ETXEGABETZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dozenaka lagun elkartu dira Iruñeko Alde Zaharrean, etxegabetze bat geldiarazteko

Hainbat lagun elkartu dira goizean Iruñeko San Lorentzo kalean etxegabetzea gelditzeko. Polizia Nazionalaren lau furgoneta bertaratu dira.

Iruñeko Alde Zaharreko San Lorentzo kalean bizi den Ana Belen eta bikotekidearen etxegabetzea gaur goizeko 9:00etan zegoen programatuta. Emakumeak minbizia du, eta etxejabeak ez zion kontratua luzatu nahi izan. Iruñeko Udalak aldi baterako moratoria ezarri zuen, baina gaur amaitu zaio epea.

Kontseilu Sozialistak deituta, eta etxegabetzea geldiarazteko, 200 lagun inguru elkartu dira goizean Iruñeko San Lorentzo kalean. Eraikin osoa etxejabe handi batena da, eta Polizia Nazionalaren lau furgoneta bertaratu dira. Mobilizazioaren helburua Ana Belen eta bikotekidearen egoera salatzea eta etxegabetzea geldiaraztea da.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X