Iruñeko Alde Zaharra
2020/02/22 - 16:32
14 urteko adingabe bat zauritu da Espainiako Poliziaren operazio batean, Iruñean
Alde Zaharreko Jai Batzordeak salatu duenez, Espainiako Poliziak ibilgailuekin "14 urteko gaztea harrapatu zuen". Poliziaren hitzetan, ordea, "adingabeak korrika egin eta erorikoa izan zuen".
2020/01/23 - 21:44
Iruñeko Udala hiri guztia zona urdin bihurtzea aztertzen ari da
Aparkatze denbora mugatzeaz gain, radar kabina berriak erosteko asmoa ere badu Udalak.
2020/01/13 - 12:28
Gizon bat atxilotu dute Iruñean bikotekidea kolpatzeagatik
Erasoa asteburuan jazo da, taberna bateko terraza batean, pertsona ugariren aurrean.
2019/11/29 - 13:55
San Saturnino eguna, Iruñean
Hiriko zaindaria den San Saturnino egunean, Gabonetako argiak piztea eta La Pamplonesa bandaren kontzertua tradizio bihurtu dira.
2019/11/29 - 13:36
San Saturnino eguna giro onean ospatzen ari dira Iruñean
Iruñean San Saturnino eguna ospatzen ari dira Erraldoi eta Buruhandien irteerarekin eta hiriko patroiaren omenezko prozesioarekin.
2019/10/23 - 12:04
Maravillas gaztetxea okupatzea leporatuta ikertutako 22 lagunak absolbitu dituzte
Iruñeko 4 zenbakiko epaitegiko titularraren aburuz, akusazioek ez dute frogarik aurkeztu auzipetutakoak eraikinean egon ohi zirela egiaztatzeko.
2019/10/17 - 12:17
Maravillas Gaztetxearen okupazioaren aurkako epaiketa hasi da Iruñean
Nafarroako Auzitegian 22 gazte epaitzen hasi dira gaur Maravillas Gaztetxearen okupazioagatik. Nafarroako Gobernuak 1.500 eta 1.800 euro arteko isunak eskatuko ditu bakoitzarentzat.
2019/06/10 - 11:55
Jarauta kaleko etxebizitza bat jendez husteko eskatu du EH Bilduk
Asteburuan ostalari batek jasandako erasoaren ostean, Udalak duela hilabete batzuk eraikina hutsarazteko egindako eskaera gauzatzeko galdegin du koalizioak epaitegian.
2019/06/09 - 15:44
Jarautako ostalari baten aurkako erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean
Taberna itxi ostean, lagun talde batek sarrerako atea behera bota eta ostalaria jipoitu zuen. Zauri nabarmenak egin zizkioten aurpegian.
2019/06/09 - 15:11
Usoak uxatzeko Iruña eta Falco belatzak hazi dituzte Iruñeko katedralean
Izan ere, belatzak usoen berezko harrapariak dira.
2019/04/01 - 12:34
Drogaren aurkako sarekada egin du Udaltzaingoak Iruñeko Alde Zaharreko lokal batean
Operazioaren ondorioz, estupefazienteak atzemateagatik zortzi akta egin eta lurretik berrogei substantzia jaso dituzte, eta lagun bat atxilotu dute, Iruñeko epaitegi baten agindua betez.
2019/01/20 - 12:20
Elkarretaratzea gaztetxe parean, Foruzaingoaren esku-hartzeagatik protestatzeko
07:30ak aldera Foruzaingoa Maravillas gaztetxera sartu da, hura husteko asmoz, baina hutsik zegoen. Karga polizialak izan dira, eta gutxienez lagun bat atxilotu dute.
2019/01/19 - 22:04
Maravillas gaztetxea okupatu dute berriro, Iruñean
Nafarroako hiriburuko Rozalejoko Markesaren Jauregian sartu da pertsona talde bat. "Herriarena da berriz ere, gure eskuetan dago berriz ere", esan dute adierazpen batean.
2019/01/08 - 14:33
Maravillas gaztetxeko arriskuak 'larriagoak' direla uste dute teknikariek
Arratsaldean, zenbait gazte eraikinean sartzen saiatu dira, bere abokatuaren laguntzarekin, baina poliziek ez diete utzi. Foru Gobernuak ukatu arren, gaztetxea husteko operazioa dela salatu dute.
2019/01/08 - 13:38
Ana Ollo: 'Polizia sartu denean ez zegoen inor barruan'
Ana Ollo sailburuak ukatu egin du Maravillas gaztetxea hustu dutenik, ez baitzegoen inor barruan Foruzaingoa barrura sartu denean.
2019/01/08 - 13:31
Maravillas gaztetxearen hustea ukatu du Ana Ollok
Nafarroako Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak kazetarien aurrean azaldu duenez, ez zegoen inor Polizia Rozalejo eraikinean sartu denean.
2019/01/08 - 10:25
Foruzaingoa Maravillas gaztetxean sartu da inspekzio teknikoa egitera
Gaztetxeko kideek salatu dute inspekzioa egitea eraikina hustutzeko aitzakia dela eta protesta egiten ari dira Alde Zaharrean.
2019/01/08 - 08:33
Foruzaingoa Maravillas gaztetxean sartu da
Gaztetxeak salatu duenez, eraikina husteko helburuarekin sartu dira. Foruzaingoaren esanetan, ordea, Iruñeko epaitegiaren aginduz sartu dira, teknikariek eraikinaren egoera ikuskatu dezaten.
2019/01/04 - 20:36
Maravillas Gaztetxea: 'Gune hau auzokide guztiena da, baina ez Poliziarena'
Gaztetxeko arduradunek Nafarroako Gobernuaren jarrera salatu dute, teknikariekin batera Foruzaingoa eraikinean sartzeko baimen judiziala eskatu duelako.
2018/10/16 - 11:38
Sei zauritu, horietako bi larri, Iruñean izandako sute batean
Sei zaurituetako bik (50 urteko emakumea eta 47 urteko gizona) erredurak dituzte eta larri daude Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Emakumea Gurutzetako erredura handien unitatera lekualdatu dute.