabe, Poliziak alde egin du.
2025/06/04 - 11:23
Dozenaka lagun elkartu dira Iruñeko Alde Zaharrean, etxegabetze bat geldiarazteko
Hainbat lagun elkartu dira goizean Iruñeko San Lorentzo kalean etxegabetzea gelditzeko. Polizia Nazionalaren lau furgoneta bertaratu dira.
2025/06/04 - 10:43
Hil egin da maiatzean Badostaingo errepidean harrapatutako 59 urteko gizona
Ezbeharra maiatzaren 28an jazo zen, 20:39 aldera, gizona Iruñeko oinezkoen pasabide bat zeharkatzen ari zela.
2025/06/04 - 09:49
Albiste izango dira: Pleno monografikoa, sexu esplotazioaren aurkako operazioa eta Euskadi - Espainia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/03 - 23:20
19 pertsona atxilotu eta 34 emakume askatu dituzte sexu-esplotazio sare bat desegiteko operazioan
Atxiloketak hainbat herri eta hiritan egin dituzte. Euskal Herrian Gasteizen, Bilbon, Basaurin, Zornotzan, Irunen, Iruñean izan dira. Horrez gainera, Santander, Logroño, Zaragoza eta Gironako Figeresera ere zabaldu da operazioa.
2025/06/03 - 21:38
Ertzaintzak emakumeak esplotatzen zituen sare bateko ustezko kide bat atxilotuta eraman duen unea
Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak operazioa abiatu dute, elkarlanean, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Logroñon (Errioxa), Santanderren (Kantabria) eta Bartzelonan (Katalunia) emakumeak sexualki esplotatzen zituen sare bat desegiteko. 19 pertsona atxilotu, eta 34 emakume askatu dituzte.
2025/06/03 - 20:28
Hasi dituzte Unibertsitatera sartzeko probak Hego Euskal Herrian
Deialdia LOMLOEk bultzatutako gaitasunetan oinarritutako proben eredu berriarekin egingo den lehena da. Ekainaren 5a bitartean egingo dira azterketak. Aldaketa metodologikoak dakartza probak, eta, memorizazioaren ordez, analisia eta aplikazio praktikoa lehenetsiko dira. 17.000 ikasle daude deituta.
2025/06/02 - 13:07
Sanferminetako entzierroetako hesia muntatzen hasi dira Iruñean
Garesko Aldaz Anaiak aroztegiko langileak goizeko lehen orduan hasi dira sanferminetako entzierroetarako hesia muntatzen. Datozen asteetan 800 zutoin eta 2700 ohol inguru jarriko dituzte ibilbidean zehar.
2025/06/01 - 12:21
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote gizon bati Iruñean, neska bati sexu-erasoa egitea egotzita
Iturrama eta Ermitagaña auzoen artean dagoen etxabe batean lagunekin lo egiten ari zen 14 urteko neska bati sexu-erasoa egin izana leporatu diote. Fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia ezarri diote, ihes egiteko arriskua dagoelako.
2025/06/01 - 00:48
Caritasen tonbola solidarioaren aurtengo edizioa abiatu dute Iruñeko Sarasate pasealekuan
Larunbat honetan inauguratu da Caritasen tonbola solidarioa Iruñean, iruindarrentzat oso hitzordu esanguratsua dena, sanferminak hasteko hilabete bakarrik falta dela gogorarazten dielako. Iaz bildutako diruari esker, zaurgarritasun egoeran zeuden 10.800 pertsonari lagundu zien elkarteak Nafarroan.
2025/05/30 - 19:44
Iruñea eta Burlata lotzen dituen Belosoko bidegorria zabaldu dute
Aurreikuspenen arabera, urtean 50.000 lagunek baino gehiagok erabiliko dute. 14 hilabeteko lanen ondoren, herritarrek espaloi zabala eta 1.190 metroko bidegorri berria dute erabilgarri, Belosoko aldapako biribilgunea eta Nafarroa Behereko etorbidea lotzen dituena.
2025/05/30 - 10:10
Gau tropikala Euskal Herrian
Bart 20 gradutik gora ibili dira termometroak: urteko gaurik beroena izan da.
2025/05/29 - 10:59
Hauek dira San Fermin jaietako txupinazoa botatzeko bost hautagaiak
Sanferminetako mahaiak bost hautagaitza aukeratu ditu: AFAN Alzheimerra eta bestelako dementziak dituzten pertsonen eta haien senideen Nafarroako elkartea, Iruñeko Gaiteroen Elkartea, Alberto Gurrea Sanz jota kantaria, Juan Jose Martinena historialaria eta Yala Nafarroa Palestinarekin elkartea.
2025/05/27 - 10:12
50 urteko mendizale iruindar bat hil da Huescako Pirinioetan
Culfredas mendian topatu dute hilda erreskate taldeko kideek. Lehen ikerketen arabera, erorikoa izan zuen eta 300 metrotik behera amildu zen.
2025/05/26 - 12:24
Gerra Zibilean hildakoen gorpuzkiak jasoko dituen panteoia inauguratu dute Iruñeko hilerrian
Gerra Zibilean hildako hainbat biktimei omenaldia egin diete bertan. Errekuperatutako gorpuzkiak eraman dituzte eta propio eraikitako panteoi batean egongo dira aurrerantzean. Gaurko urratsa Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak 2013an hartutako konpromisoaren parte da.
2025/05/23 - 18:57
Israelekin merkataritza-harremanak haustea aztertzen ari da Nafarroako Gobernua
Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak Israelgo selekzioak 18 urtez azpiko Emakumezkoen Europako Softbol Txapelketan parte hartzea arbuiatu ostean, Maria Chivitek iragarri du Tel Avivekin merkataritza-harremanak aztertzeko agindu diola Exekutiboari.
2025/05/20 - 13:51
"Hogar Pamplonica", San Fermin 2025 jaiak iragarriko dituen kartela
Sandra Nadal Vital artista iruindarraren lana da aurtengo sanferminak iragarriko dituena. Artistak "egunerokotasuna" islatu nahi izan zuela azpimarratu du eta "betikoari buelta bat eman behar" zitzaiola goraipatu du.
2025/05/19 - 13:14
Nafarroako Gobernuak 21 udalerri izendatu ditu etxebizitza eremu tentsionatu
Ofizialki izendatutako udalerriek Nafarroako biztanleriaren ia % 70 hartzen dute.
2025/05/19 - 10:32
Coviteko kideak Sareren kontzentrazio batean sartu dira Iruñean
Coviteko kideak Sarek antolatutako martxa batean sartu dira Iruñean, eta adierazi dute presoak ez direla "preso politikoak", "preso hiltzaileak" baizik, eta ez dutela onartuko preso politikotzat jotzen dituztenen "bake eta bizikidetza leziorik".
2025/05/17 - 18:48
Israelgo estatua desegiteko eskatu dute milaka lagunek Iruñean Palestinarekin Elkatasuna plataformak deituta
Milaka lagun atera dira kalera Israelen desegitea eta palestinar herriaren erabateko askatasuna aldarrikatzera. "Israelen proiektu sionista Euskal Herritik finantzatu eta justifikatzen" duten enpresa eta erakundeei harreman oro eteteko eskatu diete.