Hauek dira San Fermin jaietako txupinazoa botatzeko bost hautagaiak
AFAN Alzheimerra eta bestelako dementziak dituzten pertsonen eta haien senideen Nafarroako elkartea, Iruñeko Gaiteroen Elkartea, Alberto Gurrea Sanz jota kantaria, Juan Jose Martinena historialaria eta Yala Nafarroa Palestinarekin elkartea dira 2025eko sanferminetako txupinazoa jaurtitzeko hautagai ofizialak.
Sanferminetako mahaiak asteazken honetan egin duen bileran aukeratu ditu bost hautagaiak.
Ekainaren 2tik 13ra arte egongo da zabalik botoa emateko epea. Iruñean erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek izango dute bozketan parte hartzeko aukera. Ohi bezala, hiru modu egongo dira horretarako: aurrez aurre Civivox bulegoetan egongo diren hautestontzietan, 010 Herritarren Arretarako Telefonoan (948 420 100) eta Iruñeko Udalaren webgunean.
Berritasun gisa, Udaletxe plazatik sanferminetako entzierro bat ikusteko 40 sarrera bikoitz eskuratzeko zozketan parte hartuko dute botoa ematean harremanetarako kontaktua uzten dutenek.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda