IRUÑEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jarauta kaleko etxebizitza bat jendez husteko eskatu du EH Bilduk

Asteburuan ostalari batek jasandako erasoaren ostean, Udalak duela hilabete batzuk eraikina hutsarazteko egindako eskaera gauzatzeko galdegin du koalizioak epaitegian.

Asteburuan Iruñeko Alde Zaharreko ostalari batek jasandako erasoaren ondotik, Jarauta kaleko eraikin "okupatua" jendez husteko eskatu du EH Bilduk. Zehatz-mehatz esanda, Udalak duela hilabete batzuk eraikina hutsarazteko egindako eskaera gauzatzeko galdegin du koalizioak epaitegian. Koalizioaren esanetan, "epaitegiak gogoan hartu beharko luke", eraikineko bizilagun batzuen jarrera eta jarduera tarteko, Jarauta kalean dagoen elkarbizitza arazoa.

EH Bilduk adierazi duenez, "inondik inora" ezin dira geldirik gelditu Alde Zaharrarekin, mugimendu sozialarekin eta bizilagunekin konpromisoa agertu duen langile eta pertsona baten erasoaren aurrean.

"Kale horretan problematika eta arazo sozial bat dago eta denon artean aurre egin behar diogu, hausnarketatik eta elkarrizketatik abiatuta. Bertan bizi, lan egin, militatzen eta haien aisialdia garatzen duten pertsonen segurtasuna eta horien eskubideak errespetatzen direla bermatzea da helburua", azaldu du koalizioak agiri batean.

Koalizioaren esanetan, Alde Zaharrak zailtasunen aurrean erantzun egingo du, beti bezala, hausnarketa kolektiboa eta mobilizazioa oinarri hartuta eta "guztiontzako auzo bat eraikitzea helburu".

Larunbat goizaldean gertatu zen Jarauta aleko Katu tabernako ostalariak jasandako erasoa. Taberna itxi ostean, lagun talde batek sarrerako atea behera bota eta ostalaria jipoitu zuen. Zauri nabarmenak egin zizkioten aurpegian.

Iluntzean, bertako herritarrek, merkatariek eta ostalariek protesta egin zuten Jarauta kaleko 13. zenbakian, uste baitute bertan daudela erasotzaileak, droga-trafikoa egiten duten 'okupa' batzuk.

Iruñeko Udaltzaingoak esku hartu zuen manifestariak etxean sartzen saiatu zirenean, eta galarazi egin zieten sarrera. Tentsio uneak bizi izan ziren, bultzakadekin eta irainekin, baina ez zen ezer larririk gertatu. Azkenean, okupatutako eraikineko bizilagun batzuek etxetik ateratzea lortu zuten, eta beste batzuk barruan gelditu ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X