Iruñeko Udala hiri guztia zona urdin bihurtzea aztertzen ari da
Iruñeko Udala aparkatzeko "gune urdina" hiri guztira zabaltzeko aukera aztertzen ari da, auzoetako "muga efektua" arintzeko asmoz.
Egun, hiriko 17 auzoetako 9tan dago ezarrita gune urdina: Alde Zaharra, I eta II Zabalguneak, Azpilagaña, Milagrosa, Iturrama, Ermitagaña-Mendebaldea, Donibane eta Arrotxapea.
Horrez gain, Udalak hurrengo hiru urteetan radar kabina berriak erosteko asmoa erakutsi du, hiriko kaleetan jarri eta ibilgailuen abiadura kontrolatzeko.
Radar berriak 2020ean hasiko dira jartzen Sarrigurengo errepidean, Arostegi etorbidean (Urdanoz Multzoaren parean eta trenaren gaineko zubian), Nafarroako etorbidean (Eneko Aritzaren eta Abejerasko biribilguneen artean) eta Sanduzelai etorbidean (Landaben industrialderako sarreran).
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon